Gogoan dut pasa den ikasturtean haurreskolako helbidera ikastaroaren berri ematen zuen mezua iritsi zeneko hura. Nire inguruan galdetzen hasi nintzen ea norbaitek bazuen honi buruzko informaziorik. Azkenean bigarren edizioan parte hartu zuen lagun bat aurkitu nuen eta berak animatu ninduen. Mila esker Leire! Bada bi aldiz pentsatu gabe izena eman eta....
...dagoneneko iritsi gara ikastaroaren helmugara. Hasieran galdera asko, eta bidean erantzunak jaso. Ikastaroaren martxa izugarria izan da, erritmo bizian joan da, aste batzuk larri pasa ditut, nire lanen kalitatean eragina edukiz, baina ezin daiteke uka, jorratutako gai bakoitzetik asko ikasi dudala. Gainera, ikastarokideen jakintza eta baliabide errekurtsoak izugarriak izan dira, hori dela eta, mila esker guztiei!
Betaurreko moreak jantzirik, ezin “mesanotxean” utzi. Nire lanean eragin zuzen izan du, haurreskola batean aritzean, ohartu naiz izugarrizko errespontsabilitatea dugula, etxe bat eraikitzen hasten denean bezalaxe, zutoinak zuzen ezartzeak, zein garrantzi duen...
Nire alabaren eskolan Hezkidetza Batzordeko kide berria naiz eta nire ekarpenak kontuan hartzen direla ikusteak izugarrizko subidoia ematen du. Datorren ikasturteei begira programazio eta plan bat diseinatzen ari gara. Hzkidetzaren bidean lana egiteko ilusioak ez dizkit dagoeneko inork zapuztuko!
Bidean elkar ikusiko dugu! Txin txin zuengatik!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina