#MartaLopez etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#MartaLopez etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018/12/17

Hizkuntza sexista eta erabilera sexista

Inguratzen gaituzten hizkuntzak kutsu sexista daukate. Hik hasiko “ Zergatik erabili behardugu hizkera ez-sexista?” artikuluan Alvaro Garcia Meseguerrek (hizkera sexistaren gaian espezializatutako espainiar hizkuntzalariak) dioenez, euskarak oso zama sexista txikia dauka. Erdaren artean gaztelaniaren zama sexista % 80koa da, frantsesarena % 40koa, ingelesarena % 15ekoa eta euskararena % 5ekoa. Baina elebidunak garen heinean eta jendarte honetan bizi garenez  gure sinbolikoan berez generorik gabeko hitz askori generoa jartzen diogu.  



“Hizkuntzan bi sexismo mota agertzen zaizkigu: sexismo linguistikoa eta sexismo soziala. Lehenengoaren barruan maila sintaktikoa eta maila lexikoa dauzkagu. Sexismo linguistikoa forma da eta soziala fondoa, beraz, aurreko paragrafoan aipatu ditugun portzentaia eta desorekak sexismo linguistikoan agertzen zaizkigu. Horrek esan nahi du sexismo soziala berdina dela hizkuntza guztietan, fondo bera daukagu kultura desberdinetan, pentsamolde edo ikuspegi patriarkala barneratuta dago guztion garunetan, izan beltz, eder, aberats, altu, gazte, ekialdeko edo bestelakoa.”


Sexismo linguistikoari buruz Amelia Barquinen “Euskal Hiztegiak” postean honela esaten du:

“Hiztegigileek esan ohi dute haiek ez dutela etxeko ezer jartzen, haiek hiztunen erabilera baino ez dutela jasotzen hiztegietan, eta erabilera aldatu ahala, hiztegiek hartzen dituzten hitzak aldatzen joaten direla; alegia, gizartea dela hiztegian dagoenaren erantzulea; gizartea aldatu ahala (matxista izateari utzi ahala), hizkuntza ere aldatuko da eta aldaketa hori hiztegietan islatuko da. “

Baina ondoren hiztegietan bilatutako hainbat adibideen bitartez erakusten du nola emakume edo alua hitzek balorazio negatiboa dakarte edota adiera askoz gutxiago azaltzen dutela.

Horren inguruko azterketa zehatzagoa egiten du “Euskararen erabilera ez sexista” gidan. Gida honekin euskararen erabilpenaren inguruko hausnarketa egin dezakegu gure hizkuntza hezkidetzaileagoa izan dadin.





Ikastetxean gure erronkak honako hauek izan daitezke:

-          Ikas materialak aztertu: hizkera, estereotipoen agerpena, erabiltzen diren irudi eta sinboloak, lanbideak, adjetiboak, harreman motak…

-          Gure jarrera eta hizkuntzari erreparatu: kurrikulu izkutari adi egoten.


-          Ikasleen jarrera aktiboa eta ikuspegi kritikoa piztutzea: esaerak, kantuak, hitz egiteko erak, irainak…aztertuz.

-          Hizkuntza hezkidetzailearen alde egin. Hitz  baztertzaileak deuseztatu behar ditugu eta  behar izanez gero hitz berriak bilatu.



“Hizkuntza hezkidetzailea hizkuntza justuagoa da, pertsona guztiak errepresentaturik daudelako, barneratuak, berdin kontsideratuak, baloratuak eta hitza dutelako. Hori dela eta, hizkuntza hezkidetzailea erabiliz bai igorlearen, bai jasotzailearen ongizatea hobetzen da.”

2018/11/19

OSPAKIZUNEN AURREAN ERE JARRERA KRITIKOA!!











Antropologia feministak dio festak eta ospakizunak kultura- adierazpen sendoak direla. Ideia eta baloreen munduarekin, herriaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin, genero sistemekin eta pertsonen arteko harremanekin lotura estua dute.  

Eskolako planifikazioan, beraz, adi egon behar gara, beraz, festak eta ospakizunak planifikatzean eta aurrera eramatean.

Gure umek eta gaztek entzuten duten musika aztertzen jasotzen dituzten balore eta jarrera mordoa aztertu dezakegu.  Amelia Barquinek oso ondo azaltzen du “ezetzda ezetz” bere postean.  

Aurreko ikasturtean  Vitoria-Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolak kanten letraz aztertzeko tailerra antolatu zuen gazteentzat.  Nik lehen hezkuntzan lan egiten dut, beraz, jarduera ez zegoen gure ikasleei zuzendua, baina nire ustez oso jarduera aproposa da gure goi-mailetako ikasleein lan egiteko.  






Gorputz Hezkuntzako irakasle bezala  Itziar Alonso Albiol-en ikerketa irakurtzerakoan futbolaren inguruan izandako milaka eztabaidak etorri zaizkit burura: talde kirolek transmititzen dituzten balore positiboak askotan futbolean zapalduta geratzen dira beste hainbat balore negatiboengatik. 

 «Al contrario de lo que ocurre con otros deportes, la modalidad escolar sigue los mismos parámetros que la actividad profesional, se mueve con criterios y exigencias laborales más que de ocio y diversión. Eso no es sano y rebaja de forma sustancial todo lo que tiene de positivo el practicar un deporte de equipo. Que es mucho».

Lan handia daukagu kirol munduan dagoen sexismoa azalerazteko. Nik egunero ikusten dut lehen hezkuntzako 5 eta 6. mailetan  nola jolas errazenetan neskak baztertuak izaten dira. egunero arauak moldatu behar izaten ditut haien parte hartzea ziurtatzeko eta azken boladan talde hausnarketetan egunero gai berbera ateratzen da: "neskeei ez digute baloia pasatu". Gorputz hezkuntzako asteko bi saio gutxi dira neskei trebatzeko aukera berdintsuak emateko, ahalduntzeko eta mutilei eredu berriak emateko!!

Negatibismotik aurrera egiteko dantzaren bidea erabiltzen dut maiz, horregatik aurreko edizioetao hurrengo postarekin geratzen naiz. 




Hona hemen topatu ditudan hainbat material interesgarriak:







El sexismo también sale de fiesta: ¡desmontemos mitos!




Eta Sestaoko berritzeguneko web orrialdearen linka  gaiaren inguruan material anitza baitago.





 Hauek dira nire ustez ditugun erronka nagusiak:


  • -          Gure festa eta ospakizunak birplanteatu:  zer nahi dugu benetan ospatu eta zer ospatzen dugu tradizioaren izenean.
  •  -          Berebiziko garrantzia hartzen du planifikatzen hasi aurretik transmititzen diren balioen eta jarreren errebisioa egitea,  emango diren ereduak  jarrera kritikoaz aztertuz.
  •  -          Arreta berezia jarri behar dugu sexu-genero sistematik harago dauden egoera berriak aurkezteari eta harreman berdinkideak sustatzeari.


2018/11/12

MENDETAKO BORROKARI ESKER




Urtetako borroka feministari esker gaur egun emakumeak berdintasun formalean bizi gara. Haiei esker  berdintasunera hurbiltzeko pausu handian eman dira. Amelia Valcárcel-ek oso ondo adierazten du "Palabras para regalar" liburuxkan.  Baina gaur egun genero estereotipoek markatzen digute bidea eta indarkeriaz inguratuta bizi gara. Oraindik zaintzen parte handi bat emakumeen gain dago eta lan munduan baldintza txarragoak izaten jarraitzen dugu.




Lan handia daukagu aurretik. Lehenengo pausua, nire ustez, feminismoa zer den jakitea eta feminista izatea da. Feminista bezala identifikatzea ez zait oso erosoa  suertatu. Horretan Leire Imaz bezala sentitu naiz. Bere posta irakurtzean nire burua identifikatuta sentitu dut.
Gaur, feminista izateak indartu egiten nau.


Amelia Valcárcel-ek honela definitzen du feminista izatea:  Injustoa den guztia salatzeko aukera izatea eta hori aldatzeko lan egitea da.  



Feminismoa  gaur egun agintzen duen gizarte-sistema, patriarkatua, salatzen eta hautsi nahi duen mugimendu sozial, politiko, filosofiko, ekonomiko eta kulturala da. Bere helburua emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzea da.


Hori izan da irakurri dudan feminismoaren definiziorik argiena.  Feminismoaren helburua lortzeko,  aukeren berdintasuna,  hainbat emakumek  egin dute lan.   Christine de Pizan, Olympe Gouges, Mary Wollstonecraft, Simone de   Beauvoir , Lucrecia Mott, Lucy Stone, Victoria Kent, Clara Campoamor, Bety Friedan, Kate Millet,  Celia Amorós, Amelia Varcárcel, Marina Subirats eta beste askok  feminismoa eraikitzen lagundu dute.   



celia amoros bilaketarekin bat datozen irudiak
Celia Amoros-en hitzetan “ emakumeak gizonen eskubide berdinak nahi ditugu, ez identitate berdinak”.  Filosofa honen ideiak oso argi azaltzen dira hurrengo bideoan.

https://www.youtube.com/watch?v=20nm8Szba60&feature=youtu.be







Nire ingurukoen artean   hezitzaile bezala jorratu beharreko gaiak anitzak dira:  identitatearen garapen integrala eta genero estereotipotik kanpo, indarkeri sexista, emakumen  erreferente beharra  eta feminismoaren bilakaera.  

·         Emozioak lantzea. Autoirudia

 ·         Genero-estereotipoak landu emakume eta gizonen garapen integrala bilatzeko.  Aurretik ikusi dugunez sexu-genero sistemak sailkatzen gaitu eta horrekin apurtu beharra sentitzen dute. “ Rolak askotan aukeratzen dugun bidea, zaletasunak, ikasketak, jokabidea...baldintzatzen dutela ikustaraztea” Genero- estereotipoak lanbideaz hitz egiterakoan batzuk aipatu zuten.  Horrekin lotutako bideo hau bidali zidaten.

·         Genero indarkeria identifikatzeko gaitasuna lantzea.  " gure gorputzaren gainean ditugun estereotipoak" eta  "harremanetan  bikotearen kontrola (janzteko, harremanetan, mobilean, e.a.)" aipatu zuten.

 -         Espazioak berrantolatzea neskak eta mutilak antzerako aukerak izateko. Egitura eta erabilerak aztertu eta aldatzeko proposamenak egin.

 -     Erreferente maskulino eta femeninoak izatea, ez bakarrik maskulinoak.

·       Feminismoaren bilakaera, azken urteetan herrialde ezberdinetan egon den mugimendua.


Ikusten duzuenez, badugu lana!!!



 Leire Imaz-entzat bezala Malala Yousafrai da niretzat erreferente eta ikasleekin lantzeko gaia aproposa izan daiteke.  

2018/11/05

JABEKUNTZA HELBURU


                                                                           G​ogorra  da
                         irEnsteko zaila benetan
gizo Nak eta emakumeak
genero Estereotipoz beteta
emakumeen auRkako-indarkeria
err Otuta gure gizartean


I zeberg-a apurtzeko
              pertsoNak berdintasunean hezi
             Dikotomia apurtuz
     ikAsia dena desikasteko
      estRategiak landuz
miKromatxismoei adi
     Erantzuteko prest beti
                  maitasun erRomantikoaren mitoa apurtuz
kontz I entziatzea
jabekuntzA  helburu

Lehenengo aldiz genero-indarkeria emakumeen %35i eragiten diola irakurtzean atzera egin behar duzu berriz ere  zifra begiratzeko.  Hirutik bat. Gure gizarteak eramaten duen zama handi hau gainetik kendu behar dugu lehenbaitlehen.  Gauza asko ditugu egiteko: politikariek, familiek, hezitzaileok, publizitateak, hedabideak…  Emakumea izateagatik jasotako biolentzia hau bistaratzea ezinbestekoa dugu.  Hori da niretzako eman behar dugun lehenengo pausua.

Erraza da identifikatzea izeberg honetan agertzen den muturreko indarkeria. Gizarte mailan gutxi batzuk ausartuko dira indarkeria mota hau defendatzen. Baina izeberg horren beheko aldean dagoena gizartean errotuta eta naturalizatuta  dago. Hau da bistaratu behar duguna, gure bizitzako parte bat delako kontzientzia hartu aldatzen joateko, desikasteko eta, ahal bada, desirakasteko.

Hemen indarkeriaren izeberg-a oso modu errazean azalduta, Pepa eta Peperen istorioaren bitartez.




Indarkeria sinbolikoaren oinarri dira sexu-genero estereotipoak.  Gizarteratze prozesuan barneratu ditugun dikotomia sexistak birpasatu beharko ditugu eta eredu berriak eman beharko ditugu dikotomiarekin bukatzeko eta  maskulinitate eta feminitate  berriak eraikitzeko.


Mikromatxismoei aurre egiteko gure inguruan kontzientzia landu beharko dugu lehenengo. Bikotea, lagunak, familia, lankideak, fruta saltzaileak…lan asko daukagu aurretik.  Jarak aurreko ikasturteko post-ean esaten duenarekin  ados nago, “ekintza batek  erantzun bat” .

Hurrengo linkean agertzen den bideoa ere oso interesgarria da. New Yorken grabatu zen. Aktore bat 10 orduz egon zen kaletik ibiltzen.  Itxura batean, orain Internet bidez mehatxuak jasotzen ari da bideoan agertzen den aktore hori.


Blogean trasteatzen ikusi dudan bideo batean mikromatxismoa utilitarioaren kontzeptua agertzen da.  Berehala gogoratu naiz “Dena ez dago barne” web orrialdearekin. Bertan etxeko lan guztien zerrenda egin eta gero faktura aurkeztu diezaiokezu dagokionari. 


Aurreko edizioetako post honetan Alasnek oso ondo azaltzen du aste honetan landutakoa. 



 “Genero-indarkeria ikasia dela” frogatzeko  adibide  dugu  neskei gaur egun jaio eta berehala  jartzen zaizkien belarritakoak . Hori familiaren barruan ematen da. Alaba, neska delako, bi hilabete dituela egiten dizkiote belarrietan zuloak, neska dela adierazteko. Inguruko denek, ezagunak eta ezezagunak zure sexuari dagokion bezala tratatzeko. Zalantzarik ez egoteko.  Guk argi geneukan gure alabari ez genizkiola jarriko eta horrek hainbat eztabaidak sortu ditu familian eta lagun batzuen artean ere.  “Zehaztugabetasuna ezinegon” artikuluan ondo azaltzen dute egoera.




Hezkuntza-esparruan ditugun ERRONKAK asko dira.  Nire ustez hauek dira garrantzitsuenak:

  • Eskola komunitate osoa  konstzientzia garatu behar du eta ingurua aztertzeko gaitasuna garatu behar du.

  • Ikasleen arteko berdintasuneko harremanak sortu behar ditugu: neska eta mutilen arteko potere harremanak deseraikiz. Jarrerei erreparatuz, adimen emozionala landuz eta  ahalduntzeko ikasketa egoerak planteatuz.  

  • Gatazken tansformazioa baketsurako ikasketa egoerak sortu indarkeria zentzu gabetzeko.

  • Edukien bitartez emakume eredu ezberdinak eskaini behar dira.

  • Espazioen okupazioari erreparatu behar diogu.

  • Familia eta eskolaren arteko lankidetza bultzatu.



2018/10/29

SEXU-GENERO SISTEMATIK IRTEN NAHIAN




Sexu-genero estereotipoak  une oro agertzen dira gure egunerokotasunean.  Gure janzteko, orrazteko eta mugitzeko era besterik ez dugu behatu behar.  Burutik pasatzen zaizkigun pentsamendu eta hitz egiteko era estereotipoz  beteta dago ere. Arreta jarriz gero etengabe daude hor. 

Estereotipoak kategoria sinbolikoak dira eta errealitatea ezagutzen laguntzen digute. Lortu behar dugu, beraz, beste kategoria berri batzuk sortzea, errealitatea ezagutzen laguntzen digutenak eta aldi berean dikotomiak sortzen ez dituztenak. Umeak txiki-txikiak direnetik dikotomia horietaz gain beste aukera batzuk eman behar dizkiegu, abanikoa zabaldu.

Horrela  maskulino - femenino salikapena, menpekotasuna, hierarkizazioa eta osagarritasunarekin apurtzea lortu genezake.

Nire inguruan, maskulinoa eta femeninoaren inguruko banaketa horretan, gorputz hezkuntzako arloan beti lotu izan dira hainbat jarduera  emakumeekin (dantza, soka-salto, e.a) eta beste batzuk gizonekin (boxeoa, kasu). Nik soka-salto bikoitza ezagutu nuenetik “fan” bihurtu naiz eta askotan landu izan dut ikasleekin. Gehienetan  guztientzat oso jarduera erakargarria bihurtzen da  eta erresistentzia, erritmoa eta koordinazioa lantzeaz gain estereotipo bat apurtzen da: soka-salto neskeentzako delakoa. 


Aurreko edizioetako ikaskideek egindako postetan trasteatzen ibili eta gero Maiteren  posta gomendatzen dizuet.  Maitek oso ekarpen interesgarriak egiteaz gain,  “zu zer zara, neska edo mutila” bideoa  jarri zuen.  Gai honetan buru-belarri sartuta egon arren bideo hori ikusteak  sekulako astindua eman dit. Buala!!



Gai hau lantzeko hainbat baliabide aurkitu ditut.  

Ipuinen artean “la mitad de juan” ezagutu dut. 

Eta binarismoa alde batera uzteko beharra helduen artean zabaltzeko Amelia Barquinen artikulu hau gomedatzen dizuet.  Binarismoaren eredua, ura!


Eta familiei esku bat botatzeko hemen dugu "desprincesamientoaktiboko" bloga. Bertan, sexu-generotik at dauden hainbat pelikula proposatzen dute. 

 Oztopoak gaindituz

Nire ustez  oztoporik haundiena  gizartea bera  da. Gure ikasleak gizarte honetan sozializatu dira eta eraiki-deseraiki prozesua egiteko haiek errealitatea estrukturatzeko erabili dituzten kategoria guzti horiek apurtu behar ditugu.  Gu gizartekide bezala, lehenengo gureak apurtu behar ditugu. 
Ez da erraza!

Gizartearen  gehiengo batek jasotzen du estereotipoz betetako publizitatea, Miriam Morenok  bere hitzaldian oso ondo azaltzen duen bezala. Publizitateak  eta hedabideek asko zaindu beharko lukete  hizkuntza eta irudiak.

Familiak gizarte honetan bertan kokatzen dira eta oso “militanteak” izan behar dira sexu-genero estereotipoak ez garatzeko.  Ni  neu,ama bezala, gaiarekin sensibilizatua egonda, zaila iruditzen zait. Hala ere, gero eta persona gehiago betaurreko moreak  ditugu jantzita, beraz, bide onean goaz.

2018/10/23

Hezkidetza, gizarte justuago bat eraikitzeko ezinbestekoa



Nire ingurukoen arteko 6 pertsonei galdetu eta gero esan dezaket 2-k ez dakitela hezkidetza zer den. Hezkidetza zer den dakitenen artean esan behar dut gehienak hezkuntza formal eta ez formaleko esparruan mugitzen direla. Hurrengo taulan ezkerrean nik jasotakoa dago eta eskuinean aste honetan irakurritakoa eta gero moldatu edo gehituko nukeena. 

Nire ingurukoen erantzunak
Nik gehituko nuke..

Pertsonen  eskubide eta aukera  berdintasunean oinarritutako hezkuntza.  

Identitate pertsonala garatzeko helburu duen hezkuntza.

Norbanakoaren berezitasun eta beharrak errespetatuz tratatzen dituen hezkuntza eredua eta sexuagatik desberdintasunik egiten ez dituena. 

Sexu berdintasunean oinarritzen den hezkuntza, norbanakoaren gaitasunetan oinarrituz, berdin neska edo mutila izanik. 

Arlo guztietan landu beharrekoa: hezkuntza formala edo ez formala, aisialdian, kalean, familian, lanean, komunikabidetan. 

Komunitatean bizitzeko beharrezkoa. 

Gizarte justuago bat eraikitzeko ezinbestekoa da. 

Parekidetasuna
Elkartasuna
Askatasuna

Berdintasunezko harremanak

Indibidualtasunaren garapena

Neska-mutilen garapena integralaren alde

Nortasuna eta  giza-garapena estereotipo sexistetatik at garatzea
  
Pertsona eta gizarte eredu berria. 

Desegin-Eraiki-Desegin-Eraiki egin behar da.

Boterearen erabilera parekidean oinarritutako gizartea eraikitzea.

Hauek dira hezkidetzan jarduteko nire 5 arrazoiak: 

1. KONSTZIENTZIA lantzeko. ikuspegi feminista eta inklusibotik lan egiten eta bizi izaten hasteko, hetero arauak apurtzen. 

2. ADIMEN EMOZIONALA lantzeko. 

3. ERRESPETUZKO harremanak sustatzeko gizartean eta nire inguruan. 

4. Neska-mutilen arteko garapen integrala  lortzeko, ASKEagoak bizi ahal izateko. 

5. GIZARTE justuagoa izateko. 

Ikusten duzuenez bostgarrenean bat egin dut nire lagun batekin eta hori izan da nik aukeratutako leloa.

Hezkidetza 
gizarte justuago bat eraikitzeko ezinbestekoa da. 



2018/10/17


SAREEKIN  KORAPILATUTA

Urteak ziren facebookean ez nintzela sartzen. Sortu zenean kanpoan zeuden lagunekin harremanetan jarraitzeko zabaldu nuen kontua. Denborarekin, alde pertsonala alde batera utzi eta  nire interesguneko informazioa jasotzeko erabili izan nuen.    Gaur egun ez dut erabiltzen. Facebooken sartzean oso erreza da interesgarria izan daiteken gauza batetik bestera salto egitea, eta denbora erraz joaten da, eta orain denbora ez daukat soberan. 

 
Aste bat daramat sare sozialei bigarren aukera hau eman nahian, eta, zintzoa banaiz, nahiko galduta ikusi dut nere burua, noraezean. 




Hala ere, sare sozialak erraminta itzela iruditzen zaizkit. Informazioa jaso eta bidaltzeko oso erabilgarriak dira, komunikazioa errazten dute eta interes berdina duen jendea harremanetan jartzeko biderik errazena izaten da. Baina, ezinbestekoa da ondo erabiltzen jakitea. Horretarako denbora eta ezagutza minimo bat behar da espazio seguruak izateko.



Gloria Bonderren artikuluan aipatzen den bezala, baliabide  poteretsua da emakumeen hazkuntzarako. Hori da nire erronka, hain zuzen ere: baliabideak eskuratu aldaketa transformatzaile eta emanzipatzaileak egin ahal izateko, nere gaitasunak eta mugak kontuan hartuz eta sare sozial hauetan ziurtasunez jokatuz.


Ezinbestekoa iruditzen zait sareetan ikuspuntu hezkidetzailea  presente egotea. Leku guztietan bezala, interneten dagoen ikuspuntu androzentristari aurre egin behar zaio. Baina momentuz nire papera informazioa jaso eta berbidaltzea izango da, baliabideak eskuratzeko eta bide batez, albait eta pertsona gehiagotara zabaltzeko. Poliki-poliki ziberaktibista hezkidetzailea izatera iritsiko naiz. 






2018/10/04

NIRE AURKEZPENA


Kaixo guztiei!! 

Ez dakit zenbat denbora daramadan ordenagailuaren aurrean eserita aurkezpen hau idazten hasteko modua bilatzen. Dagoeneko hamaika hasiera idatzi eta ezabatu egin ditut. A ze korapiloa!!! Eta horrela zenbat aste? Pentsatu dut berehala. Eta horrela topatu dut ikastaro honetan izango den nire zailtasunik handiena... idazteko ohitura falta. Baina...tira, zeozer egingo dugu!

Marta López naiz, Gasteizko Zabalgana eskolako gorputz hezkuntzako irakaslea naiz.  Aurreko ikasturtean eta honetan eskolako Hezkidetza arduraduna ere banaiz.  Egunero nire klaseetan entzun eta ikusten ditudan hainbat jokaerek hezkidetzaren lana beharrezkoa dela erakusten didate. Eta hori da nire abiapuntua, nola eta zer egin dezaket nik egoera hauek aldatzeko? 

Eta hor daukazue nire beste ezaugarri bat: mundua aldatu nahi dut. Egun batzuetan super-heroina moduan eta beste egun batzuetan nire armairua ordenatu nahian. Ez nabilenean mundua konpontzen maite dudan jendearekin paseoan, parkean, antzerkian, mendian,  dantzan eta afari-meriendetan ibiltzen naiz. Asko gustatzen zait  bidaiatzea, beste lekuetako jendea, bizimodua eta kultura ezagutzea. Eta pilak kargatzeko leku bat aukeratu behar dudanean beti jotzen dut mendira edo hondartzara. Berdea da nire kolorea.  

Hau da nire lehenengo ikastaro on-line. Espero dudan lehenengo gauza da kapaza izatea aurrera eramateko. Pazientzia nirekin! Horretaz gain, hainbat kontzeptu argitzea  eta dagoeneko dauden baliabideak ezagutzea nahiko nuke.