irEnsteko zaila benetan
gizo Nak eta emakumeak
genero Estereotipoz beteta
emakumeen auRkako-indarkeria
err Otuta gure gizartean
I zeberg-a apurtzeko
pertsoNak berdintasunean hezi
Dikotomia apurtuz
ikAsia dena desikasteko
estRategiak landuz
miKromatxismoei adi
Erantzuteko
prest beti
maitasun erRomantikoaren mitoa apurtuz
kontz I entziatzea
jabekuntzA helburu
Lehenengo aldiz genero-indarkeria emakumeen %35i eragiten
diola irakurtzean atzera egin behar duzu berriz ere zifra begiratzeko. Hirutik bat. Gure gizarteak eramaten duen zama
handi hau gainetik kendu behar dugu lehenbaitlehen. Gauza asko ditugu egiteko: politikariek,
familiek, hezitzaileok, publizitateak, hedabideak… Emakumea izateagatik jasotako biolentzia hau
bistaratzea ezinbestekoa dugu. Hori da
niretzako eman behar dugun lehenengo pausua.
Erraza da identifikatzea izeberg honetan agertzen den muturreko indarkeria. Gizarte mailan gutxi batzuk ausartuko dira indarkeria mota hau defendatzen.
Baina izeberg horren beheko aldean dagoena gizartean errotuta eta
naturalizatuta dago. Hau da bistaratu
behar duguna, gure bizitzako parte bat delako kontzientzia hartu aldatzen
joateko, desikasteko eta, ahal bada, desirakasteko.
Hemen indarkeriaren izeberg-a oso modu errazean azalduta,
Pepa eta Peperen istorioaren bitartez.
Indarkeria sinbolikoaren oinarri dira sexu-genero
estereotipoak. Gizarteratze prozesuan
barneratu ditugun dikotomia sexistak birpasatu beharko ditugu eta eredu berriak
eman beharko ditugu dikotomiarekin bukatzeko eta maskulinitate eta feminitate berriak eraikitzeko.
Mikromatxismoei aurre egiteko gure inguruan kontzientzia
landu beharko dugu lehenengo. Bikotea, lagunak, familia, lankideak, fruta
saltzaileak…lan asko daukagu aurretik. Jarak aurreko ikasturteko post-ean esaten duenarekin ados nago, “ekintza batek erantzun bat”
.
Blogean trasteatzen ikusi dudan bideo batean mikromatxismoa
utilitarioaren kontzeptua agertzen da.
Berehala gogoratu naiz “Dena ez dago barne” web orrialdearekin. Bertan etxeko lan guztien zerrenda egin eta gero faktura aurkeztu diezaiokezu dagokionari.
Aurreko edizioetako post honetan Alasnek oso ondo azaltzen du aste honetan landutakoa.
“Genero-indarkeria ikasia dela” frogatzeko adibide dugu neskei
gaur egun jaio eta berehala jartzen zaizkien
belarritakoak . Hori familiaren barruan ematen da. Alaba, neska delako, bi
hilabete dituela egiten dizkiote belarrietan zuloak, neska dela adierazteko.
Inguruko denek, ezagunak eta ezezagunak zure sexuari dagokion bezala
tratatzeko. Zalantzarik ez egoteko. Guk
argi geneukan gure alabari ez genizkiola jarriko eta horrek hainbat eztabaidak
sortu ditu familian eta lagun batzuen artean ere. “Zehaztugabetasuna ezinegon” artikuluan ondo
azaltzen dute egoera.
Hezkuntza-esparruan
ditugun ERRONKAK asko dira. Nire ustez
hauek dira garrantzitsuenak:
- Eskola komunitate osoa konstzientzia garatu behar du eta ingurua aztertzeko gaitasuna garatu behar du.
- Ikasleen arteko berdintasuneko harremanak sortu behar ditugu: neska eta mutilen arteko potere harremanak deseraikiz. Jarrerei erreparatuz, adimen emozionala landuz eta ahalduntzeko ikasketa egoerak planteatuz.
- Gatazken tansformazioa baketsurako ikasketa egoerak sortu indarkeria zentzu gabetzeko.
- Edukien bitartez emakume eredu ezberdinak eskaini behar dira.
- Espazioen okupazioari erreparatu behar diogu.
- Familia eta eskolaren arteko lankidetza bultzatu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina