Genero
indarkeria zer den
Emakumeek ederki
dakite
Nonahi jasaten
baitute
Estatistikek
horrela diote
eraso sexistarik
gabeko tokiak
konfiantzazkoak
bihurtzeko bideak
Indarkeri
sinbolikoak sexismoa dakar
menderatzea lortu
nahi du, psikologikoak
beldurrez,
isolamendu familiar eta soziala, ekonomikoak
markarik gabeko
matxista “sotila” dugu mikromatxismoa
boterea mantentzeko
fisikoa eta sexuala
inkomunikazioa eta
ezeztatzea denen helburu
Elkar gaitezen
eskaladaren aurka
mikromatxismoa
bisibilizatu dezagun
Ikasitakoak
desikasi ditzagun
Egunerokotasunean gizonezkoa indarra eta boterearekin lotuta azaltzen zaigu. Emakumea, ordea, emozio munduarekin. Zenbat emakume arbitro ditugu? Hauek makina indarkeri jasan izaten ohi dute.
Eremu hezitzaileetan lantzeko erronken artean hauek aipatuko nituzke:
- Eredu positiboak erakutsi, mutilak enpatia eta sentimenduen mundua garatzeko eta neskek autokonfiantza eta botere pertsonala garatzeko.
- Gatazka baten aurrean nola izan gaitezken denok irabazle sentiaraztea.
- Heziketa afektibo-sexuala bultzatu.
- Familia eta eskolan artean lankidetza indartu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina