Gure artean dela
Ezin ukatu
Noren errua den ordea
Ezin omen jakin
eRrepikatzen gaude
Orain eta lehen
Indarrak batuta
Nortasuna irabazi, geroa aldatu
Dakigunetik abiatuta
Aldaketak abiarazi
eRraietara joan, dena erreaz
Kea bilakatu
Elkarlanaren bidez
iRaultza martxan jarri
Ikasten gaude eta
hAzia erein dugu jada
Genero indarkeria
ikasia dela argi dagoela uste dut, baina lupa behar da hau
egunerokotasunean ikusteko. Antropologia Sozial eta Kulturaletik
natorren heinean, kultura ezberdinen ikerketa eta behaketak horixe
bera erakutsi dit: gizaki guztiok ditugula modu ezberdinak egoera antzekoei erantzuteko. Hala nola, goseari, etxebizitzari, mundua
ikusteko moduari eta horrela, gizakiok egiten ditugun gauza orok forma
ezberdinak ditu kulturaren arabera eta nola ez, emakume eta gizonen
arteko antolakuntza ere ez da aparte geratzen. Beste kulturei
begiratzen badiegu, zein gure kultura propioari erreparatzen badiogu,
ikusiko dugu, inongo zalantzarik gabe, forma ezberdinak hartu dituela
genero sistemak.
Jo dezagun abibidez
gure aitona-amonen garaira, egin dezagun errepaso historiko bat. Gure
amona 9 urterekin hasi zen gaixo zuen aitona zaintzen, oso gazte
ezkondu zen eta bere senarraren baserrira joan zen bizitzera, ez du
inoiz lan ordaindurik izan eta bera izan da seme-alaben arduradun ia
nagusia. Hau zen orduan normala, hau uste zen zela emakumeek
naturalki egiten zutena, zaintza, ordaindu gabeko lana eta
ikasketarik egin gabeko bizitza. Urteak aurrera joan diren heinen
ordea, ikusi dugu bikotetasuna eta zaintza bizitzeko modu ezberdinak
daudela eta bi belaunaldi geroago, gure inguruan, oso arraroa da
“normaz” emakumea senarraren etxera bizitzera joatea, baita
ezkontzea bera ere, zalantzan jarri dugun instituzio bilakatu delarik.
Honek erakusten digu, genero sistema moldagarria dela eta genero
indarkeriaren panorama ere aldatu daitekeela. Ikasia izango ez balitz, nola ba
aldagarria izan?
Nire hezkuntza
esparruan, batez ere nerabeekin tailer ezberdinak egiten gaude,
autodefentsa feminista, maitasun erromantikoa eta abar. Honekin
denarekin, ikusi nahi duguna zera da, “naturaltzat” jotzen
ditugun gauzatxo txiki guzti hoiek moldatu daitezkeela eta libreago
egin gaitezkeela. Normaltasunetik atera eta hazi bilakatu gaitezke, gogorra izan daitekeen arren, presio sozialarengatik!
Asko gustatu zait
Artaldetik AT-en posta, nagusiki, aspaldian galduta nuen bideo bat
berriro ikusi dudalako eta nire iritziz ere oso argi uzten duelako
genero arteko “ezberdintasuna” ikasia dela.
Asko gustatu zait ere izeberga, eskerrikasko beraz!
Hemen gaineratzen
dizuet abesti zoragarri bat, La Otra bakarlariarena da eta kanta
honetan, maitasuna bizitzeko modua ere aldatu daitekeela erakusten digu!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina