HEZKIDETZAREN
NOSTALGIA

Artmajeur Ćfrica Gil NOSTALGIA (2020)
Oso zabalduta dago hezkidetza definizioa ematerakoan berdintasuna eta feminismoaren kontzeptuarekin identifikatuta agertzea. Askotan, sinonimo
hutsa bezala.
v Hezkidetza= berdintasuna
v Hezkidetza = feminismo
v Hezkidetza= gizonezko eta
emakumeen arteko desberdintasunak hausteko
v Hezkidetzari buruz nire
inguruan modu xumean galdetzerakoan, sarritan entzuten ditudan erantzunak honakoak
izaten dira:
Pertsona guztiak berdinak
garela eta hezkidetzak aukera berdinak izateko
kontzeptua dela baita, emakumeak eta gizonezkoak berdin tratatzeko eta
gizartean aukera berdinak ditugula
defendatzeko den “zerbait” dela.
Gutxienetan, aniztasunaren ideia eta elkarbizitzako errespeto eta enpatiaren jarrerarekin
lotuta azaltzen da.
v
Hezkidetza................aniztasuna.................elkarbizitzarako
errespetua
Hezkidetza gaia, soilik gizonezko eta
emakumeen arteko dikotomian mugitzen dela ondorioztatzera eramaten nau. Honela gehiengoaren
adierazpenetan, entzun dezaket, Hezkidetza gizonen eta emakumeen arteko
desberdintasunak hausteko “ateratako” lanketa bat dela eta gure gizartean, ideia, pentsaera eta jarreren eraldaketan
asko lagundu duen kontzeptua dela ere. Beste
batzuen iritzietan , oraindik, badagoela zer egin esaten da baina aurrerapauso nabarmenak eman direla gehitzen
dute batez ere atzera begiratuz.
Faltan botatzen dut bakoitzaren
indibidualismoaren ikuspegitik ateratzea eta begirada zabaltzea ideia honi.
Aniztasunak zerikusirik ba al du hezkidetzaren ulermenean? Aniztasunaren ikuspegia
errealitatera kontutan eramaterakoan zer suposatzen du: errespetoa, enpatia,
inguruarekiko dugun harremana? Pertsonok gure artean, dugun begirunea eta tratu
ona lortzeko jarrerak?
BA DAGO ZER EGIN!!
· Aurreko edizioetan
argitaratutako sarrera hau hautatu dut:
https://hezkeh0506.blogspot.com/search?updated-max=2021-03-29T23:19:00%2B02:00&max-results=7&start=302&by-date=false
#ainhoa zumeta mendizabal
Bertan, Alicia H.Puleori egindako elkarrizketa
atxikituta dago.
Enborrean, Naturarekiko enpatia eta tratu onak
ikuspuntu feministatik erakusten ditu eta oso interesantea deritzot honek duen
lotura aniztasuna, errespetoa eta azken finean hezkidetzaren bidearekin.

Nire inguruan, hezkidetza lantzeko 5 arrazoi emateko:
1. 1. Hezkidetzak pertsonen arteko errespetua eta tratu ona
erakusten duelako.
2. 2. Pertsona bakoitzak bere
identitatea garatzeko genero-estereotipo
s sexisten mugetatik at ematen duen aukera bultzatzen duelako.
3. 3. Aniztasunaren kultura
zabaltzeko eta horretaz aberasteko.
4. 4. Gizartean pertsona guztiak
baliozko hartzen dituelako
5. 5. Gizartean, pertsona guztien
partaidetza bultzatzen duelako.