#Maitee etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Maitee etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017/04/16

Hasiera guztiek amaiera dutelako ...




Dudarik gabe, esperientzia oso aberasgarria izan da. Nire inguru hurbilean, “hezkidetza” hitza erabat ezezaguna zen, eta niretzat ere bai. Ikastaroarekin, ni elikatzeaz gain, gainontzekoengan interesa piztea ere lortu dudala esango nuke. Jadanik badakite zer den eta beraiek ere beharrezko ikusten dute. Pertsona zein profesional mailan handi egin naizenaren uste ez, ziurtasun osoa daukat. Azken finean, bizitzeko, harremantzeko ikuspegi berri bateko ateak irekitzen dizkizulako hezkidetzak. 



Prozesu osoa laburbilduko duen abesti bat aukeratzekotan hasierako berarekin geratuko nintzateke: makakoren marea de gente. Izan bat egiten dut bertako bi ideiekin: aniztasunaren garrantzia, desberdina aberatsagoa dela; eta tantaz tanta itsasoak sortzen direla. Hau da, hezkidetzaren iraultza norbanakoak hasten da baina talde izaera oso handia ere badu, indarrak batuz eraldaketa handiagoak.

 


Ikastaroari lotuko zenizkiokeen 3 hitzei erreferentzia eginez, ondorengoak izango lirateke:

  • ·         Hazkuntza pertsonala

  • ·         Sentimendu gazi/gozoak: emakumeak historian zehar eta gaur egungo gizartean jasaten duen egoera dela eta. Aurrera pausu handiak egin dira eta oso pozgarria da baina oraindik asko dago egiteko.

  • ·         Bizimodu bat; behin hezkidetzaren ateak irekirik, bizia ikusteko eta jokatzeko ate berriak irekitzen dira.


Ikaskuntza. Nire buruari buruz ikasi dut, lehenik eta behin gaiarekiko nuen ezjakintasuna handia zela. Eta nola, ezjakintasun horren ondorioz, gizarteak inposaturiko jarrera eta pentsaerak itsu itsuan jarraitzen nituen nire hautu pertsonalak izango baziren lez. Hitz gutxitan, erabat baldintzaturik bizi nintzela eta oraindik ere bizi naizela.  Ikastaro kideekin izandako elkarrekintzak erabat positibotzat baloratzen ditut; izan ere, guztiok bizipen zein esperientzia ezberdinak bizi izan ditugu eta horrek elkar elikatzera eraman gaitu: informazioa partekatu, euskarri ezberdinen berri eman, positiboki baloratu esku hartzeak plazaratu … 

Zer esango zeniekete hezkidetzaren inguruan interesa duten edo piztu diezuen horiei? Dudarik gabe bertan murgiltzeko. Pertsona moduan hazteko aukera paregabea dela, gizartekide aktiboagoa izateko, parekideagoa … baina nahiz eta aktibo izan nahi ez, pertsonalki hausnartzeko eta jabetzeko ezinbestekoa dela deritzot. Nire pertsonalki, mundua beste begi batzuez ikusteko oso baliagarria egin zait. Ikusteko eta ikus nazaten.


Etorkizunera begira    egia da bai hasiera guztiek amaiera dutela, eta jadanik ikastaroari iritsi zaiola berea baina; nire iritziz, hezkidetzarena ez da hasi eta amaitzen den horietakoa. Behin bertan sarturik, aurrera joatea besterik ez dago.  Aurrera, elkarrekin indarrak batuz eta tokian tokiko esku hartzeak eginez … izan ere oraindik bide oso luzea dugu aurretik.
Hezitzaileen garrantzia ere aitortu nahiko nuke, gure jarrerak eredu bai dira aurrentzat. Hori dela eta, eskola curriculumaz (ezkutu bai agerikoa) hausnartzea funtsezkotzat jotzen dut. Eta  esan bezala indarrak batzea, eskola komunitate osoaren inplikazioa funtsezkoa izanik.

 


Plazer bat izan da, ondo izan!!!!

2017/03/23

Kanpotik barnera, barnetik kanpora

 Harreman hitza entzutean, kanpoaldera begiratu ohi dugu. Baina pertsonen arteko harremanak bezain garrantzitsuak drra pertsona barrukoarenak.  Izaki sozialak gara,  eta zoriontasuna helbruu dugu baina hala ere, tratu txar eta harreman ez poitiboak egunero antzematen ditugu. Faktore sozio-kulturalek zeresan handia daukate harremanetan. 




Aurreko urteko ekarpenen artean, ondorengoa hautatu dut: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/03/tratu-onen-gainean-hausnartzen.html . Bertan plasmaturiko irudiek indar handia dutela iruditzen zait. Horrez gain, bideo euskarri interesgarri bat ere partekatzen du “hechos son amores”.





Ikasleekin lantzeko aproposa izan daitekeen baliabideen bila ibili ostean, ondorengoa hautatu dut:  http://egk.eus/eu/amodio-zintzoen-gida/   Amodio zintzoaren gida. Bertan, amodio osasuntsu eta kaltegarriaren inguruan hitz egiten da. Genero indarkeriak duen eragina eta gure eskura dauden baliabideak.


Nire ustez, aipaturiko guztia hezkutnza/jendarten lantzeko erronkak ondorengoak dira :
  • ·         Eskola komunitate osoaren sentsibilizazio eta lankidetza. Horrez gain, eredu hezkidetzaileak ematea.
  • ·         Elkarbizitza positiboa, kalitatezkoa bermatzea.
  • ·         Erantzunkidetasun eta elkar ardura sustatzea. Zaintzaren garrantzia azpimarratzea.
  • ·         Maitasun osasuntsurako oinarriak sustatu: ikuspegi ezberdinak, autonomia, enpatia, berdintasuna, ekitatea askatasuna etab.



2017/03/16

Begirada zabalduz, ardura aldez aldatzen




Emakumeen “ezaugarriak” erakusten dituen edozein pertsona indarkeria matxistaren objektu izan daitekeen gizartean bizi gara.

Ukaezina da, gure gizartean gizona jaun eta jabe dela. Menderatzaile dela. Horren adierazlea da, emakumeenganako etengabeko indarkeria. Indarkeria matxista. Sotilak zein esplizituak baina guztiak erasoak, eta salatu beharrekoak. 


Xabier Odriozolaren hitzekin bat eginez, gizonezkoek duten pribilegioak identifikatzea, onartzea eta alboratzea ezinbestekoa da zapaltzaile izateko jasotako bertan behera uzteko. Pribilegio horiei uko egitean, mutil izateko erak eta aukerak zabalduko zaizkie; sexu/genero/orientazio-sexualarengatiko mugak gaindituz. Askatasunez bizitzeko.







 







Autodefentsa feminista ere beste gakoetariko bat da. Autodefentsa fisiko soilaz haratago doana, jarrerak, emozioak eta autoestimua landuz.  Emakumeen arteko aliantzen botereaz jabetzeko bideak ere jorratzen ditu; emakumeen ahalduntzea, bakarkako zein taldeko ahalmen eta botere jabekuntzaz. 


Azkenik, nire ingurune hurbilean begirada jarriz, indarkeria matxistaren funtsezko osagaien,  sexismo eta misoginiaren transmisiorako ezinbestekoa den erreminta begiztatu dut: maitasun erromantikoaren mitoa.  Badira beraien bizitzako helburu bakartzat ezkontzea eta haurrak edukitzea dutenak, lana uzten dutenak zaintzaz arduratzeko, beraien zoriontasuna beste pertsonaren esku soilik dagoela uste dutenak … bada garaia emakumeen identitatearen erdigunetik maitasuna kentzeko eta maitasun erromantikoa alde batera utzi eta birdefinitzeko. Bai, Zaintza oinarri duen maitasun ereduaz ari gara! 


“Konpartitzean, garrantzi bereko mailan jartzea. Hor egotea. Besteak zaintzea, zu zaindu zaitzaten uztea da. Ahultasuna eta indarra erakustea, besteekiko maila berean, tokatzen denean”.    Kattalin Miner





Iazko ikastarokideek egindako posten artean, ondorengoa hautatu dut:  http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/03/indarkeria-matxista.html Bertan, euskarri anitz eta interesgarriak plazaratzen dira: gizon tailerrak, bilgune feministak, maitasun erromantikoaren mitoak, mrikromatxismoak (sakelakoak oinarri izanik) eta LGTBQ+ fobiak bistarazi eta aniztasunaren ereduak baloratu, zabaldu eta normalizatzeko bideoak.





 Indarkeria matxisten aurkako ondorengo baliabide digitalak gomendatzen ditut ikasleekin (helduak) erabiltzeko modukoa dela uste dudalako, eta hausnartzeko aukera eskaintzen dutelako:





 













Eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak ondorengoak direla esango nuke:

  • ·         Hezitzaileak jarrera feminista izatea eta hortik esku-hartze sistematikoa gauzatzea.  

  • ·         Eskola komunitate osoaren kontzientziazioa eta hausnarketa. Elkarrekin aktiboki lan egitea egoera aldatzeko.

  • ·         Autodefentsa feminista tailerren eskaintza orokortzea, askatasunez bizi eta gozatzeko. Autokonfiantza eta segurtasuna eraiki.

  • ·         Mutil izateko erak eta aukeraz zabaltzea (boterearekin apurtu nahian); maskulinitate berrien eraikitze-prozesu  konplexuan erreferente diren emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde dauden gizon taldeen esperientzia eta bizipenak eskolara gerturatzea.

  • ·         Emakumeen burujabetasuna; trebetasun eta eskubideak landu. Ahalduntze kolektiboa sustatu.





“Erasorik ez badago, erasotzailerik ez badago, biktimak ez du zertan neurririk hartu behar”.   Ohiana Etxebarrieta

2017/03/10

Gatazka: positiboa edo negatiboa?



 Bizitzak berezkoa du gatazka, elkarren arteko harremana bera da gatazka

Aitortu beharra daukat, gatazka hitza entzutean negatibotzat jotzen nuela, bai hitz bera eta baita sorturiko egoera. Bizi izan dudan hezkuntza eremuan ere, gatazkak zuzendu eta agertzea eragotzi beharreko ekintza lez ikusia zen. Baina astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz, oker nengoela.  Gatazkak sortzen dira interes kontrajarriak daudenean eta hori bizikidetzaren parte bat da. Hori dela eta, gatazka ez da negatiboa, positiboa edo negatiboa, gatazka konpontzeko modua da; hau da, pertsona anitzek, elkarren artean duten harreman mota da. Beraz, aipaturikoa aintzat izaik, esango nuke, dudarik gabe gatazkak positiboak direla. Alde batetik, erronka handia suposatzen dielako haurrei; helburu bateraezinak edukitzeak sortzen dien desafioa (emozio eta adimena). Eta bestetik, gatazken trataera egokiak pertsonak eta taldeak indartzen laguntzen duelako, harremanak sendotuz.







Iazko ekarpenei erreferentzia eginez, ondorengoa hautatau dut:

Oso interesgarria iruditu zait plazaraturiko Christopher Mooren gatazka sortzaileen inguruko informazioa. Eta horrez gain, Nerea Mendizabalen hitzaldia. Bertan, gatazken konponbideetan trebatzeko komunikazioaren garrantzia azpimarratzen du. 


Gai honen garratnziaz jabetzeko, hezitzaileei ondorengo baliabidea gomendatzen diet:  

Jolas kooperatiboak hautatu ditut; izan ere, gaur egungo eskoletan, “irabazle- galtzaile” dikotomia oso errotua dago. Beraz, sistema hierarkikoaren apurtzea eta erreferentea prozesua izatea positiboa deritzot. Guztion partaidetza funtsezkoa da; elkar ezagutzea, partaide izatea, kide sentitzea.






Eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkei erreferentzia eginez, funtsezkoena, gatazken trataerarako kultura eredu positiboa transmititzea da. Horretarako:
  •          Eskola komunitate osoaren kontzientziazioa
  •   Curriculumean txertatzea gatazken trataerarako behar diren konpetentzien garapenerako edukiak
  •     Aniztasuna aintzat izanik, gatazkei aurre egiteko estrategia anitzak. Kasuan kasuko egoerei egokiturik.
  •          Partaidetza sustatzea; horretarako testuinguru aproposak eraikiz.
  •          Antolakuntza kontuan izatea; arauak, espazioak, denbora … landu eta genero estereotipoetatik kanpoko antolakuntza bermatzea


2017/03/01

Ezarritako sexualitate-eredua zalantzan jarriz

Aste honetan zehar, heziketa afektibo sexual hezkidetzailea izan dugu aztergai. 

















Aipatzekoa da, generoa eraikuntza soziokulturala den bezalaxe, sexualitatea ere bada eraikuntza soziala. Izan ere, sistema patriarkalak ugalkortasunera zuzendutako sexualitate- eredua sustatu eta indartzen du eta kanpo dauden sexualitate- eredu anitzak ez normaltzat (sexualitate ez-normatibotzat) hartzen ditu, horrela baztertuz.  Beraz, sexualitate ereduen (LGTBIQ+) ikusezin bihurtuko da eta ez da positiboki baloratuko.
 Horrek, jendarte heterosexuala sustatzen du; horrela, desira ugalketari zuzenki loturik eta ondorioz, plazera koitoarekin. Koitoa harreman sexualen erdigunean jartzeak, gorputzaren genitalizaziora garamatza. Gizonezkoen gorputza eta genitalak erreferentziazkoak izango dira eta klitoria berriz, baztertua eta gutxiagotua. Horren guztiaren ondorioz, boterezko harremanak sortuz.

Aste honetan aipagarria iruditu zaidan beste ideietako bat, gaur egungo egoera da. Hau da, bizi garen gizartearen eraginez, neskek eta mutilek genero- harremanak afektuen esparruan ere barneratu dituzte; eta horrek, gizon askoren oldarkortasuna eta indarkeria sustatu ez ezik emakume asko gizon beldurgarri horiek maitatzera eraman ditu.  Harreman heterosexualetan  neskak ez dute errez identifikatzen “mutil gaiztoak”. Tamalgarria.



Iazko ikastarokideek egindako postei erreferentzia eginez, ondorengoa  hautatu dut; http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/heziketa-afektibo-sexualari-buruzko.html  .  Erabat ados nago bertan plazaratzen diren ideiekin.


Gure jendarte moderno hauetan hipersexualizazioak eta sexuaren ikusgarritasunak mutil gazteen prostituzio kontsumoaren igoera ahalbideratzen duten bitartean, neskak sexu-objektibaziora daramatzate. Mutilek ligatzeko “matxote” izan behar direla sinesten duten bitartean, neskek, maitasun erromantikoaren tranparen biktimek, “basapiztia” “printze” bihurtzea espero dute.
Edota aipatzen duen ondorengo esteka ere oso interesgarria iruditu zait:  http://ataria.eus/tolosaldea/1415626632533   




Eremu hezitzailean zein jendartean hau guztia lantzeko erronkei dagokionez, ondoregoak azpimarratu nahiko nituzke:
  •                    Eskola komunitate osoaren sentsibilizazioa, prestakuntza eta konrposmisoa.
  •        Hitzek duten garrantziaz jabetu; hau da, sexualitateaz hitz egiteko unean kontuan hartu erabiltzen diren hitzak, espresioak.  
  •    Sexu eta genero binarismoen (emakume-gizon, femenino-maskulina) deseraikitzea.
  •                    Afektibitatearen garapen berdinkidea.
  •                Sexualitatea eta indarkeria bateraezinak direla ohartaraztea. Sexualitatea era osasuntsuan bizitzeko sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea.
  •    Sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatu. Heziketa afektibo sexuala aniztasunean heztea.
  •    Curriculumean (bai ezkutukoan zein agerikoan) hausnartzea. Material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatzea.


Hitz gutxitan, pertsonen, harreman eta bizitza modu desberdinen aniztasuna bistaratzea eta normalizatzea; nor den moduan onartua sentitu eta bere afektibitatea eta sexualitatea aske espresatzen bizi ahal izateko.









2017/02/24

Eta zu, zer sentitzen zara?

Jendeak  bere sexuaz haratago “izateko” aukera izatea ….


Aste hasieran garbi nuen patriarkatuak sustatzen dituen bizi-programa ezberdinduen oinarria ez dela inondik inora ere genetiko; kulturalki ikasitakoa, inposaturikoa baizik. Eta Jose Antonio Rodriguezek argi adierazten duen moduan; sexu-banketa bitarrak ez du islatzen genetikoki, fisiologikoki eta anatomikoki dagoen aniztasuna. Baina tamalez, legalki bi aukera horiek baino ez daude.
Beraz, zer geratzen da ezarritakoa eta bere berak sentitzen duena bat ez datozenean? Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz, ikuspegi erabat okerretik jarduten dugula. Izan ere, haurra edo gaztea nahastuta dagoela sinesten dugu, eta bera bideratzeko beharra ezinbestekotzat jo. Bere sexua zein den erakusten diogu, alegia, organo genitaletan oinarrituta ezarri zaion horrekin bat egiten duena.  
Baina hori guztia zilegi al da haur, gazte, zein edozein gizabanakoontzat? Jendea ez baloratzea bere sexuaren arabera, baizik eta jendartean hartu nahi duen lekuaren arabera aproposena litzateke. Baina berriz ere sistemaren interesak aurrejartzen dira norbanakoaren ongizate eta garapen askea mugatuz. Izan ere, jendarte patriarkal sexistan sexu sailkapenaren atzetik, sexu-genero estereotipoak datozelako, eta, ondorioz, bizitza eremuen garapen erabat baldintzatuta. Sailkapen bitarrak zalantzan jarri ezkero, sistema sozialaren antolakuntza ere zalantzan.
Eta horrek zer dakar? Guztion garapen osasuntsua mugatzeaz gain, bidegabekeriak sortzen ditu emakumeentzat, eta baita sistema onartzen eta erreproduzitzen ez duten gizonentzat.

Aurreko urteko ekarpenei erreferentzia eginez, ondorengoa hautatu dut:  http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/patriarkatuak-sustatzen-dituen-bizi.html  . Irudi eta artikulu interesgarriak plazaratzen dituelako. 



Artikulua, Lesbianen ahotsa:


Sentsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen irudi/bideo/gida digitalaren bat gomendatzerako garaian, arreta identitatea eta aniztasunean jarri dut. Izan ere, heteronormatibetatik haratago (LGTB, LGTTIB …) dauden existentziak bistaratzeko beharra dagoela uste dut. Horrez gian, gorputz anitzak ere aipatzea ezinbestekotzat jo du, jendarte patriarkalak emakumeen gorputzen erabilera salatzeko. Gure gorputzak eremu konkistatuak dira.







Eremu hezitzailean lantzeko errokei erreparatuz, ondoregoak ezinbestekotzat jo ditut:
  •   Estereotipoak gainditzea, proposamen askeak hierarkizazioa alde batera utziz.
  •   Ikasle bakoitzaren errepika- ezintasunaren aitortza.
  •   Aniztasun anitzen ondoriozko aniztasun sexualak duintasun eta errespetuz bistaratzea.
  •   Sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.
  •    Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria- egoeraren aurrean esku hartzea.
  •  Heziketa afektibo- sexuala ez heteronormatiboa sustatu.
  •  Norbanakoaren eta gainerako gorputzen aniztasuna era positiboan bizitzeko testuinguru aproposak bideratzea.


Nolakoa da gure eskola, leku segurua da ume guztientzat, berdin haien ezaugarriak zeintzuk diren? Gure familia ere leku segurua ote da? Zer egiten ari gara gu ingurune segurua horiek eraikitzeko?    Amelia Barquin