2017/03/01

Ezarritako sexualitate-eredua zalantzan jarriz

Aste honetan zehar, heziketa afektibo sexual hezkidetzailea izan dugu aztergai. 

















Aipatzekoa da, generoa eraikuntza soziokulturala den bezalaxe, sexualitatea ere bada eraikuntza soziala. Izan ere, sistema patriarkalak ugalkortasunera zuzendutako sexualitate- eredua sustatu eta indartzen du eta kanpo dauden sexualitate- eredu anitzak ez normaltzat (sexualitate ez-normatibotzat) hartzen ditu, horrela baztertuz.  Beraz, sexualitate ereduen (LGTBIQ+) ikusezin bihurtuko da eta ez da positiboki baloratuko.
 Horrek, jendarte heterosexuala sustatzen du; horrela, desira ugalketari zuzenki loturik eta ondorioz, plazera koitoarekin. Koitoa harreman sexualen erdigunean jartzeak, gorputzaren genitalizaziora garamatza. Gizonezkoen gorputza eta genitalak erreferentziazkoak izango dira eta klitoria berriz, baztertua eta gutxiagotua. Horren guztiaren ondorioz, boterezko harremanak sortuz.

Aste honetan aipagarria iruditu zaidan beste ideietako bat, gaur egungo egoera da. Hau da, bizi garen gizartearen eraginez, neskek eta mutilek genero- harremanak afektuen esparruan ere barneratu dituzte; eta horrek, gizon askoren oldarkortasuna eta indarkeria sustatu ez ezik emakume asko gizon beldurgarri horiek maitatzera eraman ditu.  Harreman heterosexualetan  neskak ez dute errez identifikatzen “mutil gaiztoak”. Tamalgarria.



Iazko ikastarokideek egindako postei erreferentzia eginez, ondorengoa  hautatu dut; http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/heziketa-afektibo-sexualari-buruzko.html  .  Erabat ados nago bertan plazaratzen diren ideiekin.


Gure jendarte moderno hauetan hipersexualizazioak eta sexuaren ikusgarritasunak mutil gazteen prostituzio kontsumoaren igoera ahalbideratzen duten bitartean, neskak sexu-objektibaziora daramatzate. Mutilek ligatzeko “matxote” izan behar direla sinesten duten bitartean, neskek, maitasun erromantikoaren tranparen biktimek, “basapiztia” “printze” bihurtzea espero dute.
Edota aipatzen duen ondorengo esteka ere oso interesgarria iruditu zait:  http://ataria.eus/tolosaldea/1415626632533   




Eremu hezitzailean zein jendartean hau guztia lantzeko erronkei dagokionez, ondoregoak azpimarratu nahiko nituzke:
  •                    Eskola komunitate osoaren sentsibilizazioa, prestakuntza eta konrposmisoa.
  •        Hitzek duten garrantziaz jabetu; hau da, sexualitateaz hitz egiteko unean kontuan hartu erabiltzen diren hitzak, espresioak.  
  •    Sexu eta genero binarismoen (emakume-gizon, femenino-maskulina) deseraikitzea.
  •                    Afektibitatearen garapen berdinkidea.
  •                Sexualitatea eta indarkeria bateraezinak direla ohartaraztea. Sexualitatea era osasuntsuan bizitzeko sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea.
  •    Sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatu. Heziketa afektibo sexuala aniztasunean heztea.
  •    Curriculumean (bai ezkutukoan zein agerikoan) hausnartzea. Material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatzea.


Hitz gutxitan, pertsonen, harreman eta bizitza modu desberdinen aniztasuna bistaratzea eta normalizatzea; nor den moduan onartua sentitu eta bere afektibitatea eta sexualitatea aske espresatzen bizi ahal izateko.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina