2017/02/27

Sexualitatea, aukera, gorputzak... ASKATASUNEZ



Aste hasieran garbi nuen... aniztasun sexuala eskoletan eta gizartean lantzeko gaia zela. Identitatea eraikitzen ari den pertsona orok, aukera guztiak posible direla eta horregatik baztertuak izango ez direla jakitea oinarrizko eskubidea delako.

Zientziak honeta ere badu lana, hainbat adibide daude heteronormatibitatea bultzatu dutenak zientziaren izenean, hala nola, Josebe Iturriotzek bere izatea mediku batentzat eta estatuarentzat ez dela posible aipatzen duenean: "sexuen eta generoaren inguruko estereotipoek zientzia kategoria hartzen dute, eta galdetegi horiek bide erabat estereotipatua markatzen dute. Guk horri kontra egiten diogu"




Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz zientziaren munduan ere badaudela ikerlariak beste errealitateak aztertzen. Aste honetako irakurgaian topatu ahal izan dugu honen adibide bat:

Ana Galarragak Elhuyar Zientzian argitaraturiko “Bi sexuen sailkapenaz harago” erreportajean azaltzen du nola ez den guztiz egi borobila oraindik indarrean dirauen baieztapen hau: enbrioiaren sexua sexu-kromosomek definitzen dutela eta, zehazki, Y kromosoman dagoen SYR genea dela enbrioi bat ar bilakatzeko giltza. Hortaz, erraza da: XX, emea; XY, arra. Hori da irakasten duguna, eta, kasu gehienetan, hala izaten da. Batzuetan, ordea, errealitatea bestelakoa da eta beste kasu horiek agerian uzten dute banaketa hori erraza bai, baina errazkeria ere badela zenbaitetan. (Identitateak eta Aniztasun Sexualak irakurgaia, 5.orrialdean)

Gai honen inguruan beti izan ditut galderak eta jakin nahiak, ez nuke zalantzak direla esango. Identitatea sortzen bizi guztia egongo gara eta niretzat berriak izan daitezkeen eredu edo aukerak etorkizunean nire aukera izan daitezke, zergatik ez? Beraz, jarraituko dut ikertzen...


Iaz Bego Mentxakak argitaratutako posta  (http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/aniztasun-sexualak.html) aukeratu dut bertan agertzen den laburmetraia nahiko heteronormatiboa dela uste dudalako, aniztasun sexualaz hitz egitea ez dut oso ondo kokatzen bideoa gaiarekin. Bestetik hasieran egiten dituen hausnarketak egokiak iruditzen zaizkit.


Hezitzaile moduan erabiltzeko tresna interesgarriak: 



RAINBOW | Rights Against INtolerance: Building an Open-minded WorldGaia eskolan lantzeko Rainbow proiektua egokia izan daiteke, beste hainbaten artean, gaia eta ariketak laburmetraiekin lotzen dituelako eta modu dinamikoan aniztasun sexualaren osotasunak azaldu daitezkeelako: http://www.rainbowproject.eu/material/eu/index.htm

 
Sentsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen beste baliabide bat: Aniztasun sexuala eta dibertsitate mentala uztartzen ditu. Ederra iruditu zitzaidan Almudena Medinaren "Es cuestión de gustos" filma!

Web orrialde hau askok ezagutuko duzue,  interesgarria iruditzen zait aniztasun sexualaz hitz egitean, "gorputz ez normatiboarekin" sexualitateaz gozatzen duten pertsonek egindako lana: http://www.yeswefuck.org/
Hamaika bideo aurkitu ditzakezue bertan. 


Hezitzaile moduan aniztasun sexuala lantzeko erronkak:
-  Aniztasun sexuala eremu hezitzaileetan erakutsi eta errealitate anitzagoak plazaratu edukietan.
-  Sexu eskubideak eta sexualitatea landu gelan.
- Aniztasuna modu ez hierarkikoan, duintasunean eta errespetuaz azaldu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina