ANIZTASUN SEXUALEI BURUZ HAUSNARTZEN
Aste
hasieran,aniztasun sexuala,orientazio sexualarekin lotzen nuen. Sexu-orientazioaren
barruan,homosexuala,heterosexuala eta bisexuala hitzak bakarrik ezagutzen
nituen.
Astean zehar, genero-identitatea eta sexua aukeren
errealitatea anitza eta konplexua dela konturatu naiz, eta baita ere,hiru hitz
horiek ez dutela errealitate anitz hori biltzen.
Genero eta sexua,eraikuntza soziokulturala dira.Egungo
jendarteak,sexualitateari buruz dogmak sortu ditu. Gainera, sexualitatea
eredu dikotomikoaren eraginpean
dago:harreman koital heterosexuala.Ugalketa du helburu nagusia.
Gai honi buruz
hainbat galdera bururatzen zaizkit…
-Familiak ez ba du ikusten seme/alabaren identitatea
edo ez ba du onartzen? Nola esku hartu behar dugu irakasleok?
-Nola lagundu bazterketa jasotzen ari den ikasle bati
modu zuzenean egin gabe?
-Sexu aniztasuna landuko dela esan behar al diogu
familiari?
-Nola landu familia
aniztasuna gelan modu natural batean?
IAZKO IKASTAROKIDEA
Itsaso aukeratzen
Ikastetxeean lantzeko aipatzen dituen erronkekin erabat ados nago eta oso
garrantzitsuak iruditzen zaizkit..
Interneten nabigatzen honako,bideoa aurkitu dut. Nahiz
eta kosta,benetan sentitzen duzunak,horrek balio duela erakusten digu.
httpshttps://youtu.be/et8R5fZOARo
LANTZEKO ERRONKAK
·
Sexu-genero sistema
salatu eta gainditzea.
·
Ikasle bakoitzaren
errepika-ezintasuna askatasunean garatzeko eskubidea bermatzea.
·
Norbere gorputza
hobeto ezagutzea, aniztasuna errespetatuz.
·
Pertsonen arteko
harremanak hobetzea.
bereganatzea;
maitasuna, segurtasuna, elkartasuna…
·
Sexualitatearen
garapen integrala eta atsegingarria bermatzea.
·
Heteronormatibitatetik
aldentzen diren ereduak aurkeztea.
·
Sexu-genero rolak eta
genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina