Ez bada erraza izan ere astez aste lan guztiei aurre egitea, ikastaro honek bizitzari begiratzeko beste modu baten aurrean jarri nau. Eskerrik asko! Entregatu beharrekoak hobeto edo okerrago egongo ziren, baina bizitzari begiratzeko era berri batekin jarraituko dut aurrera, ez nik bakarrik nire ingirukoek ere bai, benetan aberasgarria izan da.Eskerrik asko! Kalean elkar ikusi eta ezagutuko ez bazaituztet ere hilabete hauetan gertuko sentitu zaituztet. Eskerrik asko!
#Olatz etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Olatz etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2017/04/11
ESKERRIK ASKO
Ez bada erraza izan ere astez aste lan guztiei aurre egitea, ikastaro honek bizitzari begiratzeko beste modu baten aurrean jarri nau. Eskerrik asko! Entregatu beharrekoak hobeto edo okerrago egongo ziren, baina bizitzari begiratzeko era berri batekin jarraituko dut aurrera, ez nik bakarrik nire ingirukoek ere bai, benetan aberasgarria izan da.Eskerrik asko! Kalean elkar ikusi eta ezagutuko ez bazaituztet ere hilabete hauetan gertuko sentitu zaituztet. Eskerrik asko!
2017/02/23
ANITZAK GARELAKO
·Gaiari buruzko gogoeta pertsonala:
Aste hasieran garbi
nuen orain dela urte batzuk izan nuen ikasle bat aipatuko nuela han edo
hemen. Pasa dira urte batzuk, batxilergoan klaseak ematen ari nintzen orduan,
ikasle guzti haien artean bazen neska bat beste herri batetik etorria, arazoak
izan omen zituen bere jaioterriko ikastetxean, beraz gurera etorri zen. Bazuen
zerbait desberdina, agian hori izan zen bere lagunek ez onartzeko arrazoia… Ikasturte
hura amaitu eta pertsona haren pista galdu nuen gure herriko aldizkarian honako
elkarrizketa hau ikusi nuen arte. Hain txiki ikusten zen persona hark, herri
guztiaren aurrean azaldu du bere bizipena. A ze poza.
Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz eremu
hezkidetzailean lan egiteko asko dugula, pertsona askeak heztea dela gure
helburua, beraien buruaren jabe diren `pertsonak heztea, beraien bizitzan
protagonistak diren ikasleak, nor diren aukeratu, erabaki, hautatu, erratu,
ikasi eta jaikitzen dakitenak. Aske direnak.Garrantzitsua da argi eta garbi
esatea jendea ez dela sexuaren arabera baloratzen.
Iazko post bat: Haizea Egigurenena hautatu dut, gelan lantzeko
hainbat baliabide aurkezten ditu. http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/aniztasun-sexualaz-hausnarketa.html
·Sentsibilizaziorako baliagarria izan
daitekeen irudi/bideo/gida bat:
Zein dira zure ustez
hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak?
Sexu genero sistema
bistaratzea
Ikasle bakoitzaren
errepikaezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean oinarritzea
Heteronormatibitatetik
aldentzea
Aniztasuna modu ez
hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratzea
Sexu-genero rolak eta
genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskeintzea.
Edozein
aurreiritziren ondoriozko indarkeria-egoeraren aurrean esku hartzea
Aniztasun ororen alde
et elkarbizitza positiboaren alde lan egitea
Heziketa afektibo ez
heteronormatiboa sustatzea
2017/02/02
NONDIK NORA
Ikasturte honetan buru belarri murgilduta nago tutore
lanetan, beraz orientazioa eta aukera akademikoei buruz arituko garela ohartu
bezain laster etorri zait asteroko tutoritza ordua burura,bertan, ikasleei
entzun, beraien intereseko diren gaiak landu, aukera desberdinak mahai gainean jarri,
beraien bidea egiteko estrategiak ematen saiatu… lan interesgarri eta
garrantzitsua.
Konturatu naiz tutoritzako ordu hauek genero ikuspegitik
planifikatzea ezinbestekoa dela, ez hezkidetza lantzen dugunean bakarrik,
baizik eta edozein gai lantzen dugunean.
Gure helburua ikasleen garapen integrala lortzea da, beraien bizitza
pertsonal, familiar, sozial zein profesionalean orienta daitezen.
Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu, esango nuke lan
honetarako ezinbestekoa dela emakume zein gizon izateari esanahi librea ematea,
batzuen eta besteen ekarpenak, sentimenduak eta interpretazioak onartuz.
Astean zehar agertu diren datu guztiak dira esanguratsuak, hala
ere nabarmendu nahiko nuke, neska-mutilak beraien ikasketak aukeratzerakoan ez
direla aske, ingenieritza edo informatika askoz mutil gehiagok hautatzen dute,
neskek aldiz osasun zientzietara jotzen dute, gainera emakumeek %24 gutxiago
irabazten dute batez beste.
Post hau aukeratu dut, bertan baliabide interesgarriak
aurkezten direlako
2017/01/26
CURRICULUMA ETA BALIABIDE DIDAKTIKOAK
Guztion
ardura da gizarte hezkidetzaile baten alde egitea, neska-mutilen bakantasuna
onartzen duen heziketa bermatzea, pertsona guztiak parekidetasunean eta
diskriminazio ezean heztea, ikasleei estereotipo eta diskriminazioei aurre egiteko
tresnak ematea.
Ikastetxearen hezkidetza-eredua
egiteko gida
argitaratu zuen emakundek 1997an, horretarako kontutan izandako iturburu
soziologiko, psikologiko, pedagogiko eta epistemologikoek baieztatzen dute,
besteak beste, historian zehar garatu diren hezkunzta ereduak sistema
patriarkalaren arabera finkatutako genero maskulino eta femeninoaren
hierarkizaioan oinarritu izan direla, non gizonek makronortasuna, neurriz
kanpoko autoestimua garatzen dituzten eta emakumeek aldiz bere burua gutxiezten
duten.
Errealitate
honi aurre egiteko ezinbestekoa dugu ikastetxeetan diagnostiko on bat egin,
edukiak, metodologia eta materialak aztertu, hezkidetzaileak diren materialak
sustatu eta ez direnak ahal bada baztertu eta bestela moldatu, ordezkatu edo
ikuspegi kritikoz aurkeztea.
Uste dut
sistematikoki materiala hezkidetzaturik ez egotearen arrazoiak bat baino
gehiago direla; formakuntza eta sentsiblizazioa beharrezkoak dira, naiz eta
diskurtso hezkidetzailea barneratuta izan, teoria hori praktikara eramateak lan
asko eskatzen du, eta ez lan indibiduala, koordinatutako talde lana baizik. Ordu
asko eskatzen ditu materiala aztertu, aldatu eta berria sortzeak. Prest gaude
gure ordutegitik kanpo lan hori hartzeko? Prest gaude gure metodologia
aldatzeko?
Hezkidetza
ikastetxe gehienetanmahai gainean dagoen lana dirudi, orain arte lortutako lanen
barruan sartuko nuke, hala ere, sentsibilizazio eta formazio lan hori
praktikara pasatzea falta da, metodologia eta edukiak egokitzea, espazioa
egokitzea, emakumeak bisibilizatzea, hizkuntza ez sexista eta ez bortitza
erabiltzea... Guzti hau praktikara eramaten duten ikastetxeak ere izango dira,
gurea ere saiakera egiten ari da, hala ere irakasle guztien arteko koordinazioa
behar da, guztien inplikazioa. Pausoz pauso!
Iazko post
bat
2017/01/14
ERREPRESENTAZIOAZ
Aste honetan errepresentazioaz eta denboraren kudeaketaz
aritu gara. Garrantzi handia du emakumearen eta
aniztasunaren presentziak espazio fisiko, birtual eta ikus-entzunezkoetan.
Gure herrietako kaleen izendegiak, oroigarriak… bizi
dugun gizarte ereduaren isla dira, Azpeitian 77 kale edo auzotatik bik bakarrik
daramate emakumeen izena, Olazko amaren plaza eta Magdalena auzoa, biak ama
birjinak.
"Espazio publikoan
emakume arrunten edo nabarmendu direnen lanari eta bizitzari buruzko
erreferenterik ez izateak bere horretan eusten dio esfera publiko eta
pribatuaren arteko banaketa sexudunari”.
Espazio birtual eta ikus-entzunezkoetan berriz sexu genero
sistema apurtzen duten ereduak aurki badaitezte ere, oso gutxi dira eta ez
daude presente gure eguneroko bizitzan.
Ezinbestekoa da emakumeen presentzia
gure hiri eta ikastetxetan presente egotea, baita espazio birtual eta ikus-entzunezkoetan
ikusten ez dena ez delako existitzen.
Guzti hau eremu hezitzailean lantzeko:
- · Patioen eta ikastetxeko beste eremuen antolaketa aztertu eta beharrezkoak diren aldaketak egin.
- · Neska eta mutilen parte hartzea ahalik eta parekideena izaten saiatu
- · Herrian izan diren emakume esanguratsuen biografia ikertu
- · Ikus-entzunezkoetan agertzen diren emakumezko eta gizonezko ereduak ikasleekin aztertu eta balore sexistak identifikatu.
Azpeiti eta Azkoitiko hezkidetzako foroek, udalaren eta harremonitz elkartearen laguntzaz “jolas denbora” egitasmoa jarri zuten martxan Azpeiti eta Azkoitiko ikastetxeetan. Hiru urtez ari dira jolas orduetako gunean hezkidetza sustatzen, genero desberdinen arteko harreman justuago eta naturalagoei indarra emanez.
http://urolakosta.hitza.eus/2015/02/24/naturaltzat-jotzen-ditugu-erabat-kulturalak-diren-jarrerak/
Iazko post bat
2016/12/18
HITZ ETA PITZ
“Hizkuntza
ez da gertaera biologiko eta naturala, hizkuntza eskuratze kulturala denez alda
dezakegu, hizkuntza aldatzean mentalitatea aldatu egiten da eta mentalitatea
aldatzean jarrera aldatu egiten da” Teresa Meana
Hizkuntza,
hitzak, esaldiak, gramatika, morfologia, sintaxia… baino askoz gehiago da, elkarrekin komunikatzeko
erabiltzen dugu, baita balioak trasnmititu, errealitatea izendatu eta
interpretatzeko
ere. Hizkuntzak identitateak
eraikitzen laguntzen digu, horregatik da hain
garrantzitsua hizkuntzaren erabilera ez sexista eta
ez bortitzaren
kontzientzia izatea. Hizkuntzaren erabileran isladatzen da gizartearen
nolakotasuna.
Euskerak genero gramatikalik ez badu ere, gure
gizarte patriarkala islatzen du, irainetan “alua”, “gizon” hitzaren erabilera
anitzetan, hainbat esamoldetan… Hau horrela, ezinbestekoa da hizkuntzaren
erabileraren kontzientzia hartu eta berau modu ez sexista batean erabiltzea. Hizkuntzaren
erabilera ez bortitzaren garrantzia ere azpimarratu nahiko nuke.
Hizkuntza ez
sexista, parekide, errespetuzko, zintzo eta koherente batean sinesten dut. Hau
lortzeko erronkak ugari dira:
- - Erabiltzen dugun hizkuntzaren sexismoaz ohartzea
- - Genero kutsadura saihestea
- - Maskulino orokortzailea saihestea
- - Emakumeen esperientziak eta interesak diskurtsoan barneratzea
- - Erabiltzen ditugun materialak erreparatzea
Gaur egun hizkuntza eta irudiak elkarri eskutik emanda
agertzen dira, beraz euskararen eta irudien erabilera ez sexistarako gida aukeratu dut.
Iazko post interesgarri bat:
Gaiaren inguruko hausnarketa batzuk:
https://www.youtube.com/watch?v=jyVrcM1-9Zs
http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=1496664
2016/12/09
EMAKUMEAK PROTAGONISTA
Emakumeen presentziaz ari gara aste hontan, azpimarratzekoa
iruditu zait BegoƱa Salasek protagonismoari buruz egiten duen hausnarketa.
Protagonismoa ezinbesteako da identitatearen garapenerako eta nork bere
buruaren baieztapenerako, beraz ezin ukatu emakumearen presentziak duen
garrantzia.
Emakumearen ahalduntzea ere nabarmendu nahiko nuke, objektu
izatetik subjektu eraginkor izatera pasatzeko gaitasuna, hortan datza emakumeak
bere historiaren eta bizitzaren protagonista izatea.
Emakume aintzindari bat aukeratu beharrean, agian aintzidari
izan gabe, baina ezarritako rolak gainditzen eta besteen esanei jaramon
handirik egin gabe aritu ziren Zuloak-eko
neskak aipatu nahi nituzke, baita Anari, Zea mayseko Aiora Renteria, Perlak,
Mursego edo garai batean gogor jardun zuen Sorkun ere, gizonen mundua dirudien
hortan beraien tokia egin dutelako.
Erronka haundiak dauzkagu mahai gainean eta lan izugarria
egiteko, hoien artean:
- · Emakumeen ekarkenak ezagutarazi eta baloratzea
- · Emakumeak erreferente izan daitezkela erakustea
- · Emakumeak ezkutatzeko patriarkatuak erabiltzen dituen mekanismoak azaleraztea
- Gelan erabiltzen ditugun materialen azterketa hezkidetzailea egitea
Aste honetako gaia ederki laburbiltzen du iazko post honeta.
2016/11/20
TRADIZIOA? ETA GENERO IKUSPEGIA?
Jarrera
Aniztasuna
Izaera
Parekidea
Askatasuna
eRedua
Errespetua
Kultura
Iraultza
iDentitatea
Emozioa
dAntza
Jaiak kulturaren islada dira, nolabait gizartearen eredua erreproduzitzen da gure ospakizunetan, gainera, BegoƱa Arriolak dioen bezala emozioek berebiziko garrantzia dute portaeran, beraz garrantzi handiko ariketa da jai eta ospakizunak genero ikuspegitik aztertzea. Hauxe izan da aste honetako lanetako bat, argi eta garbi ikusi ere bai sexu genero sistema ia ospakizun denetan gehiago edo gutxiago erreproduzitzen dela.
San Valentinen, maitasun
erromantikoaren mitoa…Olentzero, androzentrismoa… Halloween eta
ihauterietan mozorroetan egiten den sexu
bereizketa, emakumeari dagozkion mozorro sexyak… aita eta amaren eguna,
kontsumismoa, maskulinitate
hegemonikoaren aldarria…
Tradizioaren izenean ohitura ugariri eusten diegu, are
gehiago interes politiko eta ekonomikoak atzean ezkutatzen badira. Betidanik
horrela izan denez… Tradizioz gurean finkatuta dauden ospakizuenei ezinbestekoa
dugu genero ikuspegia ezartzea eta
ez betidanik horrela izan delako bere hortan uztea.
Euskal Herrian, jai eta ospakizunak jan edanean ospatzen
ditugu, alkohol eta festen izenean hainbat jarrera onartezin justifikatzen
dira. Inoiz gertatuko zitzaizuen taberna batetik ateratzean norbaitek ipurditik
heldu, atzera begiratu eta mutil kuadrila batekin topo egitea. Beraiei
purrustada egin eta gainera - Neska, festak ditun da, ez hai hola jarri… erantzuna
entzun beharra.
Beraz, ezinbestekoa da eremu hezitzaileetan jai eta
ospakizunen gaiari eustea. Bigarren hezkuntzan lantzeko badira hainbat erronka:
- Gure jai eta ospakizunen jatorria aztertzea, genero ikuspegia ezarriz
- Sexu genero sistema erreproduzitzen duten ereduak era kritikoan lantzea
- Hipersexualizazioa lantzea
- Musika, letra eta dantzak aztertzea
- Tradizioa betikoa delako onartu egin behar da? Hausnarketa egitea
- Ikastetxeetan eztabaida prozesuak martxan jartzea
- …
Baliabide hezkidetzaile bat martxan jartzekotan, honakoarekin hasiko nintzateke Gure jai eta ospakizunen jatorria aztertu eta genero
ikuspegia ezartzea. Bigarren Hezkuntzan egiteko ariketa egokia dela uste dut,
informazioa bildu, aztertu eta ikuspegi kritikoa ezarri.
Iazko post bat:
2016/11/12
FEMINISMOAZ IKASTEN
Aste hontan
ingurukoei feminista ote diren galdetu diet, kuriositatez… Banekien eztabaida
sortuko zela, baita gaian sakontzen lagunduko zidala ere.
Emakumeen artean
erantzun ugari jaso ditut; horixe baietz, ba ez takit… horixe ezetz… Ezetz
esaten duten hauek ez dut uste gizon eta emakumeek eskubide berdinak lortzearen
aurka daudenik, baina feminismo hitzak halako atzerakada bat sortzen duela
ematen du.
Gizon batek edo bestek
baietz erantzun didate baina gehienek ezetz, gizonak feminista izan daitezke,
ala? Erantzun dit gaur batek. Hauei ere feminismo hitzak atzeraka egiten die.
Ezjakintasun
handia dagoela ondorioztatu dut, nire inguruan bai behintzat.
Rosario Carrasco eta Ana Cubilloren definizio honek gaian
sartzen lagundu dit:
“Feminismoa gaur egun agintzen duen gizarte sistema, patriarkatua
salatzen eta hautsi nahi duen mugimendu sozial, politiko, filosofiko, ekonomiko
eta kulturala da. Bere helburua emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna
lortzea.
Beraz, feminismoak
gizon eta emakumeen eskubide berdinak lortzea du helburu, gainera, oso lorpen
garratzitsuetara iritsi da, batzuk aipatzekotan: boto eskubidea, lan eta ikasteko eskubidea, politikan parte hartu ahal
izatea…
Lorpen hauek
benetako aurrerapauso izan badira ere oraindik eskubide berdinak izatetik
urruti gaude;lan munduan bagaude ere ez dugu berdina irabazten, politikan
bagaude ere, gure gaitasunak egunerokoan erakutsi behar dira…
Hezkuntzan
jorratu beharreko gai feministei buruz, bi hauek aukeratu ditut:
Ikasgeletan feminismoa lantzea; zer
den, lorpenak, feminismoak…
Emakumeak bistaratzea, historian zehar
izan diren emakume zientzialari, idazle, pentsalari… ezagutzera ematea.
Emakume feminista esanguratsu bat.
OCHY
CURIEL: Emakumea, beltza, lesbiana, feminista, pentsalaria, aktibista, artista
alternatiboa, bakarlaria, antiarrazista, antisexista, erradikala eta kritikoa.
Hegemonikoa denaren kontrako oro biltzen du (Santiago, Dominikar Errepublika,
1963). Egun, Kolonbian bizi da, eta feminismo deskoloniaren
erreferentetzat jotzen dute.
Hemen irakurri dezakezue berari egindako
elkarrizketa bat.
Eta azkenik
iazko post bat:
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/11/feminismo-guztiak-besarka-ditzagun.html
2016/11/05
NAHIKOA DA!!!
Genero
indarkeria “ emakumeek emakume izate
hutsagatik jasaten dituzten tratu txar psikologiokoak, abusuak, agresio fisikoak
eta ustiapen sexualak dira.”
Unibertsitateko urte haietan, ohikoa den
bezala, pisu batean bizi nintzen, beste 3 lagunekin. Bazkal ondoren telebista
ikusten ari ginela, neska bat oihuka entzun genuen, balkoira atera ginen,
lehenengo pisuko bikotea zen, mutilak neska iletik tiraka lurretik arraztaka
zerabilen panpina bat bailitzan, udaltzainari deitu genion, segituan etorri
ziren… Bikote hark batera jarraitu zuen, (guk ezin bagenuen ulertu ere) handik
aurrera mutil hura igogailuaren zai ikusten bagenuen, eskaileretatik igotzen
ginen bostgarren pisura. Neska hura ikusten nuen bakoitzean bihotzak buelta ematen
zidan. Ikasturte hartan beste bi aldiz entzun genituen oihuak, udaltzainari
deitu eta segituan etorri ziren. Ikasturte amaieran pisu hura utzi egin genuen,
haiek ordea han jarraitu zuten.
Datuak
zirraragarriak dira, OMEren datuen arabera munduan emakumeen %35ari eragiten die biolentzia mota honek. Europan 62 milioi emakumek indarkeria fisiko
eta sexuala sufritu dute. Zaila zait ulertzea datuak horrela oraindik ere
jasaten dugun indarkeria sinbolikoa “komunikazioaren, ezagutzen eta narratiben
bide sinbolikoaren bitartez eragiten
duena da. Biktimentzako ikusezina da munduko errepresentazioan eta kontaketa
misoginoetan emakumean ezezkotasun eta gutxiagotasun esparruan kokatzen baitira
“
Baditugu
hainbat erronka honi eurre egiteko:
-Hezitzaile
eta gurasoentzat formazioa
-Hezitzaileok
estereotipoak gainditzea, eredu izatea.
-Ikasgelan
erabiltzen den materiala aztertu eta baliabide hezkidetzaileak txertatzea.
-Neskei
indarkeriaren aurka beraien burua defendatzen irakastea
-Indarkeria
jarrera guztiak bistaratzea.
-…
Iazko postei
begira, ez da erraza izan bat aukeratzea. Post
honetan ikasleekin mikromatxismoa lantzeko baliabide interesgarriak daude.
2016/10/29
SEXU GENERO SISTEMARI BURUZ HAUSNARTZEN
Simone de Beauvoir “ez da emakume jaiotzen, emakume izatera
iristen baizik”
Simone de Beauvor-en zita hau aukeratu dut post honi hasiera
emateko, esaldi honen harira eztabaida ugari izan baiditut aste hontan, aste interesgarria
inolaz ere. “De serie” desberdinak garela sinesten duten askorekin egin dut
topo, neska-mutilak berdin hezi baina izatez desberdinak garela baieztatzen
dutenak.
Sexu-genero sistema ondo errotuta
daukagu gizartean, pertsonen garapena eragozten du, sistema honen arauak
betetzen ez dituzten pertsonak baztertuak dira…iazko post honetan argi eta garbi ikusten da zein den
sexu genero sistemaren egitura. Erronka galanta dugu sistema hau deseraiki eta
desikasten!
Hezitzaileon erronkak asko dira,
oinarrizkoa Genero-Ikuspegia izatea “edozein
jarduera edo eremutan emakumeen eta gizonen arteko ezberdinkeriak kontuan
hartzen dituen enfokea da”. Irakurgaiak esaten duen bezala ikuspegi honek,
hausnarketa, behaketa eta etenik gabeko aztertze lan izugarria exigitzen ditu.
Baliabideei dagokionez nerabeekin lan egiteko aurkitu dudan bideo hau interesgarria
da. Watsapeko emotikoiak aztertzen ditu. Gaur egun watsaparen erabilera hain
zabalduta egonda, ikasleek harrera ona izango dutelakoan nago. 13-14 urteko
gazteekin tutore lanetan nabilenez, bideo hau lantzea pentsatu dut, kontatuko
dizuet zein den emaitza.
2016/10/22
HEZKIDETZAZ
Hezi
Errespetua
iZaera
iKasi
Identitatea
ereDua
Elkarlana
eranTzunkizuna
emoZioa
Aniztasuna
“Hezkidetza neskak zein mutilak genero maskulino eta femeninotik aske heztean datza, bere indibidualtasunaren garapena sustatuz eta gizarte sexista batek eskatzen dizkien errolak kontutan hartu gabe.” Mari Jose Urruzola
Nire
inguruan hezkidetzaz galdetu eta erantzun desberdinak jaso ditut, badira
hezkidetzaz inoiz ezer entzun ez dutenik, baita hezkidetzako proiekturen batean
buru belarri dagoenik ere. Hau horrela, irakurgaian proposatzen diren bost
estrategia eraikitzaileak oso lagungarri zaizkidala konturatu naiz hezkidetzan
aurrera pausoak emateko: Aliatuak, Esperientzia, Informazioa, Oraina eta Umorea. Ingurukoekin aliatu,
esperientziak partekatu, informazioa elkarbanatu, orain arte egindako lana
jaso, guzti hau, noski, umorerik galdu gabe.
Hezkidetzan
aritzera bultzatu nauten 5 arrazoi aukeratzekotan hauexek aukeratuko nituzke:
-Aniztasuna normaltzat jotzeko
-Aske
izateko
-Bortizkeria
eta indarkeriarekin amaitzeko
-Hizkuntza
sexistarekin amaitzeko
-Pertsonen
garapen integrala bermatzeko
Beraz gero
eta argiago ikusten dut hezkidetza egunerokoan behar haundi bat dela, sexismoa
eta genero-estereotipatuak gertatzen dira, guzti honek pertsonen aukerak
baldintzatzen ditu eta hau aldatzea denon erantzunkizuna da.
2016/10/17
KLIK, KLIK
ETA KLIK
Nire
egunerokoan badute sare sozialek tokitxo bat, egunero eskeintzen diet tarte bat.
Nire kasuan Facebook da erabiltzen dudan sare soziala, badira urte batzuk
Facebook en kontu bat ireki eta erabiltzen dudana, hasieran beste herrialde
batzutan bizi diren lagunekin harremana mantentzeko erabiltzen nuen, orain
berriz “aldizkari” gisa erabiltzen dut, han eta hemengo berriak, iritziak…
irakurri, gustoko ditudan gaiei buruzko foroak jarraitu…
Aste honetan ireki dut kontua
twitterren, ez naiz orain arte inoiz txioka ibili, egia esan sare bizkor eta
dinamikoa iruditu zait, gure bizitza errtimoarekin bat datorrela uste dut. Hala
ere, ez dut uste oraindik iritzi bat emateko moduan nagoenik.
Sare
sozialak gaur egungo errealitatearen parte dira, uste dut gakoa ERABILERAN dagoela, bakoitzerangan dago
erabilera. Batzuk beraien bizitza pertsonala konpartitu eta plazaratzeko
erabiltzen dute, beste batzuk berriz erabilera sozialagoa ematen diote,
iritziak partekatu, material erabilgarriak eskeini, egoera desberdinak salatu,
ideia/egoera desberdinak defendatu… Eta beste hainbat erabilera. Nire iritziz
sare sozialak oso baliagarriak dira, elkar konektatu eta komunikatzeko balio
dute, klik batekin milaka pertsonengana iristeko gaitasuna dute…
Hezitzaileontzat ere
erabilgarria izan daiteke sare sozialetan presentzia aktiboa izatea,
hezkidetzaren kasuan sentsibilizaziorako gune egokia izan daiteke, baita ideiak
defendatu eta eztabaidak sortzeko ere.
2016/10/05
NIRE AURKEZPENA (OLATZ ARREGI)
Nire izena Olatz da, 2 eta 5 urteko bi umeren ama naiz. Azken 10
urteetan bigarren hezkuntzako irakasle gisa ere banabil han eta hemen.
Bigarren haurtxoaren zai ginela, ginekologoarenetik bueltan, nire
amaren dei bat jaso nuen, haurtxoa ondo zegoen... jakin nahi zuen, baita neska
ala mutila zen ere, neska zela esan zion, Beraren erantzuna hau izan zen:
-Gizonen mundu honetan aurrera egiteko borroka egiten erakutsi
beharko dion.
Zer pentsatua eman zidan erantzun hark eta hemen jarraitzen dut
pentsatzen, hausnartzen, ikasten…
Geldik egoten ez dakien hoietakoa naizela diote nire ingurukoek,
egia ote… pazientzia ere falta omen zait batzutan, edo askotan…
Ikasteko gogo izugarria omen dut, umetako kuriositatea ez ei dut
galdu… hala ote…
Zuekin bidai hau egiteko irrikitan
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)











