Aste honetan errepresentazioaz eta denboraren kudeaketaz
aritu gara. Garrantzi handia du emakumearen eta
aniztasunaren presentziak espazio fisiko, birtual eta ikus-entzunezkoetan.
Gure herrietako kaleen izendegiak, oroigarriak… bizi
dugun gizarte ereduaren isla dira, Azpeitian 77 kale edo auzotatik bik bakarrik
daramate emakumeen izena, Olazko amaren plaza eta Magdalena auzoa, biak ama
birjinak.
"Espazio publikoan
emakume arrunten edo nabarmendu direnen lanari eta bizitzari buruzko
erreferenterik ez izateak bere horretan eusten dio esfera publiko eta
pribatuaren arteko banaketa sexudunari”.
Espazio birtual eta ikus-entzunezkoetan berriz sexu genero
sistema apurtzen duten ereduak aurki badaitezte ere, oso gutxi dira eta ez
daude presente gure eguneroko bizitzan.
Ezinbestekoa da emakumeen presentzia
gure hiri eta ikastetxetan presente egotea, baita espazio birtual eta ikus-entzunezkoetan
ikusten ez dena ez delako existitzen.
Guzti hau eremu hezitzailean lantzeko:
- · Patioen eta ikastetxeko beste eremuen antolaketa aztertu eta beharrezkoak diren aldaketak egin.
- · Neska eta mutilen parte hartzea ahalik eta parekideena izaten saiatu
- · Herrian izan diren emakume esanguratsuen biografia ikertu
- · Ikus-entzunezkoetan agertzen diren emakumezko eta gizonezko ereduak ikasleekin aztertu eta balore sexistak identifikatu.
Azpeiti eta Azkoitiko hezkidetzako foroek, udalaren eta harremonitz elkartearen laguntzaz “jolas denbora” egitasmoa jarri zuten martxan Azpeiti eta Azkoitiko ikastetxeetan. Hiru urtez ari dira jolas orduetako gunean hezkidetza sustatzen, genero desberdinen arteko harreman justuago eta naturalagoei indarra emanez.
http://urolakosta.hitza.eus/2015/02/24/naturaltzat-jotzen-ditugu-erabat-kulturalak-diren-jarrerak/
Iazko post bat
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina