2018/03/08





GATAZKAK: 

Gatazkak ez dira txarrak, nahiz eta askotan askok gatazka arazo edo “borroka” moduan ikusi. Gatazketatik gauza positiboak atera daitezke, baldin eta gatazken aurrean ematen den erantzuna egokia bada, eta ondorioz, indarkeriarik gabeko gatazka bat suposatzen badu, eta azken emaitza pertsonen arteko adostasun eta elkar-ulertze bat ematen bada.

Biolentzia egotekotan, generoaren aldagaia oso presente egongo da, egiturazko indarkeria sistema kapitalista heteropatriarkalaren ezaugarrietako bat izanik, kasu gehienetan, gizonen eskutik emango delako.

Indarkeria bera, ez da zertan fisikoa izan behar, nahiz eta kasu askotan ideia hori etorri burura. Indarkeria emozionala, egiturazkoa eta kulturala ere izan daiteke. Kasu askotan, indarkeria pertsona batek beste bati egiten dio, hala ere, indarkeria geure buruari ere egiten diogu, larritasunezko testuinguru batek, etsipenezko momentu batean, geure buruaz beste egiteko erabakia hartzen dugunean adibidez.

Eta generoaren aldagaia non ikus daiteke? Ba sexu-genero sisteman dauden hainbat rol eta estereotipo pertsonak era sinplista batean gizonezko edo emakumezko gisara kalifikatuak izatera derrigortuak izan dira, eta ondorioz genero bakoitzari zeregin, rol eta hainbat estereotipo atxikitu zaizkio. Gizonari indarra edota ausardia bezalako elementuak atxikitxeak, bere portarea erabat baldintzatu izan du historikoki, jendarte presio bat izango baitute “bertute” horiek erakusteko. Horrek azalduko luke zergatik 2016ko mundu mailako erailketen %80a gizonezkoen eskutik eman izana.

Esaldi honekin geratuko nintzateke: Askotan ulertzen dugu bakea gatazkarik ez egotea dela, baina esan badugu gatazka dela gizakiak bizitzan berezkoa duen egoera, onartu beharko dugu bakea gatazkarekin eta berari aurre egiteko moduekin lotuago dagoela gatazkarik egon edo ez egotearekin baino.


Bake positiboa: egiturazko indarkeria eta indarkeria kulturala desagertzea + harmonia soziala eta guztien eskubideak errespetatzea  + garapen iraunkor eta solidarioa.


Aurreko urtetako post hau asko gustatu zait, originalaizateaz gain webgune interesgarri batzuk gomendatzen dituelako, horien artean hau:



Gatazken inguruan Bradford-eko unibertsitateko irakaslea den Jenny Pearce-en hitzak oinarri hartu ditut, Bakea bezalako kontzeptua zer den hobeto elarazteko. 

 

Gatazka kontzeptuaren aldaera zabaldua neoliberalismoak ezarri duen pentsamoldearen parte litzateke, non, gatazkak arazotzat hartzen diren eta beraz, gatazkarik gabeko gizarte bat ontzat ematen den. "Ez nuke gatazkarik gabeko gizarte batean bizi nahi" (Jenny Pearce), horrek egungo sistema ekonomikoan eztabaidarako aukerarik ez bailuke emango, eta beraz, estatu totalitario baten aurrean geundeke. Neoliberalismoak beraz, badirudi hori duela helburutzat, segurtasunaren kontzeptua ere, bere interesen araberako aldaera hartzen baitu, "gatazka armaturik" , "konfliktibitaterik" edota "delinkuentziarik" gabeko egoera gisara interpretatzen baitu segurtasun egoera bat. Segurtasun kontzeptuaren aldaera sozialak (elikadura segurtasuna, segurtasunaren aldaera afektibo-sozialak edota bizi baldintzekin loturiko segurtasunak) ez dira kontuan hartzen, eta bertan ere, generoak badu zer esana, emakumeak baitira bazterketa soziala eta bizi baldintza okerragoak izateko aukera gehiago dituztenak.


Eremu hezitzaileetan/jendartean egon daitezkeen erronka garrantzitsuenak hauek izan daitezke:

  • BOTERE, kontzeptuaren birdefinizioa. Boterea ahalduntzearekin lotzeko beharra, pertsona gisara izan ditzakegun gaitasunak kontuan hartuz.
  • LEHIAKORTASUNA/KONPETENTZIA, ideiarekin amaitu, harreman sozialak kolokan ipini eta irabazleen eta galtzaileen eskema eratzen baitu, ez da berdintasunik emango lehiakortasuna sustatzen den jendarte batean.
  • GATAZKA kontzeptuaren hausnarketa sustatzea, gatazkek dituzten alde positiboak erakutsiz eta gatazkei ondo aurre egiteko moduak proposatuz.
  • BELDURRA-GATAZKA: Ezezagun den errealitate hori beldurrak sortzen ditu eta beldur horiek gatazka batena izan dezakete emaitza, beraz, elkar ezagutzea eta elkar ulertzea ezinbestekoa izango da.
  • ERRUKIA-MAITASUNA bezalako kontzeptuen birdefinizioa, sentimenduen eta balore afektiboen inguruan hausnarketa egin nahian.
  • ELKAR ARDURA, eremu publikoan ere ikusgai ipini, ardura kolektiboa bezalako ideiak indartuz.


2018/03/07

Gatazkak han eta hemen...Zer egin??


Gaur egun, gatazkaren zentzu negatiboa hartzen duen ikusmoldea da nagusi. Gatazka une batean helburu bateraezinak dituzten pertsonen artean agertzen den elkarrekintza da eta horretan ados egon gaitezke, baino hori bere txarra al da?

Horixe da niretzako aspekturik garrantzitsuenetariko bat. Bi (edo gehiago) pertsonen artean desadostasunak egotea txarra da? Gatazka, beraz, txarra da? EZ. Bakerako Hezkuntzarako Euskal Liburuan esaten den moduan bizitzak berezkoa du gatazka. Gizakiak behar-beharrezkoa du desberdintasuna. Gatazka ez da negatiboa, ez positiboa. Positiboa edo negatiboa gatazka konpontzeko modua izango da.






Gatazka eta Bakea estuki loturik daude. Bakea gatazkarekin eta berari aurre egiteko moduekin lotuta dago. Bakea ez da egoera estatikoa, dinamikoa baizik. Gatazka ezinbestekoa izanik pertsonen garapenerako,  gatazka hori tratatzeko moduek esango digute baketsua den ala ez.





Generoa kontuan izatea ezinbestekoa da gatazken trataeran emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-eza identifikatzeko eta baita ere gatazketan parte hartzeko modu ezberdinak bereizteko.




Gabiria Herri Eskolak proposatutako "Ikastetxeetan gatazkak ebazteko estrategiak" gidan eskolan elkarbizitza garatzeko estrategia ezberdinak topa ditzakegu.


Iazko ikastarokideen arteko postak irakurriz, Leire Garroren hau aukeratu dut. Gaiaren azalpen zehatza, argia eta horren inguruan emandako adibideak eta linkak oso aproposak iruditu zaizkidalako.



Gatazkek hezkuntzaren inguruan duten garrantzia erakusteko hainbat irudi ekarri ditut. Estatistikak dira, hainbat aspektu ezberdin kontuan hartzen dituztenak. Horietako batek, autonomia erkidegoetan zenbateko indarkeria jasaten den azaltzen du eta Euskal Autonomia Erkidego lehenengoetarikoa dagoela ikusteak zur eta lur utzi nau.





Nire ustez, hezitzaileen arteko gaur egungo egoera ulertzeko bi aspektu nabarmenduko nituzte:

- Ikasleekin informazioa trukatzeko denbora falta (programazioa amaitu behar, beraz irakaslea gelan sartzen da eta ahalik eta gehien aurreratzen saiatzen da, klasea amaitu eta berehala gelatik irtetzen da beste ikasle batzuekin egotera).
- Irakaslegoaren formakuntza eza. Irakaslegoak ez daki zer egin behar duen gatazkak ekiditu, zuzendu eta bideratzeko.

Hauek guztiak kontutan izanda, gure erronka nagusienak hauek lirateke:
* Irakaslegoari formakuntza eman.
* Tutoretza orduak jasotzen/ematen direla bermatu.
* Gatazken trataera positiboa hedatu, bost eremu hauek landuz: kontzientzia hartzea, antolakuntza, partaidetz, banakako tutoretza eta curriculumaren aldaketa.


Azkenik, nire ikasleekin lantzen dudan "Ausarten kluba" ipuina aipatzea gustatuko litzaidake. Normalean ez borrokatzeko, besteak ez jotzeko esaten diegu eta bertan bakarrik hartzen ditugu kontuan borrokan dauden pertsona horiek. Baina, zer gertatzen da han inguruan dauden besteekin? Begira daudenak? Eurek ere zeozer egin dezakete!! Ausartak behar ditugu, tartean jartzeko, erdian sartu eta borroka gelditzeko. Benetan interesgarria iruditzen zaidala hau umeekin lantzea.




GATAZKEN GATAZKA



Aste honetako gaiarekin batera, gatazken alderdi positiboez ohartu naiz. Normalean, edalontzia ia beteta ikusten duten horietako bat naiz… baina gatazkekin… 

Eta horrelakoxea da bizitza… Gatazken kudeaketa ezinbestekoa da, eta guztion inplikazioarekin, gatazkak erronkak bihurtzen ditugu. Kontua da, gatazka batean gutxienez bi pertsonen elkar ez ulertzea dagoela, eta kudeaketarako bien inplikazioa eta gatazken inguruko ikuspuntu parekoa izatea beharrezkoa da… Beraz horretan hazi eta hezi behar ditugu gure ikasleak, hitzaren garrantzian, adostea, negoziatzea, eman eta jasotzean, malgutasunean, harremanetarako trebetasunean...



Gatazken azterketetan, genero analisia kontuan izatea funtsezkoa da. 80.hamarkadatik hona, Teoria Feministen ikerketen ondorioz, gatazka eta generoa elkarrekin ikusten hasi da. Argi geratu izan da , ohiko maskulinitateek “eta ni gehiago”ren ideia azpimarratu dutela, horrek inplikatzen duen lehiakortasuna eta indarkeriarekin.



Baliabide bezala WONDER filma aproposa deritzot, filman gatazken aurrean, erlazioa duten pertsona guztien ikuspegia ikusten delako. Ederra ikuspuntu aniztasuna ulertzeko!!


Aurreko ikasturteko post bat aukeratzekotan Amaia Chuecarena aukeratuko nuke. Maria Montessoriren ondoko aipuaz bat egiten dudalako. Horretaz gain berarekin bat nator, aurkezten dituen baliabideekin, Ikaskuntza kooperatiboen inguruan eta Jolasaren Alternatiba.