2018/03/07

Gatazkak han eta hemen...Zer egin??


Gaur egun, gatazkaren zentzu negatiboa hartzen duen ikusmoldea da nagusi. Gatazka une batean helburu bateraezinak dituzten pertsonen artean agertzen den elkarrekintza da eta horretan ados egon gaitezke, baino hori bere txarra al da?

Horixe da niretzako aspekturik garrantzitsuenetariko bat. Bi (edo gehiago) pertsonen artean desadostasunak egotea txarra da? Gatazka, beraz, txarra da? EZ. Bakerako Hezkuntzarako Euskal Liburuan esaten den moduan bizitzak berezkoa du gatazka. Gizakiak behar-beharrezkoa du desberdintasuna. Gatazka ez da negatiboa, ez positiboa. Positiboa edo negatiboa gatazka konpontzeko modua izango da.






Gatazka eta Bakea estuki loturik daude. Bakea gatazkarekin eta berari aurre egiteko moduekin lotuta dago. Bakea ez da egoera estatikoa, dinamikoa baizik. Gatazka ezinbestekoa izanik pertsonen garapenerako,  gatazka hori tratatzeko moduek esango digute baketsua den ala ez.





Generoa kontuan izatea ezinbestekoa da gatazken trataeran emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-eza identifikatzeko eta baita ere gatazketan parte hartzeko modu ezberdinak bereizteko.




Gabiria Herri Eskolak proposatutako "Ikastetxeetan gatazkak ebazteko estrategiak" gidan eskolan elkarbizitza garatzeko estrategia ezberdinak topa ditzakegu.


Iazko ikastarokideen arteko postak irakurriz, Leire Garroren hau aukeratu dut. Gaiaren azalpen zehatza, argia eta horren inguruan emandako adibideak eta linkak oso aproposak iruditu zaizkidalako.



Gatazkek hezkuntzaren inguruan duten garrantzia erakusteko hainbat irudi ekarri ditut. Estatistikak dira, hainbat aspektu ezberdin kontuan hartzen dituztenak. Horietako batek, autonomia erkidegoetan zenbateko indarkeria jasaten den azaltzen du eta Euskal Autonomia Erkidego lehenengoetarikoa dagoela ikusteak zur eta lur utzi nau.





Nire ustez, hezitzaileen arteko gaur egungo egoera ulertzeko bi aspektu nabarmenduko nituzte:

- Ikasleekin informazioa trukatzeko denbora falta (programazioa amaitu behar, beraz irakaslea gelan sartzen da eta ahalik eta gehien aurreratzen saiatzen da, klasea amaitu eta berehala gelatik irtetzen da beste ikasle batzuekin egotera).
- Irakaslegoaren formakuntza eza. Irakaslegoak ez daki zer egin behar duen gatazkak ekiditu, zuzendu eta bideratzeko.

Hauek guztiak kontutan izanda, gure erronka nagusienak hauek lirateke:
* Irakaslegoari formakuntza eman.
* Tutoretza orduak jasotzen/ematen direla bermatu.
* Gatazken trataera positiboa hedatu, bost eremu hauek landuz: kontzientzia hartzea, antolakuntza, partaidetz, banakako tutoretza eta curriculumaren aldaketa.


Azkenik, nire ikasleekin lantzen dudan "Ausarten kluba" ipuina aipatzea gustatuko litzaidake. Normalean ez borrokatzeko, besteak ez jotzeko esaten diegu eta bertan bakarrik hartzen ditugu kontuan borrokan dauden pertsona horiek. Baina, zer gertatzen da han inguruan dauden besteekin? Begira daudenak? Eurek ere zeozer egin dezakete!! Ausartak behar ditugu, tartean jartzeko, erdian sartu eta borroka gelditzeko. Benetan interesgarria iruditzen zaidala hau umeekin lantzea.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina