2018/03/04

Heteroaraua apurtu dezagun


Aurreko astean sexua eraikuntza soziokulturala dela ikasi genuen eta aste honetan sexualitatea ere eraikuntza soziala dela jakin dugu.
Sistema patriarkalak ugalkortasunera zuzendutako sexualitate-eredua sustatu eta indartzen du eta hortik kanpo dauden sexualitate ereduak patologiatzat, ez normaltzat edo praktika txarrak moduan hartzen ditu.
Gizarte honetan, pertsona guztien heterosexualitatea aurresuposatzen da, ez dago anistazun afektibo sexualerako lekurik. Hori dela eta, eskola behar beharrezko gunean bihurtu da, heziketa afektibo sexuala garatzeko.







Oraindik ere, gazteen artean estereotipo sexistak mantentzen dira. Neska/emakumeen sexualitatea ia ez da existitzen, desioa ez zaie errekonozitzen eta ezin dute beren esperientzia sexualez hitz egin. Sexualitatea maitasunarekin lotzen dute eta hori lortzea da bizitzaren proiektu zentrala. Aldiz, gizonezko/mutilen sexualitatea desio geldiezinarekin identifikatzen da. Beren esperientzia sexualez behin eta berriro hitz egin dezakete eta maitasuna ez da beren bizitzaren erdiguneko proiektua.





Hona hemen nik egindako akrostikoa:



Aurreko ikastorokideen postetatik Aida eta Itsasoren hau aukeratu dut azalpenak oso argiak iruditu zaizkidalako eta emandako link eta materiala oso egokia iruditu zaizkidalako.

Nire eskolan erabiltzen dugun materialetatik, ume txikiekin lantzeko bideo hau asko gustatzen zait.



Hortaz aparte, STEILASen "Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua" oso aproposa iruditzen zait. Nire lankideen artean irakurtzeko materialen arteko bilduman sartu dut, ezinbestekoa iruditzen zait.


Eremu hezitzailean lantzeko erronka nagusienak hauek direla uste dut:
* Eskola komunitate osoaren sentsibilizazioa eta formakuntza.
* Emakumeen eta gizonen sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea.
* Maitasun erromantikoaren eta amatasunaren mitoak apurtzea.
* Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea.
* Material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatzea.
* Eskola leku ASKEA izatea bakoitzak bere sexualitatearekin bat egiteko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina