#marina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#marina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015/12/05

IZENDATZEN EZ DENA EZ DA EXISTITZEN



Jakin badakigu emakumeek historian zehar patriarkatuaren aginduei aurka eginez, askotan gizon baten itzalean edo goitizen bat erabiliz izan bazen,arlo desberdinetan garatu zituzten beren jarduerak .
Ezaguera mundura heldu ziren eta kulturarako lan garrantzitsuak utzi zituzten.

Eta zergatik ez ditugu ezagutzen?

Patriarkatuak menpeko izaki bezala irudikatu egin gaituelako. Mundua interpretatzeko gaitasunik gabe, seme-alabak zaintzeko eta etxean gordeta egoteko jaioak, inongo kezka kultural edo politikorik gabe.
Patriarkatuak erabilitako mekanismoak hiru dira:
  •  Androcentrismoa.Gizona eredu eta erreferente bakarra gizaki guztiontzat.
  •  Sexismoa:Emakumearekiko diskriminazazioa
  •  Emakumeen jabetza kentzea:Emakumeen ekarpenen apropiazioa.(Matilda efektuari buruz artikulua)


Marcela Lagarderen ustez ezinbestekoa da genero memoria izatea: Historiaren denbora luzeak gure bizitzen denbora laburrean egon behar du. Iragana deskubritzen ez badugu, emakumeen iragan politiko hori deskubritzen ez badugu, umezurtz egongo gara, feminista klasikoek aipatzen zuten bigarren mailako generoaren partaide izateak sortzen duen umezurtzaren zentzu horretan; bistatik kenduak, ezabatuak, isilduak, izan direlako, erreferenterik gabekoak, eta oraindik ere gu historia patriarkala ikasten ari gara”.
Horregatik, historia berriz kontatzea premiazkoa da,
  • zehazki gertatu zen bezala kontatzea, emakumeri merezi duten dimentsioa emanez,arlo pribatuan zein publikoan.
  • Uko egiten dituen historiako liburuen isiltasunetik ateratzen eta merezi duten izandako protagonismoa emanez .





Eta eskolan zer?
Beti bezala sentsibilizazioa eta formakuntza ezin bestekoa iruditzen zaizkit.Ez bagara jabetzen diskriminizazioaz ez dugu ezer aldatuko eta aldatzeko guk ikasitako historia desikasi egin behar dugu .
Hori historiari dagokionez baina gure ikasmaterialetan emakumeen presentzia trataera rola eta erabilitako hizkuntza errebisatu eta aldatu beharko genuke.






2015/11/27

PLANAREN APLIKAZIOA



1.BURU ESTRATEGIKOA
Hezkuntza sistema hornitzea hezkidetzazko eskola-eredua era koodinatuan bultzatzeko egiturez eta pertsonez.


1.1HELBURU ZEHATZA : irakasleak eta hezkuntza -komunitatea trebatzea,beren esku-hartzeak hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa aintzat hartuz egingo direla bermatzeko.


Estrategia:
1.1.a. Prestakuntza eta baliabideak eskaintzea, irakasleak, familiak eta ikastetxeetako zuzendaritzak hezkidetza eta genero‐indarkeria, hezkidetza eta aniztasun afektibo‐ sexuala lantzeko gai izan daitezen .




Ekintza:1.1.a.4.
Irakasleen etengabeko prestakuntza planean hezkidetzari aniztasun afektibo-sexualari eta genero-indarkeriari buruzko ikastaroak eskaini.
Onurak:
Ikasturturte honetan
hezkidetzari buruzko eta hezkuntza afektibo- sexualaren formakuntza izaten ari gara irakasleak langileak eta familiak.
Bestalde 6. mailako ikasleak hezkuntza afektibo sexualaren tailerrak egiten ari dira.
Lorpen adierazleak
Hezkuntza komunitate osoa sentsibilizatu
Irizpide bateratuak izan gaia lantzerakoan.


1.2 HELBURU ZEHATZA:Ikastetxeetan hezkidetza eta berdintasunaren aldeko neurriak ezartzeko koordinaziozko figurak eta egiturak garatzea.


Estrategia
1.2.a. Ikastetxeak aholkularitza, jarraipena, bitarteko eta baliabideez hornitzea, berdintasun‐ordezkariaren eta hezkidetza‐arduradunaren figurak sor ditzaten eta ikastetxearen barruan hezkidetzaren arloko koordinazio‐egiturak era ditzaten.


Ekintza
1.2.a.3. Proiektu ofiziala duten eta hezkidetzari eta genero‐indarkeriaren prebentzioari buruzko mintegietan parte hartzen duten ikastetxeei baliabideak eman (ordu‐kreditua, baliabide ekonomikoak, aholkularitza, materialak…).
Onurak
Nahiz eta baliabide eskasak izan
hezkidetza batzordea eratzeko, egitura bat emateko eta era koordinatuan lan egiteko balio izan dute.
Lorpen adierazleak


Hezkidetza batzordeak hainbat ekimen aurrera eramaten ari da:
tutoretza planaren errebisioa,hezkuntza afektibo sexualean formakuntza,jaien trataera ,espazioaren erabilera
1.3 HELBURU ZEHATZA:Irakasleen eta hezitzaileen langile hornikuntza prozesuetan hezkidetzan trebakuntza sustatu.


Estrategia
1.3.c. Irakasleen hasierako prestakuntzan berdintasunari, hezkidetzari eta genero‐indarkeriari buruzko edukiak txerta daitezen bultzatzea, eduki horiek unibertsitateko maisu‐maistra ikasketetan eta Bigarren Hezkuntzako Masterrean sartuz
Ekintza:
1.3.c.2. Irakasle eskolekin lankidetzan aritu, Plan honen zabalkundean eta irakasle‐gai diren ikasleei hezkidetza, eta genero indarkeriaren prestakuntzan
Onurak
2014-15 ikasturtean irakasle eskolako ikasle bat praktiketan aritu zen Eta gradu amaierako lana hezkidetzaren inguruan egin behar zuenez jolastokiaren diagnostikoa egin genuen bere laguntzarekin.


Lorpen adierazleak
Elkar lana oso aberasgarria izan zen.
Aukera eman zigun elkar konpartitzeko ideiak, iritziak,informazioa eta aurrera eraman genuen diagnostikoa eta zenbait esku hartze.
1.4 HELBURU ZEHATZA:Koordinazioa bultzatzea,hezkuntzaren arloan dauden ekimenak eta programak koherenteak izan daitezen genero ikuspegiari dagokionez.


Estrategia
1.4,a Ikastetxeetara heltzen diren ekimenak, programak eta proposamenak era koherente eta koordinatuan eta berdintasun‐ politikekin bat etorriz gara daitezen sustatzea.


Ekintza
1.4.a.4. Ikastetxeek garatzen dituzten proiektuak/programak/ekimenak berraztertu, hezkidetzarekin eta berdintasun‐politikekin bat etorriz egiten direla bermatzeko.
Onurak


Koherentziaz jokatzeko gure eskolan jaien inguruan ausnarketa sakon bat egitea ezin bestekoa zaigu.




Lorpen adierazleak


Momentuz Maridomingi inguruan ausnartu dugu eta baita erabaki ez dela gure eskolan bultzatuko.
Alardearen inguruan oraindik lan handia dugu...





2015/11/14

MILA ESKER FEMINISMOA!

Bai,egunero gogoratu beharko genuke emakumeok gure aurretik beste batzuek egindako lana eta borrokari esker hemen gaudela.
Historian zehar egindako lorpenak asko dira baina gehienak ez dira mundu osoan lortu eta lortu diren herrialdeetan ez dira beti betetzen , nahiz eta legeek babestu.(Euskal Herria barne).


Niretzako aipagarrienak hauek dira:

  • Hezkuntza eskubidea.
  • Boto eskubidea.
  • Lana ordaindua izateko aukera.
  • Sexualitatea eta ugalketaren bereizketa.
  • Bizitza publikoa eta autonomoa izateko eskubidea.

Faltan zaizkigunen artean eta ditugunak bete arazteko ezin bestekoak iruditzen zaizkit:

  • Ideiak feministak egungo politikan present egotea.
  • Feminitate eta maskulinitate eredu berriak.
  • Historia berridatzi genero ikuspegitik.
  • Errealitatea ulertzeko modu dikotomikoa gainditu.
  • Sexu eta genero anitzak onartu.
Baina hauek guztiak ez dira aurrera aterako gizarte osoa inplikatu arte.Parekidetasunarekin danok irabazten dugu.
Hezkuntza arloan eskola hezkidetzaile bat lortzeko sentsibilizazioa eta formakuntza oinarriak direla esango nuke.Honekin batera curriculunaren berrikusketa (edukiak,hiztegia, irudiak,,.).Eta batez ere BALIABIDEAK behar ditugu.



2015/11/07

Genero Indarkeria




Genero indarkeria

Edonori kalte egin diezaiokeen ekintza fisiko nahiz ahozkoa indarkeria da. Ekintza hauek modu jarraian gertatzen badira, tratu txarretan oinarritutako harremanak dira.
Indarkeria fi sikoa da identifikatzen errazena eta mobilizazioen, iritzi kritikoen, sentsibilizazio kanpainen edota unitate didaktikoen bitartez lortu da honekiko jarrera arbuiagarri eta orokorra gure gizartean, errotik desagertzea lortu ez den arren.
Batzuetan, indarkeria leuna eta ikusezina izan daiteke. Harremanetan mehatxuak eta irainak ematen direnean, beste pertsona baloratzen ez denean, bestearen bizitza kontrolatzen denean, lagunengandik bereizten saiatzen denean, norbait beste pertsonen aurrean barregarri uzten denean edota gaizki ateratzen den guztiaren errua botatzen denean. Egoera hauek pertsona gaizki sentiarazten dute bere autoestimuan eraginez, indarkeria psikologikoa da.

Bestalde, badira indarkeriazkotzat hartzen ez diren ekintzak baina ondoeza edo ezerosotasuna sentiarazten dutenak pertsonen sentsibilitatea urratuz: generoaren estereotipoekin bat ez etortzeagatik esamesaka aritzea, txiste sexistak, keinu lizunak... Maila kontua da, baina hala ere, ezin da ukatu hori ere indarkeria dela.

Indarkeria sinbolikoa indarkeria leuna, hain da leuna, pertsona askorentzat ikusezin bilakatzen dela eta normaltasunez estaltzen dela. Identitate kulturalaren, tradizioaren edo egunerokotasunaren barne balego bezala inkontzienteki erabiliaz.

ETA ESKOLETAN ZER ?
Tratu txarrak ekiditeko tratu onen bidean lan egin behar dugula uste dut. Tratu onetan hezteko auto-estimua, berdintasuna eta trataera egokiak bultzatzea ezinbestekoa da.
Tratu txarrei aurre egiteko bide bat tratu onak garatzearena da.
Pertsonen arteko harremanen eredua neurri handi batean transmititu egiten da. Tratu txarrak ekiditeko ondo tratatzen ikasi beharra dugu.
Era guztietako tratu txarrak identifi katu eta tratu onerako tresnak eskaini . Balore aldaketa eragin behar dugu pertsona guztion berdintasuna landuz neska edo mutil jaiotzeagatik ezarritako eredu eta estereotipoak alde batera utziz eta onarpena eta komunikazioan oinarritutako harremanak sortuz.
Errespetua eta enpatia landu, beste pertsonen larruan jartzen ikasi eta besteak kontuan hartuta jokatzen ikasi.
Modu honetan indarkeria sexistaren prebentzioan eta desagerpenean lagundu dezakegula iruditzen zait.





2015/10/24

Hausnarketa

Zer da HEZKIDETZA?
Aste honetan irakurri ditudan definizio guztiekin bat egiten dut eta zaila egiten zait beste bat asmatzea .Dena den definitu beharko banu nire egunerokotasunatik hasiko nintzateke .
Nire ikasleak aurrean ditudanean umeak ikusten ditut eta bakoitzak bere bereziasunekin eta baita bere motxila propioarekin ere.Nire Erronka tutore bezala bakoitzaren beharrei erantzutea eta umearen garapen osoa ahalbideratzea da.
Pertsona autonoamoak kritikoak empatikoak...Zoriontsuak lortzeko. Ametsa?Agian baina egunero ilusio horrekin jeiketzen naiz eskolara joateko eta hain errotuak ditugun estereotipo ohitura hizkuntza eta sinesmen horietatik at aritzeko ahaleginak egiten ditut.
Baina aste honetan batez ere ez nuke ahaztu nahi gure aurretik Hezkidetzan aritu diren emakumeak eta horretarako bilgune feministak argitaraturiko gida beraiei eskeinetako esaldia oso aproposa iruditu zait:

Ametsak borrokabide bihurtu dituzten atzoko gaurko eta biharko euskal emakume guztiei:Zuek ereindako hazia kimu bihurtzen ari delako.


Arrazaoiak hezkidetzan aritzeko? Uf pila bat...
  • Aste hontan bertan Elizondoko berriarekin gosaldu behar izan dugulako...
  • Gabonak gertu ditugulako eta jostailu katalogo eta iragarki gehienak penagarriak direlako...
  • Ikasmaterialan oraindik lan handia dugulako: hizkuntzan ,irudietan edukinetan …
  • Ohiturak eta tradizioak gaur egun oraindik sexismoa ahalbideratzen dutelako...
  • Gu gure gizarteraren seme alabak(alaba-semeak?) garelako eta oso zaila zaigu nahiz eta konszienteak izan jaso dugun ereduetatik at aritzea.
Hezkidetzako eta genero-indarkeriaren prebentzioko proiektua egiteko orientabideetan hauxe aurkitu dut:


Hezkuntza-sistemari planteatutako erronkak:

  • A) Erronka: Hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredua sakon aztertzea, eta genero-ikuspegia sartzea ikastetxeetako kultura, politika eta praktiketan, planteamendu integral batez:
    • Material didaktiko ez-sexistak berrikustea eta aztertzea.
    • Sailak, arloak, eremuak: materialak berrikustea/aukeratzea, proposamenak egitea.
    • Arloen programazioetan genero-ikuspegia sartzea.
      Nire ustez oso egoki jasota dator baina aurrea eramateko ezin bestekoak ikusten ditut baliabideak jartzea,giza eta ekonomikoak.Hezkidetza proiektua aurrera eramateko oso baliabide eskax ditugu H.H eta L.H. Ko lehenengo zilkloetan teknologia aldetik penagarriak dira ditugun baliabideak (baldin eta baditugu!).
Bestalde eskola bezala hezkidetza proiektuan sartzeak behartu gaitu gaiataz hitz egitera eta ez da gutxi... Formakuntzan ere ari gara eta Jolastokiko diagnostikoa ere egin dugu beraz baikor eta jarraitzeko arrazaoiak baditugu!




2015/10/17

Sarean?

Aste honetako lanak buruhauste ederra eman dit.Aitortu behar dut sare sozialetan ez naizela sekulan aritu eta ez naiz inoiz erakartua sentitu ere.
Lagunekin harremanetan jartzeko tresna bezala ikusten nuen lanerako baliabide gixa baino.
Beraz lehenengo galdera hau izan da: Ikastaroan aurrera egiteko ezin bestekoak dira sare sozialak?
Eta galdera honekin buruan, tutorialak irakurri eta ikusi egin ditut. Informazio gehiegi batera nire buruarentzat baina argi geratu zait lagunekin aritzeko baino zerbait gehiago badirela eta lanerako tresna intesgarriak direla.
Ni sarean? Zeintzuk dira arriskuak?Denbora eta pribazidadea ez ote ditut galduko?
Nire burua sareatzen ikusten al dut? ….Aurrera egitea erabaki dut. guztietan izena eman dut((ustez) baina saltseatu bakarrik facebook eta twiterren, hauek izenez gutxienez ezagutzen nituen eta.
Nire erronka beraz sareak ezagutu ,erabili eta bertan dagoen informazioa kudeatzen jakitea izango da.Ekarpenak nire aldetik urriak izango dira momentuz ...nahiko lana badut bakarrik ezagutzearekin!


2015/10/08

aurkezpena

Kaixo!
Marina nauzue. Hondarribitarra ,Hendaian bizi eta Irungo txingudi ikaatolan L.Hko tutorea eta hezkidetza arduraduna.
Txingudira iritsi baino lehen gasteizen 13 urtez aritu nintzen lanean eta han hezkidetzaren inguruan lehen formakuntza egin nuen 1992an.Geroztik betaurreko moreak jantziak ditut. Batzutan erdi eroriak bestetan erdi zikinak eta oraingo honetan betaurreko horiek graduatzera nator ikastaro honetara.
Talde birtualetan ez naiz sekulan aritu eta aitortu behar dut beldur pixka bat ematen didala…Nire komunikatzeko tresnak aho hizkuntza eta gorputz expresioak dira eta!Baina aukera polita da gaurkotzeko eta gogotsu nator.
Hezkidetzan nire burua elikatzeko beharra sentitzen dut eta batez ere zuekin ideiak,lusioak,gora beherak zalantzak eta burutazioak konpartitzeko gogoa.
Bukatzeko, ikastaro honek gure hizkuntzan eta hezkidetza inguruan dagoen eta sortzen den materiala ezagutzeko aukera emango digula espero dut.
Ongi izan!