1.BURU ESTRATEGIKOA Hezkuntza sistema hornitzea hezkidetzazko eskola-eredua era koodinatuan bultzatzeko egiturez eta pertsonez. |
|||
1.1HELBURU ZEHATZA : irakasleak eta hezkuntza -komunitatea trebatzea,beren esku-hartzeak hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa aintzat hartuz egingo direla bermatzeko. |
|||
Estrategia: 1.1.a. Prestakuntza eta baliabideak eskaintzea, irakasleak, familiak eta ikastetxeetako zuzendaritzak hezkidetza eta genero‐indarkeria, hezkidetza eta aniztasun afektibo‐ sexuala lantzeko gai izan daitezen . |
Ekintza:1.1.a.4. Irakasleen etengabeko prestakuntza planean hezkidetzari aniztasun afektibo-sexualari eta genero-indarkeriari buruzko ikastaroak eskaini. |
Onurak: Ikasturturte honetan hezkidetzari buruzko eta hezkuntza afektibo- sexualaren formakuntza izaten ari gara irakasleak langileak eta familiak. Bestalde 6. mailako ikasleak hezkuntza afektibo sexualaren tailerrak egiten ari dira. |
Lorpen adierazleak Hezkuntza komunitate osoa sentsibilizatu Irizpide bateratuak izan gaia lantzerakoan. |
1.2 HELBURU ZEHATZA:Ikastetxeetan
hezkidetza eta berdintasunaren aldeko neurriak ezartzeko
koordinaziozko figurak eta egiturak garatzea. |
|||
Estrategia 1.2.a. Ikastetxeak aholkularitza, jarraipena, bitarteko eta baliabideez hornitzea, berdintasun‐ordezkariaren eta hezkidetza‐arduradunaren figurak sor ditzaten eta ikastetxearen barruan hezkidetzaren arloko koordinazio‐egiturak era ditzaten. |
Ekintza 1.2.a.3. Proiektu ofiziala duten eta hezkidetzari eta genero‐indarkeriaren prebentzioari buruzko mintegietan parte hartzen duten ikastetxeei baliabideak eman (ordu‐kreditua, baliabide ekonomikoak, aholkularitza, materialak…). |
Onurak Nahiz eta baliabide eskasak izan hezkidetza batzordea eratzeko, egitura bat emateko eta era koordinatuan lan egiteko balio izan dute. |
Lorpen adierazleak Hezkidetza batzordeak hainbat ekimen aurrera eramaten ari da: tutoretza planaren errebisioa,hezkuntza afektibo sexualean formakuntza,jaien trataera ,espazioaren erabilera |
1.3 HELBURU ZEHATZA:Irakasleen
eta hezitzaileen langile hornikuntza prozesuetan hezkidetzan
trebakuntza sustatu. |
|||
Estrategia 1.3.c. Irakasleen hasierako prestakuntzan berdintasunari, hezkidetzari eta genero‐indarkeriari buruzko edukiak txerta daitezen bultzatzea, eduki horiek unibertsitateko maisu‐maistra ikasketetan eta Bigarren Hezkuntzako Masterrean sartuz |
Ekintza: 1.3.c.2. Irakasle eskolekin lankidetzan aritu, Plan honen zabalkundean eta irakasle‐gai diren ikasleei hezkidetza, eta genero indarkeriaren prestakuntzan |
Onurak 2014-15 ikasturtean irakasle eskolako ikasle bat praktiketan aritu zen Eta gradu amaierako lana hezkidetzaren inguruan egin behar zuenez jolastokiaren diagnostikoa egin genuen bere laguntzarekin. |
Lorpen adierazleak Elkar lana oso aberasgarria izan zen. Aukera eman zigun elkar konpartitzeko ideiak, iritziak,informazioa eta aurrera eraman genuen diagnostikoa eta zenbait esku hartze. |
1.4 HELBURU ZEHATZA:Koordinazioa
bultzatzea,hezkuntzaren arloan dauden ekimenak eta programak
koherenteak izan daitezen genero ikuspegiari dagokionez. |
|||
Estrategia 1.4,a Ikastetxeetara heltzen diren ekimenak, programak eta proposamenak era koherente eta koordinatuan eta berdintasun‐ politikekin bat etorriz gara daitezen sustatzea. |
Ekintza 1.4.a.4. Ikastetxeek garatzen dituzten proiektuak/programak/ekimenak berraztertu, hezkidetzarekin eta berdintasun‐politikekin bat etorriz egiten direla bermatzeko. |
Onurak Koherentziaz jokatzeko gure eskolan jaien inguruan ausnarketa sakon bat egitea ezin bestekoa zaigu. |
Lorpen adierazleak Momentuz Maridomingi inguruan ausnartu dugu eta baita erabaki ez dela gure eskolan bultzatuko. Alardearen inguruan oraindik lan handia dugu... |
2015/11/27
PLANAREN APLIKAZIOA
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina