Beti horrela egin izan delako. Inoiz
ez delako horrela egin. Argudio horiek aitzakia gisa erabiliz, emakumeei ate
asko itxi zaizkie jaietako egitarauetan. Ate horietako batzuk parez pare ireki
dira, tartean eztabaida, iskanbilaren bat eta zalantzak izan arren. Krisiak
krisi, denborak normaltasuna ekarri du eskutik. Andoaingo azeri-dantza,
Zubietako joaldunak, Legazpiko ezpata-dantza eta Donostiako danborrada ekarri
ditugu adibide modura, behinola herritarrek parekidetasunaren aukera besterik
ez zegoela ulertu eta bide hori egin zutelako.(naiz.eus
GAUR8)
JAIAK ETA OSPAKIZUNAK
Jaiak plazerrerako eta harremanetarako espazio
eta guneak dira. Ospakizunak, direnak direla, guztiek jendartearen inplikazioa
eta parte hartzea eskatzen dute. Horiek, jendeak jendearentzat sortuak direla
ezin ahaztu. Euskal kultura ohitura sexistaz horniturik dugu, eta maiz, horiek
ezbaian jartzea zaila suertatu ohi da. Gure herritartasunari ukatzea balitz horiek
egokitzearen planteamendua, ezin tradizioak ikutzerik. Baina, jaiak jendartearen
isla diren bezala, jendarteak jaiak egiten dituela ulertu behar dugu.
JAIAK ETA GENERO IKUSPEGIA
Espazio publikoen gidari eta zaindari gizona izan dugu urte
askoren bueltan. Emakumearen parte hartze eta inplikazioa zerbait berria da,
eta tradizioan errotzen diren horientzat argudio egokiak eraikiak izatea dugu
erronka. Tradizioa aldagai ezberdinez osaturik dagoelako mugikorra da.
Jendartearen isla izanik, jendarteak dituen beharretara egokitu daitekela
aldarrian jarri behar dugu. Erresistentziak anitzak ohi dira, patriarkatuan
erroturik dauden askok ez baitute euren pribilegioei uko egin nahi. Ospakizun
parekideak, eremu guztietan krisia dakar. Aldaketa. Hautsa astindua.
ERREFERENTZIAK ETA ONDORIOAK
Etxeko ardurak partekatuak behar dute izan, jaietan berdin
gozatu eta parte hartu ahal izateko, espazio publikoak emakumeengatik hartuak
behar dute izan, orain arteko desorekak desegiteko. Eta hausturak egoten dira,
ezaguna zaigunaren aurrean: urratuak. Desoreka horien aurrean krisiak. EdgardMorin-en iritziz (1984) krisi sakona
anbiguoa da, izaera suntsitzailearen (desordena, bihurketa, desintegrazioa) eta
ahalmen sortzaileen artekoa, gurean emakumeen eta gizonen arteko harreman eta
adostasun berri bat abiaraz dezakeena.
Émile Durkheimek, Metodo
Soziologikoaren Erregelak lanean, “azpimarratu
egiten du gizarte aldaketak aurreratzen dituzten eta, horrenbestez,
osasungarriak diren urraketa edo haustura batzuen alderdi positibo eta
beharrezkoa.“
Festa eta erritoen esangurak kontuan hartzeaz gain,
proposatutako aldaketaren eraginei ere ekin behar zaie. Hau da, festen inguruan
sortzen diren polemikek jendartean sor edo estalita dauden beste gatazka batzuk
simulatzen dituzte, hauek festan aurkitzen baitute beren
erritu-antzezpena. Hortaz, bertako nortasunen eta genero-sistemen arteko
harremanak ez ezik, batzuetan mugiezin eta besteetan aldakor gisa aurkezten
diren maskulinitate eta feminitateen elaborazioak ere aurki daitezke. Abiapuntua Eric Hobsbawm-en kontzeptua da, fenomeno sozialen berezko
mugikortasunarena. Kultura, osotasun reifikatutzat hartu ez baina
etengabeko aldaketan dagoen zerbait dinamiko gisa ikustea proposatzen da.
Azkenik, maiz elkarren lehiak
sortzen direlako, tradizioak duen tokia eta pertsonek dituzten eskubideak
aztertzen dira, gaur egun zabal-zabalik dagoen erlatibismo kulturalaren
eztabaidaren barnean. Globalaren eta lokalaren arteko harremanak barne hartzen
dituen ikuspegi zabal batetik detektatuko dugu zer dagoen eraldaketa
sozio-ekonomikoak eta homogeneotasun kulturala ukatuz, bertako kultura eta
“herri-nortasuna” behin eta berriro emakumeak errefusatzeko aipagai dituen
tradizioaren argudioaren atzean: “Herriaren” eskubide kolektiboak eta gizonen
eta emakumeen arteko berdintasun-eskubideak buruz buru.
IKASTETXEAREN ERRONKAK
- Ikastolak proposatzen dituen ospakizunen diagnostikoa egin eta ikuspegi hezkidetzailetik beharrezkoak liratezkeen aldaketak burutu.
- Tradizioa eta ohiturak. Geletan horien inguruan burutzen diren jarduerak aztertu eta horien aurrean kritikotasunez eta begirada hezkidetzailetik trebatzeko konpetentzia garatu.
- Emakumea eta gizonaren parte hartzea bultzatzeko motibazio estrategiak diseinatu.
- Ospakizun eta tradizio berriak sortzeko aukerak eskaini.
- Ikasturteko amaierako jaialdietan irizpideak ongi zehaztu; eta aukeratzen dituzten kanta eta dantzetan esku hartze hezkidetzaileak egin.
- Egun moreetan sentsibilizazio kanpainak egin; eskola komunitate osoa osatzen dugunoi zuzendua eta guztion parte hartzea sustatuko duena.
- Eredu anitzak eskaintzea ezinbestekoa. Errealitate berriak dituen beharrak asetuak izan daitezen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina