2015/11/28

HEZKIDETZA eta LEGEDIA



Nire ustez hezkidetza-legedi eta arautegiak lagungarri dira lortu nahi dugun berdintasunezko markoaren osaketan, hain zuzen ere, ematen ditugun pausoak babesten dituztelako eta, garbi dago, edozein proiektu edo plan inongo legedirik gabe edo babesik gabe ezin izango litzatekeela martxan jarri. Beraz, garbi dago legediak babesten gaituela;  Euskal Eskola Publikoaren Legea,  2004ko abenduaren 28ko Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea, 2005ko otsailaren 18ko Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea, 2006ko maiatzaren 3ko   Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoa...



Beraz gure ikasleei formakuntza integral bat eskeini ahal izateko, legediaz gain, baliabideak behar ditugu eta ez 2017 ikasturte bitartean hezkidetza-plana egin ahal izateko bakarrik, baizik eta hezkidetzak lan jarrai bat izan dezan gure hezkuntz sisteman eta, nola ez, gure gizartean.




Horretarako, erakunde guztien konpromisoa behar-beharrezkoa da burutzen hasi garen lana serioa eta iraunkorra izan dadin.


Nire ustez, Ikastetxeetan berdintasunezko pertsonak eta batzordeak izendatuta edukitzea ez da nahikoa:

- Gaur egun, irakasleen formazioa unibertsitateetatik hasi beharko litzateke.
- Irakasleei formazio sendo bat eskeini beharko litzaieke.
- Eskolako beste eragile guztiei ere formazioa eskeini beharko litzaieke, hau da; guraso, jantokiko zaintzaile, atezain...
. Material hezkidetzaileak; ipuinak zein bideoak gaurkotu eta euskeratu beharko liratezke eta bildumak osatu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina