2015/11/26

LEGEDIARI BURUZ HAUSNARTZEN

LEGEDIARI BURUZ HAUSNARTZEN


Araudia, bai berdintasunaren ingurukoa baita hezkuntzako berariazkoa ere, bat datoz hezkuntza-sistemako ondorengo dimentsioetan  esku hartzeko premia azpimarratzeko orduan, emakume eta gizonen aukera- berdintasunean aurre egin ahal izateko.
Hezkuntza-sistemaren printzipio eta balioak (4. art.). Genero-indarkeriaren aurka osoko babesa emateko neurri bezala, ikasketa bi proposatzen ditu: batetik, gatazkak modu baketsuan konpontzeko metodoen ikasketa eta, honekin batera, aniztasunean eta emakume eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdinen errespetuan oinarritutako elkarbizitzarako ereduen ikasketa
Curriculuma eta material didaktikoak (6. art.) Hezkuntza-administrazioek estereotipo sexista edo bereizkeriazkoak ezabatu eta gizonek nahiz emakumeek balio bera dutela sustatzen direla zaindu beharko dute .
·     Pertsonak, prestakuntza eta egiturak. ( 5. art.): “Administrazioak genero indarkeriagatik desplazaturik topatzen diren neska-mutilak berehalako eskolarizazioa prestatua izan beharko dute”, eta 7. art.: “Hezkuntza-administrazioek behar diren neurriak hartuko dituzte, irakaslegoaren hasierako eta etengabeko prestakuntza-planetan berdintasun-arloko prestakuntza berezia ezar dadin”. 8. Eta 9. artikuluetan eskola kontseiluei berdintasuna sustatzeko neurriak hartzeko eskatzen die eta ikuskaritzari aurreko guztia bete eta aplikatzeko ardura hartzea.
(Hezkidetzaren marko legala. Hezkidetza EAEn. I blokea 6. Astea. Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaro osagarria).





Emakume eta gizonen arteko berdintasuna , bi sexuen aukera eta tratu berdintasuna bermatzea, sexuan oinarritutako bereizketarik gabe arlo publikoan zein pribatuan. Genero-rolak edo estereotipoak  alde batera utzita , aukera-berdintasuna  arlo sozial, kultural, politiko eta ekonomikoan.



Material hezkidetzailea emakume eta gizonen presentzia kopuruan eta baita balorazioan parekatuta islatu behar du,  espazio guztietan (publiko zein pribatuan). Bertan, agertzen diren pertsona, hizkuntza   eta jardueretan(testu, irudi, kanta, ipuinak…) bereizketa sexistarik eman gabe.
Hezkuntzak ikasleen formazioa integrala lortzea du helburu eta hezkidetza guztiz beharrezkoa da horretarako, beraz, Institutuan lantzeko erroken artean hauek izan daitezke: 


  • Klaustroaren prestakuntza, ikastetxean genero- ikuspegia hedatzeko.
  • Ikas materialek, erabiltzen  dituzten ereduak aztertu eta  emakumeen presentzia eta ematen zaion balorea  aztertu eta orekatu .
  • Testu liburuetan / idazkietan/  Irudietan/ ikus entzunezkoetan agertzen diren adibide  matxistak detektatu,   ikasleekin komentatu, hausnartu, kritikatu eta  zuzendu.
  • Klaseko interakzioetan, edo aukera ematen duen gune guztietan jokabide sexistaz jabetu eta hausnartu.
  •    Hizkuntzaren erabilera egokia sustatu, hizkuntza ez-sexista erabiliz.
  •   Ikasleak orientatzean, rol finkoetatik aldendu.
  • Autozaintza, elkarzaintza eta besteen zaintza integratu.
  •  Gelako ordezkariak, ordezkari berdeak (Agenda 21eko ordezkariak), eusliderrak eta  bizikidetza- behatokian neska eta mutilen parekotasuna ziurtatu.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina