Legeak, legedia…. gai potoloa
eta sakona aste honetakoa.
Orokorrean hezkuntza komunitatean dihardut lanean, ez
daukat hezkuntza eremu zehatzik. Hala ere hezkuntza formalean ikastetxe batean
zentratuko naiz nire hausnarketa egitean.
Ez dut
uste hezkidetzaren inguruko hezitzaile lana legeen bitartez justifikatu behar
dugunik. Ezin dezakegu uka, legeek bere alde on eta txarrak dituztela. Ona
agian, teorian legeak arau batzuk betetzera behartzen gaituela. Gustuko legea
badugu eta benetan lagungarri bazaigu lortu nahi dugun hezkuntza komunitatea
lortzeko ongi, horrela ezean legea oztopo bat besterik ez da bilakatuko gure
bidean. EAEn lege batzuk izan ditzakegu baina Espainiatik beste batzuk
datozkigu eta askotan kontrajarriak direnak gainera. LOMCE legea
datorkit burura.
Irakurgaian sakonduz, nik uste
bai Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun
eraginkorra lortzeko Lege Organikoak, ikasleen eskubide eta betebeharren
dekretuak….orokorrean EAEn dagoen hezkidetzaren marko legala oinarrizko legez
betea dagoela. Tristea da lege hauek izan beharra baina tamalez daukagun
errealitatea daukagu. Garbi dagoena da, hezkuntza komunitatean urratsak emateko
asmoz sortutako legeak badira, legeak betearazteko behar diren adinako
bitartekoak eskaintzea dela gakoa.
Baina kontuan hartu behar dugu, gida plan bat
martxan jartzeko, hezkuntza komunitatearen konpromiso osoa lortzea ezinbestekoa
dela, benetan aldaketa kualitatibo bat eman nahi badugu eta hori ez da egun
batetik bestera lortzen, egunero egunero egin beharreko lan isila dugu hori.
Beraz beste behin, guzti hau gauzatzerako orduan ditugun baliabideak zeintzuk
dira? Soilik hiru ikasturterako ateratako gida planak ziurtatuko digu hori?
Goxokia erakutsi eta goxokia
ezkutatzea deitzen zaio horri nire herrian.
Nik pertsonalki, Hezkuntza
sailak eduki eta lan ildo aldetik ekarpen interesgarria egin duelakoan nago
baina ikusten den gisan, ez da lehentasuneko gaitzat hartzen ez da behar
adinako diru edota inbertsiorik sustatzen beraz legeak atera ahal dira egunero
baina ikastetxeetan bitartekoak behar ditugu, errealitatera egokitutako
bitarteko eta baliabideak.
Noski, ez dut soilik
instituzioen eta legeen gainean jarri nahi zama guztia, alderantziz, guk legak
izan edo ez izan, norbanako gisa eta hezkuntza komunitate gisa erantzukizun
handia dugu gure bidean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina