2015/11/22

JAIXAK eta OSPAKIZUNAK


Margaret Bullenek dion bezala, "Jaietan gertatzen dena, gizartean gertatzen denaren isla da" eta, beste gauza guztiak bezala gizakiok ikasitakoa, tradizioa, errepikatu besterik ez dugu egiten. 
Nire ustez, tradizioa ez da berean gorde behar dugun zerbait, hau da; ezin da errepikapen hutsera mugatu behar den zerbait izan, bizirik dagoen zerbait, hau da, beti ere birplantetu eta hausnarketa bideak irikiak mantentzeko aldagarri bat baizik. Guk ikasi eta antolatutakoa guk alda bait dezakegu.

Bestalde, gaia laburtze aldera, garbi geratu zaidana hauxe da: gure inguruan burutzen ditugun jai eta ospakizunak ez dira oinarritzen balore hezkidetzaileetan eta, oraindik ere, balore patriarkalekiko onespen oso haundia dagoela.

Gai  honetan, garbi dago asko dagoela hausnartzeko, egiteko eta antolatzeko. Gizartea ezin dugu egun batetik bestera aldatu baina hezkuntzan egiten dugun guztia asko dugu zaintzeko eta babesteko eta hezkidetzak ekarpen oso interesgarriak txertatzeko aukera paregabea ematen digu, jaiak eta ospakizunak ezin bait dira genero-ikuspegirik kontutan hartu gabe antolatu, hala nola, San Andresak, kirol-jaialdiak, Eskola-festa,, Olentzero eguna, inhauteriak, ikasturte bukaerako jaialdia...

Ikastetxeetan lantzeko erronkak:

- Hausnarketarako bideak irekitzea hezkidetza batzordetik jai batzordera eta, honen bitartez, eskola komunitate 
  osora.

- Edozein jai eta ospakizunen antolaketan berdintasuna oinarri hartzea.

- Jaiak eta ospakizunak genero berdintasunaren ikuspegitik programatu eta antolatu eta 
  urteko planean sistematizatzea.

- Erabiltzen diren materiala guztiaren aztertzea (abesti, ipuin, iruditegi, bideo...).

- Tradiziozko jai eta ospakizun alternatiboak proposatzeko ausartak izatea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina