Astean zehar
egindako lanari buruzko hausnarketa egiteko unean JAIAK ETA OSPAKIZUNAK gaiaren
inguruan ikusitakoari buruzko HAUSNARKETA egin beharrean aurkitzen gara.
·Gaiari
buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.
Oso interesgarria izan da eskolan egiten doguzanaren
ospakizunen aurre-azterketa izatea ikastaroko antolatzaileen eskutik. Holako baieztapenak be pentsaerain egin
dostie eta:
“ Antropologian
aditua den Margaret Bullenek dio “jaietan gertatzen dena, gizartean
gertatzen denaren isla dela” eta ospakizunetan emozioak txertatzen direla,
baina hauek “beste gauza guztiak bezala gizakiok ikasitakoak direla”.”
Egiten dogun guztiak jatorri bat edo bestea dauka baina
danak gizarteak jarrita diranez, danak birplanteatuak izan daitekez nonon
irakurri dodan moduan.
reseachInstituteLego |
Irakurgaian adibide anitzak eta aproposak bildu dabez
ere, praktikara eroateko prest gainera. Eta betiko moduan autore multzo
kopurutsua ere jarri dabe gure esku gai honen inguruan sakondu ahal izateko.
Oso gustora ibili naiz batetik bestera, irakurgaietan
murgildurik.
· Nire hitzetan “jaiak eta ospakizunak” eta “genero
ikuspegia” kontzeptuen arteko harremanaren nondik norakoa deskribatzeko zera
esango neuke: Jaiak eta ospakizunak bai! Genero ikuspegia euretan ere bai!.
Urteak joan ahala beste kontzientzia bat hartzen goaz, nondik gatoz, nortzuk
garan eta norantz egin gura dogun. Gauzak oraindik ondo ez egon arren aurreraka
goaz eta halan jarraitu behar dogu, beraz, egiten dogun guzti horretan gure
betaurreko moreak jartzen badoguz egunerokotasuna aldatzen joango gara gure
interbentzioa horren alde izango dalako.
· Jardueren inguruko datuak, erreferentziak eta ondorioak.
Toy Planet katalogoa |
Toy Planet katalogotik |
Toy Planet katalogotik atarata |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina