2015/11/27

Genero-ikuspegia txertatzeko plangintza


HEZKUNTZA-SISTEMAN HEZKIDETZA ETA GENERO-INDARKERIAREN PREBENTZIOA LANTZEKO PLANIFIKAZIOA


HELBURU ESTRATEGIKOA

Hezkuntza‐sistema hornitzea hezkidetzazko eskola‐eredua era koordinatuan bultzatzeko egiturez eta pertsonez.
HELBURU ZEHATZA


1.1. Helburu zehatza: Irakasleak eta hezkuntza‐komunitatea trebatzea, beren esku‐hartzeak hezkidetza eta genero‐indarkeriaren prebentzioa aintzat hartuz egingo direla bermatzeko
Estrategiak (zenbakia jarri)
1.1.a.





Ekintza (deskribatu)
 1.1.a.2. Hezkidetzari, aniztasun afektibo‐sexualari eta genero‐indarkeriari buruzko 10 orduko
sentsibilizazio‐prestakuntzako modulu bat diseinatu eta eman irakasleei.

Onurak
-Iraskasleak prestakuntza izatea hezkidetzan, aniztasun afektibo-sexualean eta gero indarkeriaren inguruan, euren eguneroko lanean aplika dezaten
-Iraskasleek euren lanean genero ikuspegia txertatzearen beharra ikustea, beraiek baitira hein handi batean hezkuntzaren motorra
-Iraskasleak sentsibilizatuta badaude, presioa egin dezakete gaia curriculumean txertatzeko eta zentruan gaia lehentasun bat izateko
Lorpen adierazleak
-Ikastaroan parte-hartu duten iraskasle kopurua sexuaren arabera
-gogobetetze maila ona
-hezkidetza bultzatzeko zentruan martxan jarri diren jarduera berrien kopurua
-ikastaro gehiago egiteko eskaera kopurua

HELBURU ZEHATZA


1.2. Helburu zehatza: Ikastetxeetan hezkidetza eta berdintasunaren aldeko neurriak ezartzeko koordinazioko figurak eta egiturak garatzea.
Estrategiak (zenbakia jarri)
1.2.a

Ekintza (deskribatu)  Jardunbide egokiak trukatzeko jardunaldi bat egin, Emakundek, urtero antolatzen duen Berdintasunerako Foroaren baitan,  hezkidetza sustatzeko koordinazioko figurak
eta egiturak garatu dituzten ikastetxeekin.

Praktika onak elkartrukatzeko sarea sortzea ideia ona izan daiteke
Onurak
-Zentruek beste zentruetan egiten den lana ezagutzea
-Beste zentruetan neurria aurrera eramateko jarraitutako prozesuak ezagutu norberak bere zentruan aplikatzeko
-Koordinazio figurak sortzea dituen onurak ezagutu
-Egiturak sortu dituzten zentruen automotibazioa eta euren lana balioestea
-Beste zentru batzuk motibatzea egiturak sortzeko
-Eredu ezberdinak izatea
Hezkidetzaren alde lan egiten dauden zentruen sarea sortzea
Lorpen adierazleak
-Jardunaldian parte-hartu duten pertsonen kopurua sexuaren arabera
-Parte-hartu duten zentruen kopurua
-Egiturak sortu dituzten zentruen kopurua igotzea
-zentruen sarea sortzea
-Sarea izena-eman dutenen zentruen kopurua
-Hezkidetzaren alde lan egiten dutenen zentruen lana balioestea eta motibatzea ildo beretik jarraitzeko
HELBURU ZEHATZA


1.3. Helburu zehatza: Irakasleen eta hezitzaileen langile hornikuntza prozesuetan hezkidetzan trebakuntza sustatu.
Estrategiak (zenbakia jarri)
1.3.b
Ekintza (deskribatu)
Hezkidetzaren, berdintasunaren eta genero-indarkeriaren inguruko prestakuntza meritu gisa sartu irakasleen eta hezkitzaileen hautaketa-prozesuetan eta horri buruzko edukiak sartu
Onurak
Iraskale kopuru gehiago prestakuntza izango du gaian
Prestakuntza gehiago badute, euren lanean genero-ikuspegia txertatzea errazagoa izango da
Genero-ikuspegia txertatzeko baliabideak ezagutuko dituzte iraskasleek
Lorpen adierazleak
Berdintasunean prestakuntza duten iraskasleen kopurua igotzea
HELBURU ZEHATZA


1.4. Helburu zehatza: Koordinazioa bultzatzea, hezkuntzaren arloan dauden ekimenak eta programak koherenteak izan daitezen genero ikuspegiari dagokionez.
Estrategiak (zenbakia jarri)
1.4.a


Ekintza (deskribatu)
Hezkuntzako programa batek genero-ikuspegia noiz duen ebazteko irizpide batzuk sortzea gaian jakituna den persona batek dinamizatutako lan-prozesu baten bidez (prestakuntza-akzioa delakoa)
Onurak
Programak kudeatzen dituzten irakasleek argi izatea zer den genero-ikuspegia programa batean txertatzea
Prozesu operatiboak izatea zentruan
Denek irizpide berdinak jarraitzea
Aurrera eramango diren programek genero-ikuspegia txertatzeko pistak bezala erabili daiteke
Lorpen adierazleak
Proiektu batean genero-ikuspegia txertatzea zer den ezagutzea
Genero-ikuspegia txertatzeko irizpideak izatea
Ikastetxeko proiektu gehiagotan genero-ikuspegia txertatzea modu egokian

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina