·Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala
1995-2015 bitartean
egiten den emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta hezkidetzeren aldeko
Lege eta dokumentuen azalpen honetan, gaiak garrantzia hartu duela ikusten da.
Hasieran ideia orokorra eta zehaztugabe bezala agertzen zena (“berdintzailea…integratzailea…hezkidetzazko
izaerakoa…”) azkeneko dokumentuetan neurri zehatzak eta arlo desberdin askori
zuzenduak agertzen dira (materialak, irakasleen prestakuntza, curriculuma…).
Hasieran, gai
astuna izango zela pentsatzen banuen ere, oso interesgarria iruditu zait; batetik, legeen garapena positiboa iruditzen
zaidalako, bestetik, garapen honen gauzatzea oso mantsoa dela argi geratzen
delako. Lege, arau eta dekretuak benetan edukiz beteta badaude, aurrera
eramateko laguntza nahikoa eman behar da eta, bestetik, betetzen dela ziurtatu.
MARIA DE MAEZTU taldeko kideek diote:"...legeak, planak eta kanpainak ur-tanta bat baino ez dira itsaso handiaren
erdian: komunikabideek (telebista, publizitatea, emakumeentzako aldizkari
espezializatuak, bideo-jokoak, eta abar) egunero-egunero hedatzen dituzten
mezuek indartu besterik ez dituzte egiten estereotipo sexistak."
*“Emakume eta gizonen
arteko desberdintasuna” emakumeei arlo guztietan ematen zaizkien
aukerak eta balorazioa gizonei ematen zaiena baino askoz ere txikiagoa da.
“Material
hezkidetzailea”desberdintasun horiek agerian uzteko eta
gainditzeko erabiltzen den edozein baliabide da.
*Datuak eta ondorioak
*Eskola prestakuntza eta gizarteratze espazio pribilegiatua da.
*Euskal hezkuntza sistema hobekuntza prozesu garrantzitsu batean
murgilduta dago.
*Euskal Eskola Publikoaren Legea
argitaratu zenetik (1995ko otsaila), Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta
genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana argitaratu arte (2013) hemezortzi urte pasa dira. Urte hauetan
eskola hezkidetzaileago izatea lortzeko gero eta bitarteko eta baliabide zehatz
eta aplikagarriagoak planteatu dira.
1995ko Legean eskolaren helburuen artean
berdintzailea eta integratzailea izatea planteatzen ziren. Zer gertatu da
prozesu hau hain mantso joateko, gaur egun, oraindik, aste hauetan deskribatzen
ari garen egoera diskriminatzailea indarrean mantentzeko?
*Hezkuntzari Buruzko Lege
Organikoan (2006), Genero indarkeriaren Aurkako Babes Osoko Neurrien legeak
zion: “Eskola Kontseiluan emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala
lortzeko neurri hezitzaileak sustatuko dituen persona bat izendatu”
Ba al dago Eskola Kontseiluetan hezkidetza
sustatzeko persona bat? Nork ziurtatu behar du egotea? Zergatik ez da zaintzen
Legeak esaten duena betetzen dela, beste arlo batzuetan egiten den bezala?
*Orain artekoekin alderatuta, azken
urtean Heziberri 2020 dokumentuan planteatzen diren printzipioen artean, oso
garrantzitsua iruditu zait honako hau txertatzea:
-[Curriculimean]
etxeko lanak, autozaintza eta pertsonak zaintzeko beharrezko ezagutzak sartu
(elkar ardura eta zaintzaren etika…).
“Zaintzaren etika” kontzeptua oso
garrantzitsua iruditzen zait: berdintasunean hezi eta berdintasunean zaindu.
Zaintzaren balioa eta prestigioa sendotzen diren neurrian eta bai gizon eta
emakumeen erantzukizunaz jabetzen garen neurrian, gizarte desberdina eraikitzen
joango gara, hasierako bi baieztapenetan agertzen dena egia bihurtuz: “Eskola
prestakuntza eta gizarteratze espazio pribilegiatua da”, *Euskal hezkuntza
sistema hobekuntza prozesu garrantzitsu batean murgilduta dago”.
*Ikastetxean
lantzeko erronkak
Honako hauek iruditzen
zaizkit eskolaren erronka nagusiak:
-Eskolako partaide guztien
inplikazioa eta ikuspegi aldaketa sustatu, kontutan hartuta, irakasleez gain
beraiengan eragina duten persona eta egoera asko daudela (jangela,
jolasgaraiak, garraioa, eskolaz-kanpoko jarduerak…).
-Eskoletan formakuntza koherentea
eskaini parte hartzaile guztiei (langile, guraso, ikasle…).
-Berdintasuna eta hezkidetza denon
hobe beharrerako lorpena dela sinistu, ez jasan beharreko zama.
-Irakasle berrien formakuntzan “hezkidetza”
oinarriako baliotzat landu.
Pilar Aristizabalek (Gasteizko Irakasle Eskolako zuzendaritza-taldeko kideak),
oso artikulu interesgarrian dio: “Gaur egun irakasle
eskoletatik ateratzen diren irakasle berriek nesken eta mutilen arteko
berdintasunen aurrean kontzientzia argirik ez dutela ikusi zen.”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina