Jaiotzetik ezartzen diguten sexuaren arabera, era
ezberdin batean bizi dugu gure aisialdia; rol eta bizi espektatiba
estereotipatuek ume eta gazteen aisialdirako eskaintzaren hautaketan eragiten
dute, aurrez ezarritako pertsonen auto-kontzeptu bat eraikitzera bideratutako
aisialdi eskaintzak adibidez. Ikusi: “Princelandia.”
Hezkidetzaren alorrean eginiko jarduna oparoa izan da. Hezkidetzaren, eta
oro har, hezkuntzaren gaineko kezka ez da bakarrik hezkuntza arautuan garatu,
hezkuntza ez-formalean edo aisialdian ere landu da. Jendarte eredu berri baten
alde egin dute esparru horietan, sexismorik, arrazismorik, homofobiarik gabeko
jendartea helburu.
Bizkaiko Urtxintxa eskola, hezkuntza ez-formalean edo aisialdian,
hezkidetza lantzen aitzindarietako bat izan da. Hezkidetzan aditua titulua eta
begirale eta zuzendari ikastaroetan hezkidetzari buruzko blokeak sortzeaz gain,
aisialdian hezkidetza lantzeko material ugari sortu dituzte:
- I Xake Mate: Bizikidetzarako Tangrama
- II Xake Mate: Gozoki Magikoak
- III Xake Mate: Emozioen memory
- IV Xake Mate: Gorputzen dantza
- …
- Ipuinak ez sexistak izateko gida
- Titiriteroen ipuinak…
Urtxintxa
produktuak: Hemen
Gaur egun, hezkidetzari buruzko irakurgaiak,
argitalpenak eta materialak ugariak dira, eta batzuetan ahaztu egin da
Mugimendu Feministak heldu ziola lehenik gai horri. 1994an, Euskal herriko III.
Jardunaldi Feministetan, Lanbroako
emakumeek horrela zioten.
Pentsatu eta adierazi izan da “Hezkidetza sortu zela gobernu europarrek
Aukera-berdintasunaren inguruko Planak onartzean”, edo, “joera pedagogiko
progresista garaikideen emaitza dela”, edo “unibertsitateen altzoan garaituriko
ikerketa dela”, edo “Emakumeen Institutuek sorturiko politika”, edo “Hezkuntza
Sailaren kezken ondorio direla”. Nahaste-borraste horrek hezkidetzaren egiazko
iturria ezabatzen du, feminismoan historian zehar eginiko ikerketa eta borroka
isilarazten du, eta azaleko ikuspegiak hedatzen ditu, moldeetan aldaketak
dakartza, eskolaren egitura sexista edertzen du, azaleko aldaketak bultzatzen
ditu, baina ez du auzitan jartzen hezkuntza-sisteman birsorturiko
botere-harreman sexistak eta abar (Euskadiko Emakume Feministen Koordinakundea,
1996:303).
Hezkuntza ez-formalean hezkidetza lantzeak lan
kontziente bat eskatzen du, ez da nahikoa hezkidetza landu nahiarekin.
Hezkidetza modu naturalean lantzen dugula pentsatzea arriskutsua da, sistema
patriarkalean sozializatuak izan bai gara. Egiten dugun jarrera eta ekintza
orok, kontzientzia feminista behar du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina