Lehenengo eta behin legedia emakumeen eskubideak legedia izatea ondo dago, baina batera tristura ematen dit. Betidanik historian emakumeen egoera ulertezina iruditu zait. Ezin dut ulertu nola munduko erdiak zapaltzen du beste erdia. Hori dela eta legedia izateak kontraesan sentimenduak sortzen dizkit emakumeok gizakiak garenez ez dugulako baimenik behar.
Dena den, gauzak horrela eta emakumeen egoera txarra horretatik ateratzeko ondo dago legedia. Asko egon dira eta daude, baina Euskadin , hezkuntzan batez ere, egidakoei buruz hitz egingo dut.
Duela urte batzuetatik hona Euskadin ikastetxeetan hezkidetza lantzeko legeak egon dira, Otsailaren 19ko 1/1993 Lege bat atera zen, horretan Euskal Eskola Publikoari buruzkoak 3. artikuluko 1. puntuan eskola izan behar dela anitza, elebiduna, demokratikoa... "irakasten denaren hezkidetzazko izaera bermatzea". Hau irakurtzen dudanean pena ematen dit hogei urte ondoren ez garela ailegatu ikusten dut eta. Hala ere, ikuspuntu positibo batetik urrats oso garrantzitsua izan zela pentsatzen dut. Geroago 2005eko legea hobeagoa eta aurreragoa da. Curriculumaren edukia dela eta otsailaren 1eko 4/2005 legeak, ikasmaterialarena otsailaren 18ko 4/2005, prestakuntzarena....
Nire ustez legeak ezinbestekoak dira baina ikastetxeetan formakuntza falta da gizartean zein ikastetxeetan uste hau oso zabalduta dago: emakumeen eta gizonen berdintasuna ia-ia lortuta dago. Egia da emakumeek lan-merkatuan parte hartzen dutela, hezkuntza-maila guztietara eta kultura hel daitezkeela, baina oraindik gizartean berdintasun-gaietan dagoen defizit garrantzitsua erakusten dute hainbat datuk: lan-merkatuari buruzkoek; ekonomiaren, kulturaren eta zientziaren alorretan erabakiak hartzeko esparruetan emakume gutxi daudela adierazten dutenek; partaidetza soziopolitiko baxua erakusten dutenek; emakumeen aurkako indarkeriari buruzkoek; pobreziari buruzkoek eta abarrek.
Datu horiei lotuta doa nire definizioa benetazko berdintasuna ez arlo batzuetan eta besteetan ez, alde batetik eta bestetik genero-indarkeria desagertzea, honekin amaitzen dugunean berdinak izango gara.
Gener-indarkeria sexismoan eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean oinarritutako sistema baten ondorio larriena da.
Ikerketek erakusten digute nesken eta mutilen arteko harremanek asimetrikoak izaten jarraitzen dutela, eta egoera asko abusuan oinarritua daudela; gaitasunak, trebetasunak eta bizitza-proiektuak generoarekin loturik daude oraindik; curriculum-edukietan, emakumeen ekarpenak ez dira ikusten, eta sexismoa eta genero-indarkeria nerabeen eta gazteen bizitzen garapenean eragiten ari diren errealitateak dira.
Ikusten dugunez, datuak ikusita eskolak erronka handia du:
-Eskolak ikasleen arteko botere-harremanak aldatzen lagundu dezake, behar diren aldaketak eginez, berdintasunean oinarritutako sozializazioa ziurtatzeko. Sozializazio horrek identitate-aniztasuna errespetatu behar du, eta nesken eta mutilen garapen pertsonala ahalbidetu.
Eskola leku pribilegiatua da aldaketa handiak hasteko, baina berak bakarrik ezin dio lan horri heldu, beste erakunde eta gizarte eragile batzuen laguntza formalagoa behar du, baita hurbileko hezkuntza-komunitatearen zuzeneko laguntza ere.
-Eskola-komunitate osoaren atxikimendua lortzea, genero-indarkeriari aurrea hartzeko, kasuak lehenbailehen detektatzeko eta biktimei arreta egokia eta eraginkorra emateko.
Emakume eta gizonen berdintasuna eta hezkidetza eskolan landuz gero, epe luzera sexismoa etengabe deusezta daiteke eta, horren ondorioz, genero-indarkeriari eusten dioten balioak eta portaerak ere bai. Hala ere, datuek erakusten digute berariazko esku-hartzeak egin behar direla genero-indarkeriari aurrea hartzeko, gizarte-arazo horri epe motzean erantzun eraginkorra eman ahal izateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina