Gure marko legala aztertu eta ezagutu ondoren
hurbil ditugun beste herrien azterketa egin dut. Jakin badakigu mundo mailan erakunde batzuk (ONU, UNESCO, OIT, OSCE, …) hezkidetzaren inguruan lanean ari
direla duela urte batzuetatik hona.
Europa
mailan gure Emakunde antzeko erakundea, hau da, Europa
Berdintasuneko institutua 2006an eratu zen eta 2010tik lan egiten ari da.
Europako
hainbat estatuetan:Espainia, Alemania, Frantzia, Belgika, Italia eta Erresuma
Batuan hezkidetzaren inguruan lege, gomendio, hitzarmen, jurisprudentzia eta
laneko dokumentu nahiko egin dira; adibidez:
o
Berdintasuna lanean 2011
o
Ordainsariaren berdintasuna 2014
o
Gizon eta emakume autonomoen arteko berdintasuna
2010
o
Guraso-baimena 2010
o
Seme-alaben zainketa 2015
o
Duintasuna lanean 2007
o
Erabakien arloan berdintasuna 2006
o
Europar batasuneko komisioen berdintasun
partaidetza 2006
o Sekuritate Sozialaren berdintasuneko tratua 2011
o Sekuritate Sozialaren berdintasuneko tratua 2011
Beste estatu batzuk (Austria, Bulgaria, Chekia,
Chipre, Croacia, Dinamarka, Eslovakia, Eslobenia, Estonia, Finlandia, Gretzia,
Hungría, Irlanda, Letonia, Lituania, Luxemburgo, Malta, Holanda, Portugal,
Rumanía eta Suedia) normak eta diskriminazioaren kontrako erakundeak martxan dituzte.
Historian arakatzen eta abokatu batekin hitz egiten,
XIII. mendetik hona, Foro
de Baylío Extremadura eta Ceutan indarrean dagoela jakin dut. Honetan, dirudienez
bikotekide bakoitzaren propietateak
kudeatzen ditu eta aukera dauka heredentzian nahi duenari emateko. Garai
horietan, indarrean zeuden beste legeekin konparatuz, izugarrizko aurrerapena
suposatu zuen foru honek. Baina orokorrean, (eta Espainian zentratuko naiz)
1931rarte ez zen lortu emakumeentzako botua emateko aukera, 1970arte ez zen
lortu emakumeentzako hezkuntza maila
guztietan egoteko aukera, 1978rarte ez zen lortu emakumeentzako erosi, saldu
eta kontratatzeko aukera eta berdinatsuna hórrela adierazita konstituzioan.
Dena den , nahiz eta berdintasunaren inguruan mila legedia
eduki, honen irakurketa eredu patriarkal batetik egiten bada generoen arteko diskriminazioa
jarraituko da.
Helburua, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzea
da, hau da, biak balore berdina izatea, nahi dutenenan hitz egitea eta esaten dutena,
besteek esanguratsua konsideratzea; hiritarren eskubidea da, besterik gabe. Ikastetxeetan
lana daukagu, zeren eta gizarte guztien aldaketak hezkuntzaren bidetik datoz. Ikastetxeetan
hezkidetza gaia arlo guztietan sartu behar dugu. Materialak hezkidetzaileak erabili
behar ditugu, hau da, emakume eta gizonen presentzia bai espazio pribatu zein
publikoetan orekatua adierazten dutenak, hizkuntza ez sexista erabiltzen dutenak, agertzen
diren ogibideak eredu tradizionaletik aldentzen direnak eta guztiei balore
berdina ematen dutenak, … . Tratu onak erakutsi behar dira tratu txarrak
uxatzeko. Ikasleak bere formazio prozesuaren jabe izan behar du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina