2015/11/22

Jai eta ospakizunei buruz hausnartzen



Aste honetan, gure inguruko jai eta ospakizunetan begirada hezkidetzailea txertatzen saiatu gara.

Jai edo festak, kultur-adierazpen sendoak dira antropologia feministaren iritziz, ez gizartean ematen diren eszenifikazio soilak bakarrik. Gainera, festak:

  • Bizitzaren erdigunean daude
  • Ideia eta baloreen munduarekin, herriaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin eta genero sistemekin lotuta daude = Pertsonen arteko harremanak (emakume eta gizonen artekoak bereziki).
  • Afektibitate eta emozio-karga handia mugiarazten du

Jaiak gizarte ospakizun bat dira, gizarteko erritual bat, bertan pertsona talde batek parte hartzen duelarik; familia eta lagunek gertaera bat ospatzeko asmoa izan dezakete edo erakunde ofizialek antolatu eta herritarrek ikusle gisa bakarrik parte hartzen duten ekitaldia izan daiteke. Erritual horretan parte hartzen duten pertsonek rol bat hartzen dute ospakizunaren arabera. Hemen sartzen da genero ikuspegia; izan ere, ikuspegi honen bitartez, ospakizun hauetan gizon eta emakumeen ezberdintasunak agerian geratzen dira. Errealitatea ezagutzen laguntzen digu eta ondorioz, hau aldatzeko arrazoiak ematen dizkigu.

Emakumeok jaietan dugun paperari dagokionez, esparru batzuetan aurrerapenak egon direla uste dut: horren adibide, herrietako festetan gizonezkoek egin izan dituzten dantzetan pixkanaka neskak sartzen joatea; Tolosa (Bordondantza) eta Hernani (Axeri dantza) bezalako herriak aipa daitezke. Zoritxarrez, Baztanen (Elizondon bereziki) mutil dantzen inguruan sortu den polemika bezalako egoerak daude oraindik. Alardeen kasua ere hor dago: egoera 'normalizatzen' ari dela ematen badu ere, emakumeek alardean parte hartzearen kontrako jarrerak ugariak dira eta errespetu faltak ez dira bukatu. Musikaren arloan, emakumeak bigarren plano batean jarraitzen du eta taula gainera gizonezkoek aina igo nahi badute ere, zailtasun eta oztopo handiekin topatzen dira.



Aurrerapen eta aldatu beharreko ospakizun hauetaz aparte, jaietan emakumeok jasaten ditugun sexu erasoak arazo larria eta urjentziaz konpondu beharrekoak dira. Hemen Emakumeen Mundu Martxako Amaia Zufia eta Kattalin Miner-ek idatzitako artikulua: http://www.berria.eus/paperekoa/1832/014/001/2015-08-22/jaiak_erasoak_eta_erantzunak.htm

Hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak:

- Jai eta ospakizunetan egon den bilakaera erakutsi, gainditu diren oztopoak eta oraindik gainditzeko daudenak.

- Jaiak eta ospakizunak ikuspegi feminista batetik ikustarazi.

- Jaietan dauden sexu erasoen aurrean nola jokatu erakutsi (mutil zein neskei).


http://www.argia.eus/multimedia/erreportajeak/eraso-sexistei-aurre-egitearen-zilegitasuna 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina