Legeak eta
legalitatea aste honetako gaiak. Baina zer dira legeak eta zertarako?
Hemen definizio
bat: legea araua da, lurralde bateko hiritar guztiak behartzen dituena, eurek
ezagutu ez arren ere. Mendebaldeko estatuetan antzinako eta gaur eguneko legeak
jatorriaren arabera bereizten dira: antzinakoak goi mailako botereek, estatuko
botere guztiak batuta zeuzkatenek, ezarrita zeuden (jaun laikoek, elizakoek eta
monarkek, sarritan legeek jainkozko jatorria zutela esanez);egun, ordea,
Zuzenbidezko Estatu deitzen diren horietan, legeak egiteko boterea herria
ordezkatzen duen Batzar edo Parlamentu batek dauka.Legeak hierarkikoki
antolatuta daude,hau da, orokorretatik zehatzetara. Euren artean ezin da
kontraesanik izan, hau da, herri batekoak dioena ezin izan daiteke
konstituzioak dioenaren kontrakoa.
Aitortu behar
badizuet, ez dut gehiegi sinesten legeetan. Alderantziz, mila lege eta araudiz
jositako jendarte batean bizi gara, baina non geratzen dira lege asko eta asko?
Bulegoetako kaxoietan, hautsak hartzen edo bestela hautsak harrotzen. Lege
batzuek ongi betetzea oinarrizko elementu bilakatu da herritarrongan, eta beste
lege batzuek ez betetzeak ez du inolako ondoriorik. Nork, noiz eta zertarako
sortzen diren legeak jakiteak informazio asko ematen digu.
Gizon eta emakumeon
arteko berdintasun legea esaterako. Lege bat izan behar dugu emakume eta
gizonok aukera berdintasuna bermatzeko? Tristea da baina agian bai. Bale eta
nork ziurtatzen digu esparru guztietan lege hori bete edo aintzat hartuko
dela?
Emakume eta gizonen
arteko berdintasunaren definizioa marrazki honekin irudikatu nahiko nuke. Ez da
berdina berdintasuna edo parekidetasuna, justizia:
Material
hezkidetzailea: emakume eta gizonen arteko parekidetasuna bermatzeko eta ziurtatzeko
bitarteko eta bidea.
Interesgarria
iruditzen zait Hezkuntza sisteman hezkidetza eta genero indarkeriaren
prebentzioa lantzeko gida planak jasotako konpromisoak eta datu batzuk aipatzea:
-Irakasleen %60ak
oinarrizko formazioa (10 orduko modulua) jasotzea.
-Ikastetxeen % 30ak
berariazko prestakuntza jaso du eskola mistotik abiatu eta hezkidetzan eta
genero-indarkeriaren prebentzioan oinarritutako eskolarako
transformazio-prozesuak abiatzeko.
-Ikastetxeen %100ek
hezkidetzako irakasleak izendatu dituzte, berdintasunerako ordezkariak eta
hezkuntza komunitate osoak parte hartzen duen berdintasun batzorde bat sortu
dute.
-Hezkuntza
Berrizteko Zuzendaritzan prozesua gidatzea (eskola eredu berriaren azterlana,
arduradunak...)
Ikastetxean landu
beharreko erronkak:
-Hezkuntza
komunitateko partaide garen agente guztiek, legedia aintzat hartuta, ditugun
eskubide eta betebeharrak zeintzuk diren ezagutzea.
-Legeak aztertu eta
egoki ikusi ezkero, hauek bermatzeko sortuak diren bitartekoak erabiltzeko
konpromisoa hartzea. Gehiago sentsibilizatzen laguntzea,
genero-ikuspegia, irakaskuntza-praktika eta agente sozializatzaile moduan dugun
eginkizuna kontuan hartzea.
-Legeen
aurrean dugun desadostasuna edota ekarpena mahai gainean jarri eta behar den
tokira bideratzea.
-Lege
eta araudien gainetik, gure gaztetxoen beharrak asetzea. Beraien garapena
erdigunean jartzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina