LEGEDIAK, ZER ONURAK EKARRI DIZKIGU?
Historian zehar berdintasunaren
inguruko Legediak onura handiak ekarri dizkio hezkidetzari. Aurrerapen asko
eman badira ere, oraindik ere parekotasun erreala lortzeko bide luzea dugu. Mendebaldeko
herrialdeetan batik bat nabariagoak dira legedi hauek. Izan ere, garatu gabeko
herrialdeetan gu baino egoera larriagotan daude.
Legediek emakumeen
eskubideen aldarrikapenei erantzuten diote hein handi batean eta hauei esker
gure gizartean babesa ematen die emakumeei. Lege batek beste baten ondorioa izan,
kate baten antzera beti ere eskubide berdinak lortzearren.
Nire ustez, asko
zor diegu lege horien atzean egon diren teoriko eta pentsalariei. Azken finean,
legeak gizartearen aldarrikapenen isla dira. Beraz, horiei guztiei esker gaur
egun ditugu egungo babesa. Nahiz eta hau nahikoa ez izan, alde positiboari
begiratzea da nire bizitzako aburua, horregatik, esker mila horiek guztiak
idatzi eta pentsatu dutenei.
“Emakume
eta gizonen arteko berdintasuna” gizartean bereizketarik ez izatean datza. Generoen
oinarritutako bereizketak baztertzean datza. Gizartean aukera berdin berdinak
izatean datza, lan munduko eremuan zein esparru pertsonalean. Parekotasun erreala
izatean datza.
“Material hezkidetzailea”z
ari garenean, hezkuntza munduan erabiltzen diren baliabide anitzen trataera ez
sexistan datza. Begirunez zaindu ditugun materialak ikuspegi ez sexista
batetik, konziente izanik gizarte sexista batean bizitzeagatik horren eragin nabarmena
ageri dela nonahi.
Ikastetxean lantzeko
erronkak asko egon badaiteke ere, bakar batean zentratuko nuke: indarrean ditugun
legeak behar bezala betetzea. Hori bete ez ezean, ondorioak ekartzea eta dagokion
erakundeari betearaztea. Ikastetxeetan gizartean gertatzen denaren mikrokosmos
txiki bat besterik ez da. Egon badaude emakumeen berdintasuna babesten duten legeek
baina gizartearen joeraz, oraindik ere jarraitzen dugu botere androzentrikoen
menpe eta gizonek bere boterea askatzen ez duten bitartean eta emakumearen
eskubide guztiak onartzen ez dituzten bitartean, jai dugu. Beraz, ikastetxeetan
irakasle-gizonak konzientziatu behar dira gizarte justuago eta parekideago
baten aldarrikatzaileak bihurtu. Adibide positiboak daude ikastetxea askotan
eta horretarako hezkidetza proiektuek asko lagundu diela esan beharra dago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina