Haritza 10 urteko neskato zakilduna da. Eurik 8 urte ditu eta bulba duen mutila da. Transexualitate egoeran dira biak ala biak. Prozesu mingarria izan daiteke hori neska eta mutil askorentzat, eta, duela gutxira arte, babesleku baino gehiago, oztopo bihurtzen ziren ikastetxeak eta erakunde publikoak, transexualitatea patologia bihurtuta. Egoera, baina, aldatzen hasia da, pixkanaka bada ere, kalean nahiz instituzioetan. Hain zuzen, genero nortasunaren pluraltasunari erantzuteko, adingabe guztien eskubideak bermatzeko eta jazarpen kasuak eragozteko xedez zenbait protokolo martxan jarriak dira zenbait eskoletan. Hala ere, ez denetan, izan ere, aste honetan nerabe batek bere buruaz beste egin duela jakin da. Hona hemen Chrysallis elkarteak argitaratutako idatzia:
Hala, Ikastetxe guztietan baditugu bitarra den sistematik aldetzen den ikaslerik, bai eta heteronormarekin bat ez datorrenik ere. Denetariko ikasleak ditugu, ikasle anitzak, eta aniztasunaren trataera egokia lantzen ikasi behar dugu eguneroko jardueretan.
Hezkuntzan aniztasun afektibo sexualak eta genero aniztasunaren
egoera aztertzeko hainbat ikerketa egin dira Hezkuntzan (gure inguru hurbilean, estatu mailan eta Europa mailan).
Jazarpen LGTBIQfobikoak duen hedadura aztertu da, bai eta LGTBIQ ikasleek duten euren buruaz beste egiteko arriskua ere, eta atera diren ondorioak guztiz kezkagarriak dira; era berean, ondorioztatu da
biktimaren eskubideak urratzen dituela, haren osotasun psikikoa eta
fisikoa. Ez da, beraz, eremu pribatuko kontua, hezkuntza kontua da,
kontu publikoa.
Ez dakigu benetan zenbatek jasaten duen bazterkeria sexista, baina
ikasleen artean %30-%40k noizbait izan duela harremanik tratu txarren egoera batean (eragile izan, erasotua izan) aipatu izan da.
Homofobiagatiko bullyin-ak absentismo mailarekin, ikasketa aldaketekin eta eskola porrotarekin harreman zuzena du Bigarren
Hezkuntzan. Ez dute ikastetxera joan nahi besteen aurrean irainduta
izateko, bazterturik izateko, edo irrigarri uzteko.
Ikasleen arteko bortizkeria lazgarria da euren hezkuntza prozesuan,
euren garatze prozesuan. Eragileek portaera bortitza sendotzen dute
eta bestelako esparruetara eraman; biktimengan ondorio zuzena du,
eta izaeraren garapena kaltetu. Eureganatzen dute baztertua izateko
aukera eta “zortea izan dut, ez bainaute jo” bezalako ustea garatzen
dute. Gainontzeko ikasleak ere beharturik sentitzen dira batere egokia ez den bortizkeria giroan euren sozializazioa egitera, eta normaldu egiten da indartsuenarekiko beldurra. Irakasleek ere ez dute giro
egokia ikas/garatze prozesuan bidelagun izateko.
Horregatik, ezinbestekoa da elkarteekin harremanetan jartzea eta gaiarekiko formakuntza jasotzea. Hona hemen zenbait elkarteren web gunea:
- Pertsona lesbiana, gay, bisexual eta transexualen alde lan egiten duen taldea http://www.kattalingorri.org/
- Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua http://ehgam2010.blogspot.com.es/
Heziberri2020ri dagokionez, bertan ageri den esaldi hau azpimarratu nahiko nuke: "Emakumeei eta gizonei esleitutako portaera-eredu soziokulturaletan oinarrituta eraiki diren sexuaren araberako aurreiritziak, estereotipoak eta rolak ezabatzea, sexu bateko zein besteko ikasleei beren buruak erabat garatzeko aukerak eskaintze aldera”
Teorizazioa ezinbesteko kontua da, baina ezin gara hitz hutsaletan gelditu. Ezinbestekoa da teoria guzti hori praktikara eramatea eta estrategi zein baliabide desberdinak eskuragarri jartzea.
Bukatzeko aurreko urtetako sarreretatik Amaia Chuecaren lana azpimarratuko nuke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina