IDENTITATEA ETENGABEKO ERAIKUNTZAN
Nor naiz ni? Zer naiz? Nolakoa? Zegaitik naiz naizen modukoa? Galdera horiei erantzuten ahalegintzen gara gure bizitzan zehar. Galdera horiei erantzuteko identitatea bera zertan datzan jakin beharko genuke lehenago. Pentsatu, sentitu eta egiten dugunagatik gara garen modukoak. Beraz, identitateen garapena prozesu jarritu bat litzateke eta ez estatikoa, eta eraikuntza soziala eta pertsonala litzateke, gure barnean ematen den fenomenoa izateaz gain, sozializazio prozesuarekin batera garatzen delako ere.
Identitateen eraikuntzaren inguruan Marivi Fernandez-en postaean agertutakoa oso interesgarria iruditu zait. Definizio ugari ematen ditu identitate, sexu-identitate edota genero identitatearen inguruan. Baina aipagarriena agian, eskola inklusiboan ematen den aniztasunari begira heziberritik hartuak diren zenbait kontzeptu klabe:
- Sexu-joeren aniztasuna. Nork bere sexualitatea sentitzeari dagokionez, norberak nahi bezalako sexu-harremanak izateari dagokionez, pertsonok orientabide desberdinak ditugu, jakina. Historikoki, baina, mota horretako aniztasunari bizkarra emanda bizi izan gara, eta, horren ondorioz, zenbait ikaslek aparte sentitu dute beren burua.
- Genero-aniztasuna. Gizarte konstruktu bat da generoa, ikasle guztien oraina eta geroa baldintzatzen dituzten desberdintasun bidegabe askoren berri ematen diguna.
Heziberri2020ko helburuak lortzeko elementu hauek kontuan hartu arren, errealitatean, badira curriculum ezkutuan bertan sexu-genero sistema indartzen dituzten hainbat eta hainbat elementu. Ikasleen genero aniztasuna baldintzatzen dituzten elementu ugari omen daude, horien artean, komunetan genero binomialen eskema mantentzea: neskak eta mutilak. Pertsona transexual batek tokia izango luke era horretako kategorizazioan? Edo zergatik ez sortu hirugarren genero kategoria beterako komunak? Edo egian zuzenean, zergatik ez amaitu kategorizazio guztiekin eta ikasle zein irakasle guztientzako komun mixtoak sortu?
Sexu-joeren aniztasuna errespetatzeko aldarriak ere egiten dira Heziberri 2020an, baina errealitatean badakigu heteronormatibitate bat mantentzen dela. Bestelako sexu-joerak ez dira oraindik naturaltasun batez errepresentatzen, eta agertzekotan era marginalean edo parodiaturik egon daitezke. Horretaz gain, harreman afektiboak bikote gisara agertzeko joera dute, hau da, bi pertsonaz osaturiko "bateraketa amorosoak" baino ez dira aukera moduan ikusten. Eta hiru edota lau pertsonaz osaturiko "bateraketa amorosoak"? Polimaitasuna adibidez ez al da sexu-joera aniztasun horren parte?
Gure jendartean, askok eta askok, "trabelo"edota "transexual" hitzak nahastu egiten dituzte. Ez dute benetako ezagutzarik "trans" kolektiboen errealitatearen inguruan, eta ideiaren bat izatearren, errealitate hori sinplifikatzeko eta homogeneizatzeko joera egoten da. Kontuan hartu barik, oso heterogeneo dela.
Azken urteetan transexualitatearen gaia pil-pilean egon da. Orain arte ezezaguntzat harturiko gai bat, ezagutarazi izan da, jendartea errealitate horri buruzko kontzientziazioa handituz. Gai horren inguruan, umeek sexu-identitate "ez normatiboak" onartzeko erakusten ari diren gaitasuna gure inguruan ematen ari den sakoneko aldaketen erakusle dela esango nuke. Hona hemen duela urtebete eskas etb-n errealitate horren berri emateko egindako programa berezia:
Azken urteetan transexualitatearen gaia pil-pilean egon da. Orain arte ezezaguntzat harturiko gai bat, ezagutarazi izan da, jendartea errealitate horri buruzko kontzientziazioa handituz. Gai horren inguruan, umeek sexu-identitate "ez normatiboak" onartzeko erakusten ari diren gaitasuna gure inguruan ematen ari den sakoneko aldaketen erakusle dela esango nuke. Hona hemen duela urtebete eskas etb-n errealitate horren berri emateko egindako programa berezia:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina