2019/03/20

HARREMAN OSASUNTSUAK SORTZEN


Aste honetako gaia Amaia Perez Orozcok askotan aipatu digun interdependentziaren ideiarekin lotu nahiko nuke. Hau da, pertsonok harremantzera, besteekin bizitza konpartitzera "derrigortuak" gaudela. Bizitzako momentu askotan behar baitugu zainduak izan, beraz, ezin ahaztu dugu besteek ere zainduak izateko beharra izango dutela bizitzako momentu ezberdinetan.
Gainera, bestelako ideia honi garrantzia handia eman nahiko nioke: Zoriontasuna konpartitua denean da benetakoa. Hau da, interdependienteak izatea positiboa, polita, ona da guztiontzat.
Baina noski, nola, nondik eta zer lortzeko sortzen ditugun harremanak, oso garrantzitsua izango da.
 Beraz, goiko kartelean ipini dudan moduan, NIK neure burua zaintzea (norberak) eta ondo sentitzea, BESTEAK lanketa berdina egitea, eta ondoren ELKARREKIN konpartitzea izango da harreman osasuntsuak edukitzeko modua. Nik ez badaukat lanketa egina ezingo naiz modu osasuntsuan besteekin harremandu, eta alderantziz.

Honekin lotuta, lehengo urteko ikaskideen artean honakoa aukeratu dut. Bertan konpartitu dituen material ezberdinen artean, "Harremonak" bideoa oso interesgarria iruditu zaidalako.
Ikasleekin Harreman osasuntsuen inguruan aurrera eramateko materialen artean honako ekarri nahiko nuke:
-Zizuzrkilgo Pedro Maria Otaño herri eskolako web orria luzatzen dizuet, bertan harreman osasuntsuen plan bat dute martxan:http://pedromariaotanolhi.blogspot.com/p/hh.html
-Argiako honako artikulu hau: https://www.argia.eus/albistea/harreman-osasuntsuak-helburu
-Kaieran web orriko artikulu hau: http://www.kaiera.eus/2018/10/19/seme-alabek-harreman-osasuntsuak-izateko-jarraibide-batzuk/
-Anaís Isarreren liburu hau:
Ingurua begiratuz eta gaur egun daukagun indibidualismoa kontuan hartuz, erronka nagusitzat KOMUNIDADE BIZITZARA pixkanaka itzultzen joatea dela uste dut. Interdependienteak garela onartzea, zaintzak erdigunean jartzea, eta lehenagoko konbibentzia komunalagoetan berriz ere esperimentatzen jartzea: lurra landuz, zainduz, elkar elikatuz, elkar zainduz, bizitzako erritmo naturalagoetan biziz, eta gauza xumeei, pertsonei eta inguruari garrantzia gehiago emanez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina