Iazko post-en artean, “Tratu onak sustatzen” izenekoa aukeratu dut. Irati Gaztelurrutiak idatzi zuen eta, nire uste apalean, gaiaren inguruan ikuspuntu interesgarria plazaratzen du.
Asko guztatu zait berak idatzitako esaldi hau: “Hortaz, gure erantzukizuna ere bada, tratu onen epidemia goxo hau hedatzea.”. Ederra zinez! Epidemia kontzeptua tratu onekin lotzea itzela iruditu zait.
Gainera, planteatzen dituen erronkak guztiz burutsuak direla pentsatzen dut.
Tratu onak lantzeko orduan, berauk ezartzeko estrategiak ikasleei eskaintzea oso beharrezko dela uste dut. Bideo labur honetan hainbat aipatzen dira. Estrategia hauek zerrendatzea eta guztion bizitzan aplikatzen hastea ez da batere ideia txarra.
Bestalde, beste bideo honetan tratu onen ezaugarriak bistaratzen dituzte Zuazola
institutuko ikasleek.
institutuko ikasleek.
Tratu onei dagokienean, nik uste behinik behin, hezkuntza munduan ezinbestekoa dela erantzunkidetasuna lantzea. Nire ustez berdintasunean hezteko funtsezko urratsa da.
Zaintza lanen partekatzearen beharraz ikastetxeetan hausnartu eta lantzea guztiz beharrezkotzat jotzen dut.
Bukatzeko, betidanik pentsatu izan dut hezkuntzaren helburu lagaezina dela elkarbizitza positiboa sustatzea. Ezin da elkarbizitza positiboa izan justua ez bada, eta une honetan gertatzen den bezala, zaintza lanen zama partekatzen ez bada justua izatetik oso urrun gaude.
Bai hezkuntza munduan, bai jendartean, xede bi hauen alde lanean hasten bagara, bide onean egongo gara, nire ustea da.
Horregatik Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri duen ekimen hau oso interesgarria iruditzen zait.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina