Post honen izenburua ez da aleatorioki idatzitako zerbait, funtsean mezu hau jaso nahi du: onartu dezagun, matxismoa, sistema heteropatriarkala eta maskulinitate hegemonikoak ez dio inori onik egiten, ez emakumeoi eta ez gizonezkoei! Ez du funzionatzen eta yogurthak bezala, kadukatzera kondenatua dago!!
Hau premisa izanda, neure buruari galdetu diot ea emakumezkoek egiten ditugun autodefentsa feministako ikastaro guztiak haina eta maitasun erromantikoaren inguruko tallerretara joan haina, gizonezkoek ere beste hainbeste ikastaro eta tailer egingo balituzkete euren pribilegio egoera ikusi eta deseraiktzeko, non egongo ginateke? Ba nire ustez, askoz ere aurreratuago egongo ginateke, izan ere, sistema guzti hau deseraikitzeko denok egin beharra daukago lan!
Hezkidetzako programa sakon eta jarraituak egitea beharrezkoa da ildo honetan, adibidez Harremanitz Koopertibako proiektu den Harremonak. Honako bideo hontetan nire ustez bi gako jotzen dira: bata helburua gizon eta emakumeen artean harreman goxagarriak sortzeko bidean ipini behar garela eta bestea, haurrekin egiten ditugun tailer haina egin behar direla helduekin, izan irakasle,guraso edo hauetariko bat ere ez.
Aurreko ikastarokide baten sarrera aukeratzeakoan, Gorka Marzanabeitiarena aukeratuko nuke, nagusiki hasien Xabier Odriozola antropologoa aipatzen duelako. Eta antropologoekin jarraituz, Mari Luz Estebanen liburu bat gomendatu nahi dizuet, deseraikuntza guzti honetan maitasuna bir pentsatzeko gakoak eskaintzen dizkigulako bere "Crítica del pensamiento amoroso" deituriko ikerketan.
Eta umore pista batekin amaitzeko, hona hemen abesti bat martxaz betea!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina