2018/11/02

GENERO INDARKERIA EZIN ONARTU!


Nire akrostikoa
                           Gorroto dut
                           Emakumeei egindako
                          iNdarkeria
                           Erahila izanez gero
                      beRria azkar zabaldu
                          Onartezina delako.

                           Indarrak batu
                    ez oNartu
                          Deuseztatzeko
                          Aukera
                   AgeRian dugulako
                          Kementsu
                   adorEtsu
     ez izan belduRti
                          Imaginatu
     mundu moreA

Gizartean genero-indarkeria ikasia dela frogatzeko adibide asko daude eta eremu guztietan. Telebista aztertzen hasiko gara. Programa batzuen edukietan fijatzen bagara estereotipoz beteta daude eta emakumeen gaineko begirada negatiboaren promozioa eta sustapena agerian geratzen da. Interneten zuek proposatutako bideoak ikusterakoan, kasu batzuetan komentarioak guztiz desegokiak dira, irainak eta mespretxua zabalduz. Harrigarriena da komentario batzuk emakumeek egiten dituztela.

Post bat aukeratzea ez da bat ere erraza, lan handia dagoelako bakoitzaren atzetik. Hala ere, Garazi Esnaolarena hautatuko nuke, argudio eta material osagarri asko ematen dituelako.


Zabaltzen baduzue andorengo bideoa, mesedez, irakurri komentarioak eta harrituta geratuko zarete! Filtro bat egin beharko zen jarritako komentarioetan, errespetua oinarria izanda, bestela mezuak bere balioa galtzen du.

Eta bukaeran erabili duen esaldiarekin ere ni bat nator.

ATERA DEZAGUN IZEBERGA UR AZALERA ETA URTU PATRIARKATUAREN IZOTZAK!

Hezkuntzan genero-indarkeria, orokorrean, azaroaren 25ean egiten dela esango nuke. Nik ez nuke mugatuko egun batera. Gai hau egunerokotasuneko harremanetan barneratu behar dugu. Haurren eskolako ereduak irakasleok gara; beraz irakasleak, gizon eta emakumeak izanik, eredu horiek elkarren artean duten jarreran eta haurrekin duten jarreran dago oinarria. Irakasleok genero indarkeriarik gabeko harremana badugu, aukera handiagoa izango dugu haurrek ere eskolan horrelako jarrerak deuseztatzeko. Eskoletako erronka eredu berriak eta erreferentzia berriak eskaintzea da. Harreman osasuntsuak sustatzeko, familien eta eskolaren arteko lankidetza bultzatu beharko genuke.

Hortik ikusi dudan irudi hau gustatu zait.

Eta bukatzeko, bideo hau ere zuekin partekatu nahi dut. "Poses" du izena eta modaren mundu artifiziala kritikatzen du.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina