2018/11/02

Mundua dugu irabazteko!




Nahiz eta noizean behin indarkeria matxistaren datuak ikusi, gaizki sentitzen naiz, bai mundu mailan baita Euskal herrian ere ematen diren kopuruak irakurtzean:
 2016 urtean, EAEn 4.693 biktimizazio eman ziren. Mundu mailan emakumeen %35ari eragiten diola jasotzen du OMEak[1], Hau da hirutik emakume batek indarkeria sexista pairatzen du.
Honen aurrean ezin dugu beste aldera begiratu eta hezkuntzaren lehentasunen artean jarri beharko genukeela iruditzen zait are gehiago indarkeria erabiltzea zerbait kulturala eta ikasia dela jakinda. Ikasia da zerbait biologikoa ez den momentuan. Sarritan ikusten da umeek nola jasotzen dituzten mezu estereotipatuak beraien sexuaren arabera eta egoera horrek gizonezkoei pribilejioak eskaintzen dizkien, emakumezkoei konfiantza falta eta mendekotasuna biziaraziz.
Blog-ean bueltaka nenbilela ondorengo bideoa aurkitu dut -neskek umetatik jasotzen dituzten mezuen inguruan- egia esatea nahi baduzue eskizofrenikoa da ez dagoelako jasotzen diren mezu guztiak betetzerik, eta horrek, azkenean ziurgabetasun egoerara bultzatzen zaituztete patriarkatuaren helburuetatik batzuk betez,hots, zeuen buruan konfiantza galtzea edozein gizonezkok maneiatu ahal izateko: “Ahora o nunca”

Egunerokoan ez da ohikoa indarkeri fisikoa erabiltzea, modu xumeagoan mikromatxismo bezala ezagutzen diren jarrera eta esaldiak erabiltzen dira helburu berdinarekin: emakumeak menpeko egoeran jarri eta kontrola mantentzearena. 


Mikromatxismoen aurrean June Fernándezek mikroiraultzak proposatzen ditu: Mikromatxismoez ari bagara, mikroiraultzekin erantzutea izan daiteke bide posible bat. Gehiegizko ardura da milurteko sistema patriarkala suntsitzea, baina nire esku dago ni, emakume, ahal dudan libreen bizitzea; gizarte sexistaren arauak pixkanaka apurtzea (nire kontraesanak onartuz) eta jabetze prozesu hori beste emakumeekin partekatzea. Gizonen kasuan hori ere izan liteke konpromiso berdin zalearen isla zintzoa, “matxirulo” jarrerak alde batera uztea, txalorik espero gabe maskulinitatearen pribilegioei uko egitea. Feminismoan nabaritzen dut gero eta gehiago garela militantzia zorrotzaren ordez zaintza (gurekiko eta gure kideekiko), umorea eta plazera erdigunean jartzen ditugunak. Matxismoaren aurka irtenbide eta mendekurik onena gizaki aske eta zoriontsuak izatea baita”.

Iazko Irati Mendiguren Cosgayaren “gerra galdua” post-a hautatu dut oso interesgarria iruditu zaidalako.  Datu eta estatistikekin hasten da, ondoren borroka honek (indarkeria matxistak) izan behar dituen frente ugariak aipatuz, eta amaitzeko, esperantzari lekua eginaz: ”Borroka txikien bidez lorpen handiak eskuratu ditugu, eta urteetako izerdiari esker denontzako justuago, osasuntsuago, lagunkoiago eta indartsuago izango den mundua marraztuko dugu. Historia egiten ari gara. Bakoitza bere tokitik, inurri lanean eta sarean…. 
mundua dugu irabazteko



Amaitzeko gure eskolan hezkidetza lantzea irakasle bakoitzaren esku geratzen da, argi dago batzuei deserosoa egiten zaiela gai hau lantzea, (formazio ezagatik, ideologiagatik…) eta ondorioz azaroaren 25 inguruan ekintza puntualak egitera mugatzen dira. Instituzio eta zuzendaritza aldetik bultzada nabarmen baten beharra ikusten dut, ez dadin momentuan dagoen pertsonen arabera izan gai honekiko sentsibilitatea. Talde eragile formatua edukitzea ere beharrezkoa da, jorratzen diren gaiak ere zentzu egokian landu daitezen eta konplizitateak bilatu behar dira eskola komunitate osoarekin: irakasle, langile, guraso, aitona-amona eta abarrekin.

Ondo izan

[1] OME Munduko Osasun Erakundea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina