Jorratu dugun gai honetan, sexua eta genero kontzeptuak landu ditugu, sarri entzuten ditugun bi hitzak. Generoa sexu bati egozten zaizkion rolak, jokabideak, portaerak, funtzioak eta balioak dira. Azkenean, maskulinotasuna eta femeninotasuna eraikitzeko prozesua da eta prozesu hau sozializazioaren bidez egiten da. Txikitatik hasten dira finkatzen umeen izaeraren ezaugarriak, eta ezaugarri hauek ez dira berdinak neska ala mutila izanik. Tratu ezberdin hauek, umearen sexuaren araberakoak direnak, eragina zuzena dute beren buruarekiko irudian, eta hori gutxi balitz, balioesten diren ezaugarriak eta gaitasunak, mutilenei egokitzen zaizkienak dira.
GENEROA DA PERTSONAK SAILKATZEKO IRIZPIDE NAGUSIA
Gizonezkoei esleitzen zaizkien izaera ezaugarri batzuk:
adorea, independentzia, arrazionaltasuna, segurtasuna, indarra, erabakitzeko gaitasuna, prestutasuna eta inteligentzia.
Emakumezkoei esleitzen zaizkien izaera ezaugarri batzuk: ikara, dependentzia, afektibitatea, pasiboa, irrazionala, ziurtasunik eza, ahultasuna, iniziatiba falta, konplexutasuna eta zintzotasuna.
Prozesu honek, non genero rolak finkatzen diren, nire ustez, hiru ondorio nagusi dakartza:
- Itxaropenetan, espektatibetan, etorkin profesionalean eta pertsonalean eragina zuzena du.
- Botere harremanak sortzen dira non gizonezkoen dominazioa eta emakumezkoen menpekotasuna gauzatzen den.
- Eredu horrek (dikotomikoa) genero/sexu identitate eznormatiboen garapena ez da sustatzen.
Gure inguruan, azken hamarkadotan aurrerapauso handiak eman dira, batez ere bisibilizasioan eta lege-berdintasunean, baina oraindik gure jendarteak aniztasuna ezagutzeko, onartzeko eta positibotzat baloratzeko zailtasunak adierazten ditu. Nik uste dut horretarako eskola ezinbesteko eragilea dela eta pertsonen nortasunean eta sozializazioan duen erantzukizuna itzela dela. Genero rolen bereganatze prozesu horretan, eskola ez da neutroa, jendartearen islapena den heinean. Gure esparruan, oraindik, balio horiek jarraitzen dira sustatzen. Hau ez da prozesu kontzientea, alde formalean neskei eta mutilei eskainitako curriculuma eta edukiak berdinak baitira. Dena dela, estereotipoetatik at eta genero ikuspuntutik at hezteko eta berdintasunezko harremanak sustatzeko aurrerapauso garrantzitsu batzuk ematen ari dira. Eskola hezkidetzaile bat eraikitzeko eta neskek eta mutilek aukera berdinak izateko ahalegintzen ari da eta nesken eta mutilen arteko berdintasuna sustatzeko ekimenak ugariagoak dira. Hau ez zen posiblea izango irakasleriaren kontzientziarik eta inplikaziorik gabe.
Esandako guztiak, eskolan eragin zuzena du, Ondorioz, eskolak erronka itzelak ditu:
- Genero ikuspegia inplementatzea esku hartze eta eremu guztietan.
- Sexu/genero sistema zalantzan jartzea eta berreraikitzea aniztasunari atea zabaltzeko.
- Eskola hezkidetzaile bihurtzeko eskolako komunitate osoaren partaidetza eta inplikazioa lortzea aldaketa prozesuan.
Aurreko edizioetako post bat, hau gustatu zait:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina