Iturburu
N aturalik ez duten,
D
oinu desatsegina
duten
A nkilosatutako
R
ol eta patroi tradizionalak
K en ditzagun bada erditik!
E ta deseraiki
R ebelatu
I
rribartsu
A ske
Matxismoaren
Amuak,
Tiroak,
Xuxurlak,
Ikusezin nahiz ikusgarriak,
Sekulako eta betiko
Txis-pun!
Akatu ditzagun!
Txiki-txikitatik,
neska-mutilek gizarteak haingandik zer espero duen asimilatzen hasten dira
ipuinek, jostailuek, telebistak nahiz inguruko helduek errepikatzen dituzten
patroi-estereotipatuen bidez. Gizonengan ausardia, segurtasuna, poterea,
indarra sustatzen dira. Emakumeengan, ordea, edertasuna, sentsibilitatea,
zaintzarekiko ardura, xamurtasuna, babes-beharra, ahulezia... Maskulinitatea
gaitasun sexualarekin eta agresibitatearekin erlazionatzen da eta feminitatea menpekotasunarekin,
protekzio beharrarekin eta desio sexual ezarekin. Eta modu honetara,
apurka-apurka genero-indarkeriara daramatzaten jarrerak ikasi egiten dira. Aldi
berean, familia, eskola, komunikabide, erlijio eta kulturaren bidez printze
urdinen maitasun erromantikoaren mitoaz elikatzen ari gara eta umeak. Horrek,
potere-desoreka duten harremanei afektibo-sexualei bide ematen dielarik.
Hona artikulu
interesgarri bat genero estereotipoen eraikuntzari buruzkoa:
ESPINAR, Eva (2007). “Infancia
y socialización estereotipos de género”. Padres
y maestros, 326: 17-21.
Nire inguruan
indarkeria sexistaren gaia geroz eta gehiago lantzen den gaia da. Gasteizeko
Hezkuntza Fakultatean egiten dut lan eta berta, gure ikasgaian bederen, klaseko
jardueretan estereotipo sexistak aztertzekoak integratzeako eta material
hezkidetzaileak eskaini eta sustatzeko urratsak ematen ari dira. Nahiz eta
oraindik dagoen asko egiteko.
Iazko post-en artean
Iratirena aukeratu dut, egiten duen gaiaren tratamendu zabalagatik eta ematen
bituen baliabide guztiengatik (olerkia, bideoak, etab):
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina