Maskulinitatea
eta Feminitatea historikoki eraikuntza kulturalak izan dira. Sexu genero
sistema bai emakume eta gizon nola ulertzen diren esaten digu oinarri
biologikorik gabe. Genero sistemetan gizonen eta emakumeen arteko polarizazio
handia ematen da, bi irudi hauen arteko harremana “bestearen” irudiaren
kontrakoaren baitan sortzen eta eraikitzen joaten da. Femeninoa eta maskulinoa
zer den ezaugarri kulturalen arabera hartzen dira eta ezaugarri hauek
aldakorrak izan daitezke denboran zehar. Ezaugarri hauekin hierarkizazio bat
ematen da eta honen arabera ezaugarri femeninotzat hartzen direnak maskulinoen
azpian kokatzen dira.
Mendebaldeko
genero sistema honetan binarismoa da nagusi, biologiaren eta medikuntza zientifikoaren
aginduz, ezaugarri fisikoek determinatzen dute zer den emakume eta gizona
izatea. Honetaz aparte, bete beharrezko heterosexualitatea da arau nagusia eta
seme/alaba berrien erreprodukzioa bermatzea. Honela gizartearen jarraitutasuna
bermatuz. Eredu normatibo hauen inposaketa ez da kasualitatea, hauek betetzen
ez direnean zigor sozialak ezarriko dira. “Normala” eta “Ez-normala” arteko
inposaketa ezarriz. Emakume eta Gizona
izateko ezarrita dauden estereotipatu arautu hauek mugak dituzte beraien
artean, jarraitu beharreko modelo hegemoniko batzuk ezartzen dizkigute. Gizon
maskulino heterosexuala eta emakume femenino heterosexuala dira honen adibide.
Gizon femenino antinaturala eta anormala eta emakume maskulino antinatural eta
anormala bezala inposatuz.
Sexu
genero sistema hau kontrol sozialerako tresna bat da non pertsona batzuen
bazterketa arautua inposatzen duen. Zapalkuntzarako bestelako tresnak
arrazismoa, klasismoa, ekonomia kapitalista bezalakoak dira. Hierarkizazioak
nagusi, ezberdinkerietan zein boterekerian oinarritutako harremanak eta
aberastasun-banaketak ezartzen ditu.
Barneratuta dauzkagun hainbat arau eta jarreretaz kontziente izan
behar dugu, guretik deseraikitzen hasi eta jarrera
berriak sortzeko proiektuak eraiki.
Aurreko
edizioetako egindako post hau aukeratu dut, Asunek egindako bloga oso ondo
dagoela iruditzen zait eta aipatzen dituen aipuak asko gustatu zaizkit.
Bukaeran jarritako bideoa oso interesgarria da.
Ikasleekin
gai hau lantzeko moduko baliabide aproposen bat aurkeztekotan, lehenik eta behin,
zer den ikusi behar da eta hemendik aurrera lantzen joan. Beraz, ondorengo
bideoa uzten dizuet.
Hau guztia eremu hezitzailean lantzeko oztopoak gu geu izan
gaitezke. Politika aritzen diren politikoak, hainbat entitate (batez ere eskuin
muturrekoak eta erlijioso estremistak) eta aldaketarako beldurra dutenak
orokorrean.
Berri hau honen adibide izan daiteke.
Ze guapa zaudeeen…estereotipo
danak hausten!!!
#Maider
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina