#Bego Lierni etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Bego Lierni etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021/04/24

Aurrera jarraitzeko ilusioa, itxaropena eta gogoa

Nork esan behar zigun orain dela 22 aste, ikastaroa hain azkar bukatuko zenik. Ikastaroaren helmugara iritsi gara eta niretzat oraindik hasieran nago, hezkidetzaren inguruko ibilbidearen hasieran soilik. Gauza asko ikasi, bakoitzak bere buruarekin hausnarketa sakonak egin eta besteekin baliabide eta esperientziak partekatu ditugu; Ikastaroak gauza asko eman ditu, baina niretzat garrantzia handia du aurrera jarraitzeko ilusioa, itxaropena eta gogoa piztu duela.

 


Informazio asko jaso dut, baina oraindik artikulu, liburu,… irakurtzeko ditut. Hainbeste informazio berri eta orain hausnarketa sakona, dena barneratu eta gehiago ikasi eta des-ikasi garaia da.

Esan bezala, aste bakoitzeko irakurgai eta informazio iturri ezberdinetatik ideia ugari barneratzeko aukera izan dut, baina, esan beharra daukat, ikastaro-kideen ekarpenek asko lagundu didatela; elkarren iritziak partekatzeak, norberaren ideia eta pentsamenduak zabaltzeko aukera ematen du. Benetan, esperientzia aberasgarria izan da foroetako parte hartzea eta baita, blogeko ikastaroen hausnarketak irakurtzea ere. Beraz, MILA ESKER PARTE HARTU DUZUEN IRAKASLE ETA IKASLE GUZTIEI.

 


Foroak, partekatutako bideoak zein materialak... oso interesgarriak eta anitzak izan dira. Askotan, denak nahi beste sakontzeko aukerarik izan gabe, egunerokoaren errutina bizian murgilduta egin dugu aurrera. Ez da erraza izan familia, lana eta ikastaroa batera aurrera eramatea, baina lortu dugu.

Ikastaroa hasi aurretik entzuna nuen bidea ez zela erraza, aurretik lan asko izango genuela eta ordu antolaketa zaila izaten zela. Eta hala izan dela konprobatu eta egiaztatu dut. Asteroko erritmoan irakurgaiak landu, ingurua behatu, arakatu eta hausnartzea, ariketak banan-banan egitea... ez da lan makala izan. Denbora eta dedikazio handia eskatzen duen ikastaroa izan bada ere, aitortu beharra dut gai askotan sakondu eta ikasteko aukera eman didala.

Eta orain zer? Orain lanean tinko jarraitu behar dut. Espero ditudan helburu guztiak ez ditut lortuko, baina gutxi batzuk lortuta ere irabazle sentituko naiz.




Ondo izan eta zaindu. Laster arte

2021/03/26

Tratu onak ezinbestekoak dira

 


Mapa mental Comunicación No Violenta



Tristea baina erreala, gaur egun bizi garen gizartean tratu onak latzera behartzen gaitu. Hau ez da gaur egungo gizartearen berezitasun bat, gatazkak beti egon dira. Betidanik gizartean bizi izan diren batzuek ez dute izan negoziatzeko gaitasunik edota ez dute amore emateko ahaleginik edo intentziorik izan. Hau da, “ dena edo dena” nahi izaten dute eta “nahi duten dena lortzeko” behar beste borrokatzen dute eta edonoraino iristen dira. Hau guztiagatik eta dakigunagatik tratu onak lantzera behartuta gaude.

Baina non landu behar dira tratu onak? Eskolan? Eta gizartean? Eta komunikabideetan, marrazki bizidunetan? sare sozialetan? bideo jokoetan? Diruak, botereak, arrakasta … dena justifikatzen du?

Gure gizarte osoak badu egiteko lan haundia.

Tratu onak zerk suposatzen du?




 

Eskolan tratu onak lantzeko, aurretik komenigarria da sentsibilizaziorako denbora izatea. Eskolako langile guztiak sentsibilizatu egin behar gara, ondoren gure arteko harremanak eta ikasleekin edota edozeinekin ditugun harremanetan eredu izateko.

Aldei berean tratu onak txikitatik landu behar dira. Horretarako, Bizikasi ekimena eskura duen materiala erabili dezakegu

Tratu txarrak, tratu - ikasgunea

Tratu onak nahiagonak o - ikasgunea eta STEILAS sindikatuko unitate didaktikoa: 2 tratu onak by steilas sindikatua - issuu

Oso interesgarriak dira ere planteatzen dituen erronkak eta gaia lantzeko proposatzen dituen bideoak.

Irakasleok argi izan behar dugu tratu onak zer diren eta zein den euren garrantzia. Benetan garrantzitsua da gaia sakonki lantzea. Elkarren arteko harreman positiboak eta tratu onekoak landu behar dira, eta elkarbizitza positibo honetan elkarren arteko zaintza ezin da ahaztu. Tratu onen artean, bake kultura sustatu beharko litzateke ere. 

  


 

Erronka haundia daukagu. Bizitza beste modu batera ulertu behar dugu, egiten duguna zergatik egiten dugun hausnartu behar dugu eta egoera askotan beste irtenbide batzuk ere hausnartu behar ditugu. Hau dena gizartearen, komunitatearen, norberaren lana eta konpromezua da.

 

Honetarako, ezinbestekoa da gure buruarekin gustura egotea, ezinbestekoa da adimen emozionala lantzea. Tamalez ez dira agertzen, are gehiago ez dakigu zer den adimen emozionala. Badakigu zer den norbere eta besteenganako errespetoa? Ikasleen ebaluazioak egiten ditugunean ikasleek ikasgaien azterketetan ateratzen duten emaitzengatik “etiketatzen” ditugu eta ez pertsona bezala, ez komunitateko partaide bezala. Zergatik? Lotsagarria izaten da. Zer gertatuko litzateke, beraiek batu eta gu “etiketatuko” bagintuzte? Agian irakasleok ere atal hori landu, hausnartu gabe dugu? 

 

https://ataria.eus/komunitatea/Idoiapaolaza/1493206412360-adimen-emozionala-gure-eguneroko-bizitzan







 

 Erronka asko ditugu. Hemen batzuk:

Eta gure eremu hezitzailean ditugun erronkak:

· Gure eskoletan kalitatezko elkarbizitza sustatu eta horretarako kide guztien ongizatea bermatu behar da.

· Tratu onak sustatu.

·  Autoezagutza eta autoestimua landu.

· Zaintza lanei balioa eman eta praktikan ipini.

· Bake eta indarkeria eza kultura sustatu.

· Estereotipoak orokorrean eta maskulino – femeninoarekin lotuta daudenak landu.

· Maitasun erromantikoaren ideia desmitifikatu eta beste eredu batzuk eman.

· Irakasleekin formazioa antolatu.

· Gurasoei formazioa eskaini.

Iazko posten artean hauxe aukeratu dut:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/03/tratu-onen-oinarrian-elkar-ardura-eta.html

Material asko, interesgarria eta proposatzen dituen erronkak oso interesgarriak eta aberatsak dira

 

 

 


2021/03/18

ESKUBIDEAK

 


 

Txikitatik transmititzen digute kontuz ibili behar dugula, gure janzkerak eta jokaerak zaindu behar ditugula: “Badaezpada”.  Beldurra sartu digute gorputzean. Tristea bada ere, nik ere giltzak hartu izan ditut eskutan, nik ere mugikorretik hitz egitearen plantak egin ditut, nik ere 112 markatuta eduki dut mugikorrean prest, ni ere korrika hasi naiz nire atzetik tipo bat zetorrelako. Badaezpada.

 

#ElPresentƉsFeminista


Izaro Andresen hitzetan, oso ondo azaltzen du berak bere artikuluan Neskok beldurra pasatzen dugu. Serioa da, oso“​Gauez etxera bakarrik goazenean beldurra pasatzen dugu. Bakarrik goazela pausoak entzuten ditugunean, beldurra pasatzen dugu, eta azkar-azkar begiratzen dugu atzera automatikoki lasaituz datorrena emakumea bada. Bakarrik goazenean mutilen lagun talde baten ondotik pasatzean, beldurra pasatzen dugu. Egun argiz edo ilunetan ez gara leku berera korrika egitera joaten, beldurra pasatzen dugulako. Giltzak atzamar tartean indarrez eramaten ditugu babes bezala, beldurra pasatzen dugulako. Egiten duguna egiten dugula, dantza egin, kantu bat konposatu, bideo bat publikatu… Badakigu jasoko ditugun erantzun guztien artean, erantzun sexualen bat ere jasoko dugula”.


Alabak ahaldundu... eta semeak?

 

Baina norengandik babestu behar dugu? Zergatik, erosotuak gu izan arren, guk egiten ditugunak dira zalantzan jartzen direnak?

 

Helduek inkontzienteki transmititzen digute (dugu) beldurra emakumeoi: ez egon holako tokietan, kontuz! ez ibili gauean bakarrik, ez egin korrika gauez, adi norekin zabiltzan… Gure askatasuna murrizten dute eta errudun sentitzera eramaten gaituzte.



Indarkeria matxistaz aritzen garenean, arreta emakumeengan jartzen da. Baina begirada zabaldu behar dugu, arreta gizonengan jarri behar dugu. Horretarako, eskola, etxea eta gizartea eremu hezitzailea gara eta inplikatu egin behar gara. Hona hemen adibide bat, nola eraldatu “Txano gorritsuren ipuina” eta gure aliatua egin.



Horretarako indarkeria ezberdinak ezagutzea ezinbestekoa zaigu. Izebergaren bitartez sotilak direnak (mikromatxismoak, hizkera sexista, kontrola, umore eta txiste matxistak, inbisibilizatzea, baliogabetzea, gezurrak) eta agerikoak direnak (mespretxuak, umilazioak, xantaia emozionala, errudun sentiaraztea, alde batera utzi, oihuak, irainak, mehatxuak, sexu-erasoak, eraso fisikoak, bortxaketak, eta erailketak) ezagutu eta bereizi ditzakegu. Bide batez, gizonen batek ez badaki zer diren mikromatxismoak, bideo honetan hainbat agertzen dira. Zeintzuk ezagutu dituzu?

Hombres, hablemos de violencias machistas


Bideo ikusita egoera batzuk ezaguna egiten zaizkit bizi izan baititut eta gehiengoei ere berdina gertatu zaie.

Horrela ba, konturatu naiz:

-    Ezin da onartu munduko populazioaren erdia beste erdiarengatik beldurtua bizitzea eta batzuk beraien egoera pribilegiatu eta erosoari uko egin behar izango dioten arren, etorriko diren onurak positiboak izango dira guztiontzat. 

-     Nahiz eta kontzientzia piztuta izan, zoritxarrez matxismoa denok barneratuta dugula (neurri batean edo bestean).

-   Gizarte honetako askori, indarkeria matxista esaten diguten lehenengo momentuan, erahildako emakumeen kasuak eta bortxaketen inguruko ideiak datozkigu.

Hau dela eta, neure buruari galdetzen diot:

-       Noiz izango dugu berdintasuna?

-       Noizbait posible izango ote da umeak sexu-genero sistematik at heztea?

     Betidanik ikusi dut:

-       Gizon/mutil bati bere pribilegioei buruz hitz egiterakoan (eta batez ere haiei uko egiteari buruz denean) zelako arin ikusten da jarrera “defensiboan” jartzen direla.

Hau horrela, aurretik politika eta gizartearentzako erronka batzuk ditugu

El Tornillo 1x13 - Mejoras en la ley de violencia




 


 

Hauek dira eremu hezitzailean/ jendartean lantzeko zenbait erronka:

·         Arazoaren dimentsioaz jabetzea.

·         Emakumeak ahul eta biktima bezala hautematearen ideia deseraikitzea.

·    Autodefentsa Feministaren bitartez, indarkeria egoerak nola ekidin edo nola aurre egin   irakastea, nesken eta emakumeen ahalduntzea sustatzea.

·  Indarkeria matxistarekin amaitzeko mutilek duten ardura ikustaraztea, eta maskulinitate     hegemonikoa interpelatu eta markulinitate eredu berriak sortuz.

·         Maitasun erromantikoaren mitoaren eta ideologiaren deseraikuntza.

·         Mikromatxismoak identifikatu, salatu eta gainditzeko esku hartzea sustatzea.

·         LGTBIQ+fobiak bistaratu eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta normalizatzea.

 

Iazko post-en artean hauxe aukeratu dut https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/03/indarkeriaren-aurka-errespetuan.html. Agertzen diren artikulo batzuk oso interesgarriak iruditu baitzaizkit.

Bukatzeko gizonen eguna ere ospatzeko hausnarketa.

Tuerka News - 7 de Marzo DĆ­a del Hombre



2021/03/13

Denon normalitatea=Bakea

Gatazkak, arrazoi desberdinagatik, aldi desberdinetan eta munduko kultura guztietan gertatu izan dira: janariarengatik edo uragatik; boterea, petrolioa, desberdin pentsatzeagatik edo aparkalekua kentzeagatik. Baita ere gizarteak espero duen baino identitate, sexu eta orientazio desberdina izateagatik.

Gatazkak eta krisiak (Marivƭ FernƔndez RoldƔn)


Behar bada, gizakiaren alde positiboa izango da gauza guztiekin ados ezin egon izana, izan ere, batzuen eta besteen arteko desberdintasunak eta berauek sentitzeko eta adierazteko aukerak aurrerapenak eta aldaketa sozialak ahalbidetzen baititu. Honen guztiaren alde negatiboa, noski, bortizkeria, diskriminazioa, haserrea eta gorrotoa dira eta desberdintasun hauek konpontzeko erabilitako era desegokiak.

Askotan, gerran ez dauden gizarteak, bakean bizi direla ulertzen da. Hau da, egoera “normalizatuan” bizi direnak. Baina benetan bakean bizi dira? Agian patriarkatuaren ikuspegitik pentsatu izan da beti zer den bakean eta normalizazioan bizitzea.

Askotan gatazken kudeaketan, orduan, non daude emakumeak? Non bere beharrak? Bere bizipenak? Bere arazoak? Gatazken aurrean, zeintzuk dira kultura maskulinoaren jokabideak eta zeintzuk femeninoenak?

Aspalditik emakumeak egoera “ez normalean” bizi izan da eta batzuetan horrela adierazi dute, baina beste batzuetan, arrazoi desberdinegatik, beste jarrera bat izan dute:

 Gatazkak ekidin edo ez ikusiarena egitea

     Egoera gatazkatsuek zenbait pertsona euren erreakzio emozionalak erreprimitzera eta beste bide batzuk hartzera eramango ditu. Kasu batzuetan egoera erabat uztera irits daiteke. Normalean bide hau arazoa nola konpondu jakiten ez delako, egoki kudeatzeko nahiko trebetasun edukitzen ez delako, beldur delako edota egoera “ez normal” eta patriarkatu batean bizi garelako.

        Itxuraz, batzuetan gatazkatik ihes egitea lortu arren, honek ez du esan nahi lortu izanaren poztasunik sentituko denik. Gehienetan zer edo zer erdizka utzi izanaren sentimendua agertuko da, baita beldurra ere mota honetako arazoei.



Asertibitatea gatazkak konpontzeko (Marivƭ FernƔndez RoldƔn)


Egoera atzeratzea

    Inora eramaten ez duen portaera da. Atsekabea eta batez ere segurtasun faltaren sentimendua aurreko egoeran sortzen denaren antzerakoa da. Gainera, esan daiteke atzerapenek arazoa oker dezaketela.


Mafalda - LAS QUE FALTARON [con Rebeca Lane] (Videolyric oficial)



Gatazken kudeaketa: zer den eta nola aplikatu

 

Jule Goikoetxeak esaten duen bezala: Bakea ez da existitzen, feminismoa bai.

 

Berak dioen bezala,  “Euskal Herrian bizi dugun momentua historikoa dela entzun izan dugu behin eta berriro, baina historikoa norentzat, zer ikuspegitik? Gatazkaren irakurketa klasikoak ikuspegi anitz atzean utzi dituela uste dugu eta beraz, irakurketa horrek, aurrera begirako urrats konkretu batzuk soilik bultzatu dituela. Azterketa kritiko feminista egin nahi diogu bake eta gatazka kontzeptuei, orain arteko irakurketei errebisioa eginez. Horrela, aurrera begirako urratsen proposamen anitzak aztertzea eta plazaratzea lortu nahi dugu”.

Hezkuntza esku-hartzeetan gatazken trataeran eta bizikidetzaren lanetan genero-analisia kontuan izatea funtsezkoa da. Gatazken trataerei buelta eman behar diogu eremu tradizionala apurtuz.

Horretarako kontzientzia hartu beharra dago, genero ikuspegia izan behar dugu, guztion parte-hartzea bermatuz eta benetako subjetuak bihurtuz.

Eremu hezitzailean egon daitezkeen  erronken artean, hauek izan daitezke batzuk:

  Gatazkaren inguruko konotazio negatiboari buelta ematea.

Gatazkak mahai gainean jarri eta hauek modu egokian bideratzeko bitartekoak eskuragarri jartzea( heziketa emozionala)

● Pertsona ororen iritziak, pentsamenduak... ados egon edo ez errespetatuak izatea.

Irakasle nahiz gurasoei gatazkak modu egokian kudeatzeko tresnak eskaintzea (formazioa)

  Gatazketan generoak duen eraginaz jabetzea.

Elkar entzuketa aktiboa bultzatzea.(ikki teknikak, ikasketa kooperatiboa, jolas kooperatiboak...)

● Tratu ona eta elkarren zaintza norberarengan eta besteengan sustatzea.

Gatazkan parte hartzen duten pertsonen interesak, beharrak, balioak, itxaropenak pertzepzioak ezagutu behar dira, komunikazioa bultzatu eta bitartekaritza erabili. Historia ezagutu behar da, testuingurua, zergatia, ondorioak…guzti hau, irtenbide positiboa emateko. 

 

"Bridge" by Ting Chian Tey | Disney Favorite



La alegorĆ­a de las cucharas largas  [Denizcan Yuzgul]



Hablando se entiende la gente - ¿Realmente se entiende la gente?



Guzti honekin batera ezin dugu ahaztu, Rigoberta Menchuk esaten duen bezala: “Bakea ez da soilik gerrarik eza; pobrezia, arrazakeria, diskriminazioa eta bazterkeria dauden bitartean, zaila izango da bake-mundua lortzea.”


Aurreko edizioetatik hauxe aukeratu dut https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/03/eraiki-eta-eraldatu-dezagun-gatazkaren.htm. Gatazken kudeaketarako hainbat baliabide eskaintzeaz gain, aste honetako gaiaren inguruan hausnarketa sakona eta laburpen interesgarria egiten dituela uste dut.


2021/03/04

Heziketa Afektibo-Sexuala ezinbestekoa da


Hasteko afektibitatea eta sexualitatea definitu nahiko nuke:

 

AFEKTIBITATEAnork bere buruarekin, gainontzeko pertsonekin, naturarekin, animalia eta objektuekin harreman positiboak izateko pertsonen gaitasuna. Laguntza, babesa, maitasuna, goxotasuna, xamurtasuna eta elkar ulertzea, eman eta jasotzeko gaitasuna.

 

 

SEXUALITATEAplazerraren kudeaketa, desioaren espresioa eta komunikazioa, nork bere buruarekin zein gainerako pertsonekin. Konplizitate, adostasun eta askatasunean oinarritzen da. Sexualitatea aniztasuna da, nork bere modu propioan bizitzen du.



Hainbat adituk diote heziketa afektibo-sexuala ez dela behar den moduan lantzen. Gure gazteek ereduak ez izatean, ez erreferenteak, ez heziketarik,... orduan pornografiara jotzen dute, eta gaur egun gazteek uste dute pornografian ikusten dutena da beraiek euren harremanetan egin behar dutela. Beharrezkoa da hezkiketa afektibo-sexuala, eta hori txikitatik ikasi behar da. Hona hemen Xabi Iturberen hitzaldia non proposatzen du "maitaleen pedagogia" guztiz lotuta jendarteak behar duen hezkiketa afektibo-sexualarekin, benetan interesgarria:

 

B06 Berritzeguneko jardunaldiak 19-20: Ikasleen Sexualitatea XXI  mendean (Xabier Iturbe)



 

Beraz, ikasleekin heziketa afektibo-sexuala landu eta hainbat informazio eskaini behar diegu. Hori horrela, hurrengo materiala ikasleekin lantzeko aprosa deritzot.

Unitate didaktikoa: Gure gorputz anitzetan, gu geu [pdf]

Educación 3.0 webgunean "Recursos para trabajar la aducación sexual en el aula" ditugu: Zinea, bideoak, jokuak... hainbat daude, baina gaztelaniaz dira baliabideak. 

Euskaraz ez dago horrenbeste, baina osasun orrian badugu "Sexumuxu". DBHko programa bat da, heziketa afektibo-sexualari buruzkoa. SEXUMUXU proposamen interaktibo bat da: Teknologia berrietan oinarrituta dago, eta DBHko hirugarren eta laugarren mailetako ikasleentzat da. Materiala interaktiboa da eta  joko interaktibo bat du: abentura grafiko bat da; bertan, ikasleek erronka batzuk gainditu behar dituzte, eta horiei esker, heziketa afektibo-sexualaren eremua ikasi eta sakontzen dute.
Helburu nagusia nerabeei laguntzea dituzten premia afektiboak eta sexualak gobernatzeko gaitasunak barneratzen. Horretaz gainera, irakasleentzat eta gurasoentzat materiala eskaintzen du.

Eitb-n ere badago saio bat non beraien helburua modu natural, entretenigarri eta hezitzailean hezkuntza sexuala hobetzen laguntzea da.

Hezkuntza sexualaren inguruko saioa. Hemen niretzat interesgarriak diren atal batzuk:

 

Bideoa: Hausnarketa bideratzea da sexu-hezkuntzaren gakoa

 

Nola ulertzen dute haur eta nerabeek sexu-hezkuntza

 

Heziketa afektibo-sexuala lantzen ari garela, aipatzekoa da ere, YOLANDA DOMINGUEZ artista-kazetariak aurkezten duen lana. Publizitatean agertzen diren irudi multzoa deskriba zezatela eskatu zien 8 urteko ikasle batzuei. Ikusitakoaren arabera, umeek ulertu zuten “neskak gaixo daudela, mozkortuta edo hil zorian. Mutilek, berriz, super-heroiak, jarduera buru, talde nagusiak edo enpresariak gisa”. Emaitza hauetan ere garbi ikusten da bortizkeria inplizitua dagoela irudiekin zer ikusia duten eta lau haizetara zabaltzen diren irudi indartsu hauetan, “gizon” eta “emakume” estereotipo negatiboenak indartuz.

Horren inguruan hurrengo emaitza eta ondorioak agertu ziren:

  • Urtero, modako markek beren bilduma berriak sustatzeko kanpainak egiten dituzte. Lan honetan, 8 urteko haur talde bati irudi horietako batzuetan ikusten dutena sedkribatzeko eskatu zitzaien, eta emaitza adoerazgarria ozan zen: “emakumeak gaixo daude, mozkortuta eta hilda. Superheroiak, nagusiak eta enpresariak dira.

  • Haurrek irudiak deskodetzen dituzte eta agerian uzten dituzte gizonen eta emakumeen tratamenduan dagoen indarkeria inpizitua eta desberdintasuna, haiei laguntzeko eskaintza eginez: “Gose dira”, “Bakarrik sentitzen dira” eta “Hil litezke”, edo beren nahiak haien roelatan proektatuz: “Zoriontsu daude”, “NIk ere unobertsitatera joan nahi dut”, “ Ni naiz nagusia”.

  • Kritika moduan erabiltzen den formatu herrikoia, modaren munduak sortzen dituen ezkutuko mezuei buruzko gai asko planteatzen dituena: zergatik lotzen ditugu horrelako irudiak gramouttatekin eta luxuarekin?, zergatik babesten dituzte markek horrelako mezuak?, zer egun dezakegu hori aldatzeko?

 

Eskolan oraindik lan handia egin behar da guztiontzako espazio seguru bihurtu arte. Nire ustez, hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusiak, ondoko hauek izango lirateke: 

 

  1. Sexu- eta genero-binarismoen (emakume-gizon, femenino-maskulino) deseirikitze lana.

  2. Afektibitatearen garapen berdinkidea. Garrantzirik dute sentimenduek, emozioek eta burmuinak.

  3. Sexualitatea eta indarkeria bateraezinak dira. “Bai, BAI da” eta “Ez, EZ da”.

  4. Sexualitatea eta ugalketa gauza desberdinak dira. Hori inportantea da sexualitateaz gozatzeko.

  5. Sexualitatea ez da arriskutsua. Balio hauek mantendu behar dira: elkar ardura, ERRESPETUA, elkar balorazioa, konfiantza, autoezagutza eta elkar ezagutza, konplizitatea, BERDINTASUNA eta ASKATASUNA.

  6. Elkarrekiko errespetuan, nahian eta adostasunean oinarrituriko edozein sexualitate-adierazpen zilegi da.

  7. Sexualitatea eta genero-identitaea alda daitezke bizitzan zehar.

 

 

 

Iazko post-en artean hauxe aukeratu dut, egindako hausnarketa eta balorazioa  interesgarria iruditu baitzait: https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/02/bakoitzaren-errepikaezintasuna.html