2020/02/24

Bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean

Heziketa afektibo-sexuala gaiaren inguruan astean zehar jorraturiko ideia garrantzitsuenekin
hizki-salda hauxe sortu dut. Eta ideia nagusia da  bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean
garatzeko eskubidean sinestea eta gure ikastetxeek eskain dezatela marko aske eta seguru hori.


Aurreko edizioetatik HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUAL HEZKIDETZAILEA
BAI ALA BAI aukeratu dut, esperientzia positiboa izan zuelako hainbat urtetan lan egin zuen 
DBH eta Batxilergoko institutuan  UHIN BARE programan ikastetxe pilotua izan baitzen, beste bi
institutuekin batera eta horri esker irakasleen formazioa eta material egokia lortu zituzten. Iruditzen
zait izan litekeela proposamen gomendagarria. Izan ere, #maisazoe ikastarokideak dion bezala “Nik
uste dut salbuespena dela heziketa afektibo-sexuala curriculum barruan egotea eta zoriontzekoa da.
Hala ere, badaude hobetzeko hainbat puntu hala nola: ikasle guztiekin lantzea; irakasleek prestakuntza
berriz jasotzea; zeharkako arlo moduan ere lantzea; gaiak eta materiala eguneratzea: aniztasun sexual
eta gorputz anitz guztiak hierarkizatu gabe lantzeko, afektibitatea gehiago  eta sexualitateko modu
guztiak lantzeko, eta gurasoei gaiarekiko formazioa eman beharko litzaieke”


Neure ezagutzatik esan dezaket, Bigarren Hezkuntzan batez ere, aurrerago jasotzen duen
iritziarekin kointziditzen dudala: Bestalde, oraingo lankideek beraiek egondako institutuetan 
heziketa afektibo-sexuala ez dela lantzen diote; heziketa sexuala tailer batean lantzen dutela baina
afektibitaterik ez”.


Honengatik guztiagatik eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusiak alderdi
hauetan ikusten ditut:
  • Sexu-eskubideak ezagutzera eman, eztabaidatu eta sexu-genero sistema salatu eta gainditzeko ardura hartu,  heteronormatibitatetik aldenduz.
  • Ikasle bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean sinestea etxetik hasita. Izan ditugun egoera gogorrenen artean, ikasle trans baten gurasoetako batek ez onartu izana izan da, benetan bortitza. Ikaskideen artean gaur egun eramangarriagoa da itxura batean, baina orain 10-15 urte EITBko Ur Handitan programan gure zonaldeko ama batek kontatzen duen gisan,  indarkeria krudelaz jokatzen zuten bere alabaren kontra. Harrez gero, familia honek aurpegia emateak eta egoera salatzeak eragin handia izan du,  aniztasuna duintasunez eta errespetuz bistarazi eta tratatzeko. Hau guztia izan da Beasaingo TRANS zikloaren hazietako bat, aurten jada 4. edizioa.

Oro har aniztasun ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egiten da, baina ez eragile guztien aldetik, edota teorian bai baina praktikan ez beti.Eta heziketa afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzeko urrats ugari falta zaizkigula esango nuke, zehar-konpetentzia gehienekin bezalatsu, hezkuntzaren xedea zein den oraindik gaur egun irakasle asko kuestionatzen ari denean. Eta batzuetan prestakuntza falta dela esan ohi da, baina dakigun bezala, ez da argudio bakarra ezta sendoena ere.

  • Uste dut  ikastetxeetan sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituztenikasleei inguru segurua eskaintzen hasita daudela, nahiz eta oraindik lana egin beharden, eta edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria-egoeraren aurrean esku-hartu.
  • Oro har aniztasun ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egiten da, baina ez eragile guztien aldetik, edota teorian bai baina praktikan ez beti.
  • Eta heziketa afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzeko urrats ugari falta zaizkigula esango nuke, zehar-konpetentzia gehienekin bezalatsu, hezkuntzaren xedea zein den oraindik gaur egun irakasle asko kuestionatzen ari denean. Eta batzuetan prestakuntza falta dela esan ohi da, baina dakigun bezala, ez da argudio bakarra ezta sendoena ere.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina