2020/02/24

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUAL HEZKIDETZAILEA!

Heziketa afektibo-sexuala egiterako orduan, hainbat dira gako diren hitzak. Hona hemen horiekin sortutako gurutzegrama:


Aurreko ediziotako hainbat ikastarokideen blog sarrerak irakurri ondoren, bat aukeratu beharko banu, Amaia Chuecarena aukeratuko nuke. Amaiak 2 ideia garrantzitsu aipatzen ditu eta hauek buruan izatea ezinbestekoa dela uste dut: desira ere, eraikia da; eta ezer ez egitea ere, egitea da. Lehenengo ideiari dagokionez, Amaiak esan bezala, “sistema heterozentrista eta patriarkalak aurresuposatu egiten du heterosexualak garela”, hainbat mekanismo ditu hori era itsuan obedi dezagun, beraz, desira ere arikuntza sozio-kultula da, eta ikasten den bezala desikasi daiteke. Bigarrenari dagokionez, argi izan behar dugu ezer ez egitea ere, egitea dela, izan ere, eguneroko ekintzetan neska eta mutilen sexualitatea hezten ari gara.

Honetaz gain, Amaiak partekatutako bideoak ere oso interesgarriak iruditu zaizkit. Maitasunaren inguruko bideo honen bitartez, garbi dago maitasunak ez duela ez generorik, ez arrazarik, ezta adinik ere.

Heziketa afektibo-sexuala lantzeko baliabideak ugariak dira, hona hemen interesgarriak iruditu zaizkidan batzuk:
KILI KONTUAK. Sexualitatea lantzeko ipuin bilduma. 4-7 urte bitartean. Adin hauetan zaila suertatzen da gai honen inguruan gaiari heltzea, baina ipuinei esker haurrek errealitateaz jabetzen joango dira.
PIRRITZ ETA PORROTXEN ipuin bilduma.

ZER DA SEXU ANIZTASUNA? Sexualitatearen inguruko bideoa da hau. “Norberaren errepika ezintasuna” lantzeko erabilgarria suertatu daiteke. Modu osagarrian erabiltzeko baliabidea.

Aste honetako irakurgaian agertzen den HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA PLANTEATZEKO DEKALOGOA. 

Bukatzeko, guzti hau eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko hauek dira nire ustez erronka nagusiak:
  • Eskola-komunitate osoaren sentsibilizazioa eta prestakuntza
  • Ikastetxea gune seguru eta aske bihurtzea
  • Emakumeen eta gizonen sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea
  • Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea, heteroaraua gaindituz.
  • Sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatzea
  • Material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatzea
  • Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina