HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA HEZKIDETZAILEA ETA KITTO¡¡
Nerabe eta sexu afektibitatearen azkenetako ikerketa azaleratzen baduzu, hementxe datu interesgarri batzuk
Emakundek publikatuak bere txostenean "EAEko nerabeak. Hurbilketa ahalduntzetik abiatuta" (2009)
SEXUALITATEAREN GARRANTZIA
(ZENTZU ZABALEAN)
Aurretiko testuinguru hori adierazita, gure ustez balio analitiko adierazgarria duena,
4.36.
grafikoa euskal nerabeen eguneroko bizitzan sexualitateak (zentzu zabalean ulertuta) duen
garrantziaz hitz egiteko erabil dezakegu. Gure ustez, lau izango lirateke alderdirik garrantzitsuenak: lehendabizi, inkestatutako hamar nerabeetatik hiruk baino gehiagok (%31,6) dio
“(sexuan) pentsatzen duela, baina ez duela egiten”.
4.36. GRAFIKOA. Sexualitatearen garrantzia nerabeen artean, sexuaren arabera.
Handienetik txikienera ordenatuta “guztira” zutabearen arabera.
Ehunekoak. (Erantzun anitza).
Argi geratzen da ondorioetan neska eta mutilen datuen aldea, dudik gabe anbarmena.
…………...……………………… …………………………………..
Guzti honekin jarraituta hasierako bideoa ere interesgarria da irakasleok kontzientzia hartu eta sentsibilizatzeko zein beharrezkoa den gure esku hartzea ez ezer egitea egitea delako, guk horreki hautsi eta inplikatu behar dugu.
Esaldi hau gustatu zait "BADAUDE DOZENTEAK ANIZTASUN SEXUALA AUKERA BATEAN BIHURTZEA ERABAKAKI DUTENAK"
https://hezkeh0506.blogspot.com/search?q=heziketa+afektibo-sexuala bere posta aukeratu dut maizasoena , hementxe jarraian.
Eskolaren hainbat erronka aurrera pausuak ematen badaude ere kontuan hartu eta sustatzekoak.
- Eskola-komunitate osoaren sentsibilizazioa eta prestakuntza hezkidetza ikuspegitik.
- Edozein lan esparrutan curriculum ezkutuaren bidez heziketa-eragile guztiak heziketa afektibo-sexuala egiten ari garela onartzea eta hausnarketa pertsonal eta kolektiboa egitea.
- Afektibitatea eta sexualitatearen heziketaren garrantzia onartuz (pertsonen garapen integralerako) eskola-komunitate osoaren konpromisoa hartzea plan integral bat diseinatu eta aurrera eramateko.
- Emakumeen eta gizonen sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea baita maitasun erromantikoaren mitoa eta amatasunarena.
- Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea.
- Sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatzea.
- Norberak bere gorputzaren autoezagutza eta onarpena eta gorputz desberdinen edertasuna, erakargarritasuna, sentsualitatea eta abarren balorazioa ahalbidetzen duen heziketa sustatzea
- Aisialdia eta sare sozialak benetako askatasunez, segurtasunez eta eraldaketak gauzatzeko esparru bezala erabiltzeko erremintak ematea.
- Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzen duen heziketa izatea, espresio sexista, LGTBIQ+fobikoak, lodifobikoak edo beste edozein bazterkeria-adierazpenak aldarazten duena eta aniztasun afektibo-sexualaren adierazpen guztiak aipatzen dituena.
- Material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatzea identitate, harreman afektibo-sexual eta familia-motak, besteak beste, haien arteko hierarkiarik gabe agertuz eta emakume eta gizonen arteko parekidetasuna bermatuz.
- Ikastetxea zein beste lan esparruak identitate pertsonal eta afektibo-sexual anitzak aske esperimentatzeko eta espresatzeko gune bihurtzea.
Dudik gabe guztiz baliagarriak aurrera eramateko guk gure egunerokotadunean gauden tokian gaudela.
"Sexualitateko jarreraren inguruan" Berria egunkarian (2013)
2- Konbatibitatea, borrokarakoa: erasoa eta defentsa.
3- Konprensibitatea, ulertzekoa: enpatia eta lantze prozesua.
Bideo hau interesgarria da nola landu duten pornografiaren gaia DBHko ikasleekin.
Hikhasi Ortzadar gara unitate didaktikoa (2017)
# AFEKTIBO SEXUALA
#Josune
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina