2020/02/24

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA OROKORTZEA ERRONKA



HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA OROKORTZEA ERRONKA



Pasa den urteko post-en artean bereziki Karmelerena gustatu zait:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/02/kaiolatik-ihes-egin-dezagun.html.
B erak aipatutako Beatriz Ranearen zitak eta horretan aipatzen den egoera asko kezkatzen nauelako.


 

Zer nolako heziketa afektibo-sexuala gaude gure mutilei ematen horrelako egoera larriak agertzeko? Zergaitik oinarritzen dira bere sexu harremanak potere harremanetan?
Zergatik harreman sexualak "kontsumo produktu" hutsa bezala hartzen ari dira? 
Zergatik erotizatzen ari da indarkeria?....

Baita ere berak aipatutako beste aurreko urteko post-era jo dut, Arginerena, eta honek osatu zuen taula ("zer nolako mezuak jasotzen dituzten neskek eta mutilek sexualitatearen aurrean"), oso adierazgarria izan da zabaltzen diren mezu ezkutuak ikustarazteko.

Eta azkenik, baita ere gustatu zait kontuan izateko, sexualitate eta afektibitate desberdinen aipamena: adin nagusikoena, dibertsitate funtzionala duten pertsonena...

Horren harira oso potentea iruditu zait gaian aipatutako "Heziketa afektibo-sexuala" baliabide multzoan  https://www.symbaloo.com/mix/heziketaafektibo-sexuala hain ixilean eta "tabu"moduan mantentzen den gaia: Sexu-laguntza eta sexu-laguntzaileena.
https://asistenciasexual.org/asistencia-sexual/

https://vimeo.com/275791591

HPBko aholkularia naizen aldetik...bereziki aztertzeko gaia ze guztiz lagata eta baztertuta dagoela uste dut.

Azkenik eremu hezitzailean lantzeko erronken artean nagusiki aipatuko nuke Heziketa afektibo-sexuala orokortzearena. Eskola osoaren lana bihurtzea, guztiek konpromisoa hartzea, egunerokotasunean komunitatea osoaren jarreretan isladatzea, kide guztiak baloratuak sentitzea, guztiz askeak izatea, eta ikastetxea espazio segurua izateaz gain, hori guztia sustatu eta ahalbidetzen duen eremua bihurtu nahi izatea.
Ta erronka hau ez gelditzea askotan geratzen den moduan kanpoko eragile puntualetan.

Interesantea be hausnarketan sakontzeko: "Arrakala.Zirrikitu bat haitzetan" dokumentala.


.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina