Hurrengo hizki
salda, aste honetako gaiaren isla lirateken hitzez osatu nahi izan dut, orain
arte eredu bezala izan ditugun hainbat hitz batetik eta bestetik, hezkidetzailea
izateko, heziketan eta curriculumean, kontutan hartu beharko genituzkenak:
Gorputz
sexatuak gara eta gure sexualitatea beti presente dagoenez, etengabe ari gara
heziketa afektibo-sexuala egiten, modu esplizitu edo inplizituan. Sexualitatea
ere eraikuntza soziokultural bezala ulertu daitekenez, gaur egun dirauen eredu
heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jartzea ezinbestekoa da,
sexualitatearen diskurtsoa bere espresio anitzekin normalizatu ahal izateko.
Afektibitatea eta sexualitatea estuki erlazionaturik daude eta afektibitatearen
garapen berdinkidea lortzea funtsezkoa da, sexualitate sano bat garatzeko.
Sexualitatea jaio eta hil bitarteko laguna denez, elkarrekiko errespetuan,
nahian, adostasunean, oinarritutako edozein sexu adierazpen zilegi izatea
litzateke helburua eta honela existitzen den aniztasuna, bai eskolan, familian,
herrian, auzoan, inguruan… islatu.
Gure
aurriritzien erakusgarri izan daiteken “EL AMOR NO TIENE ETIKETAS” bideoa.
Aurreko
edizioetako posta hauxe hautatu dut, oso ongi laburbiltzen duelako gaia
eta jarritako adibideak baliagarriak direlako. Heziketa afektibo-sexualaren
hitzen hasierako hizkiak erabiliz osatu duen idatzia ederra. Hitzen loturak eta
taula erabiliz oso ongi adierazten du gaiean aipatzen diren ideia ezberdinak:
DESIRA è UGALKETA
PLAZERRA è KOITOA
EMAKUMEA è MENPEKOA
SEXUA è KONTSUMO PRODUKTUA
ANIZTASUNA è IKUSTEZINA
Baliabide bezala:
- Gaiarekin zerikusia izan dezaketen ipuin hauetxek proposatuko nituzke txikienekin lanean hasteko: Katxiporretak argitaratutako “Biluzik” bildumako ipuinak, “nondik datoz umeak?” eta“derrigorrez musurik ez”.
- Lehen hezkuntzarako Kilimak! unitate didaktikoak eta Taupadak! 13/14 urteko nerabeekin.
- - Steilas sindikatuak argitaratutako 2 unitate didaktiko ezberdin, haur hezkuntzan eta LHko 1 go eta 2. zikloan lantzeko: HezkuntzaAfektibo Sexuala bata eta bestea Askatasun begiradak.
- - Eremu guztietako hezitzaileentzat, Argia astekarian argitaratutako "Pornografia denean sexu hezitzaile nagusia" izeneko artikulu hau irakurri eta ondorioak ateratzea.
Eremu
hezitzailean lantzeko erronkei dagokionez, irakurgaiean
azaltzen direnak oso adierazgarriak dira:
- Eskola-komunitate osoaren sentsibilizazioa eta prestakuntza.
- Heziketa-eragile guztiak heziketa afektibo-sexuala
egiten ari garela onartzea eta eskola-komunitate osoaren konpromisoa plan
integral bat aurrera eramateko,maila guztietan, bai eskolan, bai familia ingurunean,
baita herri zein auzo mailan ere.
- Emakumeen eta gizonen sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea, desira eta plazera,sentimendu eta emozioak, maitasun erromantikoaren mitoa, amatasunarena….
- Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea eta sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatzea.
- Norberak bere gorputzaren autoezagutza eta
onarpena eta gorputz
- desberdinen balorazioa sustatzen duen heziketa.
- Aisialdia eta sare sozialak benetako
askatasunez, segurtasunez eta eraldaketak
- gauzatzeko esparru bezala erabiltzeko
erremintak ematea.
- Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzea eta material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatzea.
- Ikastetxea zein beste lan esparruak aske esperimentatzeko
eta espresatzeko gune bihurtzea.
Bukatzeko,
proposamen bat, intimitatea, gorputza eta sexualitateari buruzko experientzia
emozionala bezala definitzen den TOUCH ME NOT pelikula.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina