Adituen artean adostasun nabaria dago zenbait
auzitan. Adibidez, gatazkaren kontzeptuaren inguruan: “Gatazka beti dago
presente gizakien arteko harremanetan, hauen sexua edozein dela ere. Hala ere,
emakumeen eta gizonen arteko elkarrekintzan, botere-desberdintasuna funtsezkoa
da tentsioak sortzeko, eta horiei aurre egiteko baliabideak ere desberdinak
dira.” Baita gatazken eraldatzeko metodologian ere, hots, bake positiboaren
ideia: “…ia indarkeria zuzenik ez egotea eta justizia- eta adiskidetze-kultura
ongi sustraituta egotea. Helburua egiturazko indarkeria eta indarkeria
kulturala desagertzea da; era berean, harmonia soziala eta guztien eskubideak
errespetatzea lortu, baita garapen iraunkor eta solidarioa ere”.
Beste alde batetik, ikuspuntu hezkidetzaileak
zenbait galdera berreskuratu ditu: Gatazken zergatiak aztertzerakoan ere, non
dago feminitatearen edo maskulinitatearen eraikuntzaren aztergaia? Eta gatazken
aurrean, zeintzuk dira kultura maskulinoaren jokabideak, zeintzuk femeninoenak?
Aste honetan
aukeratu dudan aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean Yomara
Fanorena izan da, bere sarreran baliabide asko eta erabilgarriak zintzilikatu
dituelako:
Gai honek hezkuntzan duen garrantzia
erakusteko baliabide hau gomendatu nahiko nuke: Gasteizko
Berritzeguneko Emozioak eta elkarbizitza ikastaroren web orrialdea[1]
Gatazkak eta
trataera hezkidetzailearen egungo egoerari dagokienez, dudarik gabe,
aurrerapauso nabarmenak eman direla esan daiteke. Argi dago irakasleok
barneratzen ari garela zeintzuk diren gatazkak bideratzeko estrategiarik
egokienak: “Lankidetza bada gatazkari aurre egiteko garatu nahi dugun jokaera
edo modua, gatazkan parte hartzen duten pertsonen interesak, beharrak, balioak,
itxaropenak gertatutakoaren pertzepzioak ezagutu behar dira, beraien arteko
komunikazioa bultzatu edota bitartekaritza erabiliz. Komunikazio horretan ondo
bereiztu behar dira posturak eta pertsonak. Posturak kolokan jarri daitezke,
pertsonak inoiz ez. Atal hori aztertzerakoan genero-analisia ezinbestekoa da
aztertzeko genero-kulturagatik zer den garrantzitsua eta zeintzuk beharrak
emakumeentzat edo gizonentzat, batzuen eta besteen itxaropenak ulertzeko eta
noraino diren beren garapenerako lagungarriak edo kaltegarriak. Kultura
maskulinoak eta femeninoak inposatutako itxaropenak, beharrak eta interesak
izaten dira askotan bizikidetzan eta harremanetan gatazkak sortzen dituztenak.”
Halere, irakasleok behar ditugu tresna berriak ere gure praktika zaharrak
eraldatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina