Aste honetako Gatazkak eta trataera hezkidetzailea gaiak oso
gustuko dudan gaian murgiltzea ekarri dit. Gatazken ahalmen positiboan sinisten dut baina beti ere gatazkan
dauden pertsonek hauek tratatzeko, kudeatzeko dituzten trebetasunetan. Izan
ere, eta hori da ekarpen honetan azpimarratu nahiko nukeena gatazkak askotan persona
guztiak ez daude egoera parekidean eta horrek berak sor dezake tratatzen zaila
edo ezinezkoa den gatazka.
Konturatu naiz hezkidetzak bizikidetza positiboan
izugarrizko ekarpena egin duela:
Feminismoak,
orokorrean, alternatiba etiko-politikoa den aldetik eta gatazken trataeraren
ikuspuntutik kultura-aldaketarako proposamen interesgarriak egiten dizkigu.
Eskoletako genero-indarkeriaren inguruan egin diren hainbat ikekertek gatazkak
eraldatzeko irizpideak aberastu dituzte:
1)Injustizia baten aurrean, tartean pertsonak daudela garbi izatea.
2) Oreka ekologikoa
bilatzea: naturarekin eta gorputzarekin errespetu-harremana.
3) Ezagutza eta esperientziaren (intuizioa, irudimena)
arteko dikotomiak sostengatzen duen zientziaren
ikuspegi mugatuarekin apurtzea.
4) Adimena-gorputza, pentsamendua-sentimendua
… dikotomiak apurtzea.
5) Gatazketan gure aurrean duguna eta sexua, etnia edo
klaseagatik objektu bihurtutakoa, subjektu
eta pertsona gisa ikustea.
6) “Irabazle-galtzaile”
eskema eta antolakuntzarekin apurtzea.
7) Gizarteratze prozesuetan feminitate eta maskulinitate anitzak kontuan izatea.
8) Hezkuntza eta heziketa kontzeptua aldatzea, garrantzia
ematea adimen-garapenari zein
emozio-garapenari.
9) Maskulinitate hegemonikoaren baitan dagoen gizakion
independentzia ulertzeko modua aldatzea eta gizakion elkarrekiko beharra sendotzea.
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean
Leire Garroren Hezkidetza gabe ez dago bizikidetzarik aukeratu dut bere izenburuak erakarri nau lehenik eta bere ekarpen
aberatsek ez ezik, amaitzeko erabili duen MarianMorenoren esaldiak:
" No existe la convivencia sin coeducación, la perspectiva de género y
la
educación para la igualdad nos ayuda a sentar unas bases sólidas para una convivencia en paz y en igualdad que nos permite ser más felices. De ahí la importancia de abordar de forma sistemática y transversal la formación del profesorado en coeducación"
educación para la igualdad nos ayuda a sentar unas bases sólidas para una convivencia en paz y en igualdad que nos permite ser más felices. De ahí la importancia de abordar de forma sistemática y transversal la formación del profesorado en coeducación"
Gai honek hezkuntzan duen garrantzia erakusteko honako
baliabide hauek gomendatu nahiko
nituzke:
Gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko, Isabel
Fernández-ek bost eremu aipatzen ditu:
Eta eremu guztietan gatazken trataera hezkidetzailean lau
ardatz-kontzeptu zeharkatuko ditugu:
● Botere eta lidergo partekatua.
● Jarreren
birziklapena.
● Aniztasuna.
● Justizia zein etika. Eskubide eta beharrak
Beraz hauek lirateke erronka nagusiak:
-
Generoak eta sexuak gatazketan duten eraginaz
kontzientzia hartu
-
Gatzakak tratatzeko erabilgarriak diren
konpetentziak eta edukiak sentimenduak curriculumean txertatu: sentimenduak eta
balore afektiboen inguruko hausnarketa..
-
Banakako tutoretza, alderdi pertsonalak kontuan
izan
-
Partaidetza: guztien behar eta interesak
adierazteko guneak
-
Antolakuntza ez hierarkikoa: arauekin kritikoak.
Paco Cascónen ideiekin bukatu nahiko nuke eta gatazkekin
positiboki elkar bizitzeko bere ideia eta tresnekin:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina