HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALari buruz hausnartzen
AURREKO EDIZIOETAKO POST BAT aukeratzen...
- Post honetan Hizkuntza sexistaren erabileraren inguruan aritzen dira. Aipagarriak iruditu zaizkidan puntuen artean lehen leloa:
Hizkuntzak ez dira sexistak; sexistak dira hizkuntzen erabilerak dira.
- Horretaz gain, Kike Amonarrizek Uxue Alberdiri eginiko elkarrizketa. Laburra baina mamiz betea.
-Bukatzeko beste lelo bat:
Zorionez hizkuntza dinamikamikoak dira, aldatu, eraldatu egin daitezke.
BALIABIDEAK proposatuz...
Hona hemen niri aipagarri iruditzen zaidan pertsonaia baten ibilbide pertsonala eta profesionala. Nire ustez eredugarria izan daitekena:Mabel Lozano
Modelo, aktoresa, aktibista soziala eta zine zuzendaria. Zinegile moduan "El Proxeneta" dokumentala egiteaz gain, jarrera kritiko oso aktiboa erakutsi du. Eginiko dokumentaletan, prostituzio mundua isladatzeaz gain, errealitate izkutua azaleratu eta publiko nagusira hurbildu du. Horretaz gain, Heziketa sexuala ere aipatzen du bere diskurtsoan.
Hona hemen EITBko 360º punto de vista programan izandako agerraldia.
EREMU HEZITZAILEETAN/JENDARTEAN lantzeko erronka nagusia...
Gai honi loturik, berriz ere eskolak zein familiak duen ardura azpimarratu nahi dut.
Baina sarritan, eskolaren gain ardura osoa kokatzen da. Eskolak ardura handia duelarekin bat nator.
Baina familien inplikazioa funtsezkoa dela ere gogoratu nahi dut. Umeak, gazteak..., ez dira bakarrik familia edota eskolaren ardura. Lan talde handia osatzen dugu, gizarte osoaren ardura dira.
Guztion ardura da gazte osasuntsu, alai eta orekatuak hezitzea. Erakunde ezberdinetatik (Hezkuntza saila, eskola, kultur eragileak, udatxeak...) familieekin lan egin behar dugu: sentsibilizatu, formatu, baliabideak, ereduak eskeini... Nire uste apalean hauxe da gakoa, hau ulertuko dugunean, lanean jarri eta emaitzak ikusten hasiko gara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina